euskal diaspora eta kultura

2010/10/01
Jakina da HABEk eta FEVAk elkarrekin kudeatzen duten 'Argentinan Euskaraz' proiektua 20 urte betetzen ari dela aurten. Urteurren biribil hau ospatzeko, mota askotako ekintzak antolatu dituzte euskara munduan murgilduta dauden lagunek. Hala ere, ekitaldi nagusiak Mar del Platako Bigarren Mendeurreneko Euskal Astean egingo dira. Azaroaren 4tik 7ra trebakuntza ikastaroak iragarri dira, baita 'Euskodromoa' izeneko euskara hedatzeko gunea ere eta omenaldi bat 'Argentinan Euskaraz' proiektuko lehenengo irakasle eta ikasleei.
2010/10/01
Munduko beste hainbat euskal etxeekin bat eginez, Txileko Santiagoko Euzko Etxeak ere San Migel edo hemen 'Mikel Deuna' gisa ezagutua den Euskal Herriko zaindariaren festa ospatuko du aste honetan. Euskal egutegietan festa egun tradizionala den hau, bertan ohikoa den gisan ospatu ere: meza entzunez San Cristobal Muinoko Euzko Enparantza ondoko kaperan eta ondoren euskal kantu eta dantzaz jantzitako ekitaldi bat eginez bertan dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean eta ondoko zabalgunean.
2010/09/30
Eusko Jaurlaritzaren Txile eta Perurako ordezkaria, Ana Urchueguia, Limara bidaiatu da aste honetan, joan den otsailean kargu horretarako izendatu zutenetik bertara egiten duen lehenengo ostera ofizialean. Jakina denez, Lopez lehendakariak Euskadiko Ordezkaritzetan eginiko birmoldaketan, Ordezkaritza bakarra partekatzen dute bi herrialdeek, egoitza Txileko Santiagon. Urchueguiaren agendak Limako Euskal Etxea, espainiar legazioa, administrazio perutarra eta enpresariekiko kontaktuak biltzen ditu.
2010/09/30
Gaur abiatu eta datorren larunbata bitartean Bilboko Euskalduna jauregian nazioarteko aditu talde bat bilduko da, Migrazioen Elkarte Europarrak (AEMI) deituta, migrazioa eta teknologia berriak gaiaren inguruan gogoeta egiteko. Jaurlaritzako Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritza, AEMIko kidea, izan da jardunaldien koordinatzailea. Helburuen artean AEMI Europa hegoaldeko elkarteengana irekitzea aipatzen dute antolatzaileek.
2010/09/30
Euskal Sustraiak Euskal Etxeak antolaturik, datorren urriaren 16an gauzatuko da Trenque Lauquen hiri argentinarrean Urdaiazpiko Jaiaren II. edizioa. Antolatzaileek 500 gonbite txartel egin dituzte baina eskaria ikusita, beldur daude ez ote diren nahikoak izango. Hitzordua bertako Barrio Alegre klubean izango da eta janari onenaz gozatzeaz gain, bi bidaia zozkatuko dira gonbidatuen artean.
2010/09/30
Joan den irailaren 11 eta 12an Argentinako Cordoba hiriak bere sorreraren mendeurrena eta baita Gipuzkoako Idiazabal herriarekin senidetzearen X. urteurrena ospatu zituen. Cordobako Gerora euskal kultura elkarte gazteak bere aurkezpen ofiziala egiteko probestu zuen asteburua eta hainbat ekitaldi antolatu zituen, horien artean Baietz taldearen kontzertua eta Txotx! Cordobako Euskal Dantzarien ikuskizuna.
2010/09/29
Aurrera darrai Patxi Lopez lehendakaria Txinara egiten ari den bisitak eta burututako ekitaldien artean euskal enpresen lekutzea bultzatuko duen Kunshan eta Qiandeng-eko gobernuekin akordioa aipatu daiteke. Era berean Lopezen ordezkaritzak Basque Culinary Center fakultatea eta euskal moda ezagutzera eman zituen. Gaur lehendakariak hitzaldia emango du CEIBS Negozio Eskolan eta Jiangsu-ko gobernadorearekin bilduko da. Bihar Expoa eta Shanghaiko Euskal Etxea bisitatuko ditu.
2010/09/29
2010/09/29
Joan den irailaren 19an gauzatu zen Buenos Aires probintziako Cañuelas herrian 'Kilometroak' lasterketaren IV. edizioa. Aurreko urteetan bezala, 10 kilometro ibili behar izan zituzten parte hartzaileek eta nahiz eta gizonezko eta emakumezko kategorietan irabazle bakarra izan, korrikalari guztiek jaso dute sari bat Denak Bat Euskal Etxearen eskutik.
2010/09/29
Barakaldarra da Hermogenes Rebolleda eta 1936ko gerlak, lehenik, eta II. mundu gerlak ondoren, markatu zuten bere bizitza. Gaur, 81 urte dituela, atzerabegirakoa ematen dio bere ibilbideari bizileku duen Guatemala Hiritik. 1959tik 1990. hamarkada erdira arte euskal etxe aktiboa izan zuen Guatemalak. Egun, euskaldun gutxi batzuk eta euren ondorengoak bizi dira bertan, horietako bat Hermogenes.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus