2025/05/29

Joan den igandean, maiatzaren 25ean, Argentinan egun aberkoia duten data hori ere gogoan, La Platako Euzko Etxeak bere Ohiko Urteko Batzarra egin zuen 20:00etan, elkartearen egoitzako Ekitaldi Aretoan, 14. kaleko 1245. zenbakian 58.arekin duen bidegurutzean, bozkatzeko eskubidea zuten bazkideak bertaratuta, Euzko Etxeak berak ohar baten bidez EuskalKultura.eus-i jakinarazi dionez.
Gehiago irakurri...
2025/05/29

Baliabide erabilienetako bat da Wikipedia eduki askeko online entziklopedia eta begibistakoa da garrantzitsua dela euskarazko erabiltzaileok ere edukiz ongi eta egoki hornitua izan dezagun. Euskal edukien presentzia hori sustatzeko jaio zen, hain zuzen, 2016an, Euskal Wikilarien Kultura Elkartea eta lan polita egiten aritu da geroztik eduki horiek ugaltzearren. Gaur egun 450 milatik gora artikulu daude ...
Gehiago irakurri...
2025/05/28

Olerkiak idaztea gustuko duzu edo bultzada behar duzu idatzitakoa beste batzuekin partekatzeko? Hala bada, edo saiatu nahi baduzu zure lehenengo olerkiak idatzi eta bidaltzen, Madrilgo Euskal Etxeak Euskarazko XIII. Olerki Lehiaketa deitu du. Lanen luzera, gaia, errima eta neurriak libreak izango dira, olerki bakarra aurkeztu daiteke, euskaraz eta bakarka idatzia, eta originala behar du izan, inon ez ...
Gehiago irakurri...
2025/05/28

Euskara babestu eta zabaltzea eguneroko konpromisoa da eta hori oso ondo dakite munduko euskal gizataldeetan. Urtero hasten diren euskara kurtsoak eta Euskara Munduan programan trebatzen ari diren Euskal Herritik kanpoko irakasleek hala adierazten dute. Munduan zehar sakabanatuta dauden euskal hiztunek eutsi nahi diote euren hizkuntza eta kulturari, eta askok bildu edo hurbilen daukaten euskal etxera hurreratu eta ...
Gehiago irakurri...
2025/05/27

Euskal Autonomia Erkidegoko EHAA-BOPV buletin ofizialaren 2025eko maiatzaren 21ko zenbakiak Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiaren maiatzaren 21eko Ebazpena eman du argitara, Euskal Etxeentzako eta Euskal Etxeen Federazio eta Konfederazioentzako dirulaguntzen deialdia eginez 2025eko ekitaldirako. 980.000 euro banatuko ditu orotara, iazko kopuru berbera. ...
Gehiago irakurri...
2025/05/27

Ardaxka argitaletxe berriak behar jakin bati erantzuteko jaio dela esanez aurkezten du bere burua: Euskal Herritik kanpo eta euskaraz irakurri nahi duten euskaldunei liburuak eskura jartzea dauka xede. Duela sei hilabete eskas argitaratu zuen argitaletxeak bere lehenengo liburua eta bere buruari ezarri dion erronka batere txikia ez bada ere, abiatua da dagoeneko eta lehenengo urratsak emanda dago, eta ...
Gehiago irakurri...
2025/05/26

Aurrera pauso urtea da honakoa BEO (Basque Educational Organization) elkartean. Gogora dezagun aurreko artikuluan iragarri genuela maiatzaren 20an abian jartzekoa zuela "BEO Movie Club"a (online zinema klub), euskal filmak ikusi —'euskal' zentzu zabalean, barne, zuzendari eta aktore euskaldunekoak, euskal gaikoak, EHan grabatutakoak edo batera edo bestera euskal ...
Gehiago irakurri...
2025/05/23

Abiada onean doa Estatu Batuetan euskal besta eta pikniken sasoia, eta Kalifornian bertan Los Banos eta Fresnoko euskal besten ondotik, maiatzeko hirugarren hitzorduaren tenorea heldu da, Bakersfield-eko 'Euskal Besta'rena, aurten maiatzaren 24, 25... eta 26an, ofizialki bestak larunbat eta igandean badira ere, Kern County Basque Club antolatzaile, astelehena ere, Estatu Batuetan ...
Gehiago irakurri...
2025/05/23

Programazio “arras betea eta jai girokoa” antolatu du Quebec-eko euskal gizataldeak datozen hilabeteetarako, ‘Kebekeko Arraun Taldea-KAT’ (sic) izeneko arraunlari amateurren taldearen eta Montrealeko Euskaldunak Quebec Euskal Etxearen eskutik. Ekintzak mota askotakoak izango dira eta udan goxatzen den eguraldia baliatzeko helburua ere badute.
Gehiago irakurri...
2025/05/22

Haraneko Euskal Etxeak beste urtebete ospatu du. Aldamenean duen Helduen Hezkuntza Zentroko ikasleak gonbidatuta, elkarte chubut-tarreko kide eta lagunek joan den larunbatean, maiatzaren 17an ospatu zuten EEaren 31. urteurrena, eguerdian, bazkari animatu bat partekatuz egoitzan "a la canasta" (norberak platerak eramanez). Arratsaldepasa berean, bildutakoek propio ...
Gehiago irakurri...