2025/06/05

Bozkarioz hartu dute, 'Hilario Olazaran' euskal kultur talde txiletarreko kideek zein Rapa Nui Musika eta Arte Eskolako lagunek, musika tresnak medio Euskal Herriaren eta Rapa Nui herrien artean sortutako lotura. “Lehen aldia da euskal musika tresnak Rapa Nui Eskolan ikasi eta jo ahal izango direla eta gure ustez gure bi herrien arteko adiskidetasunaren keinua da; aspaldi errotutako herriak dira biak ...
Gehiago irakurri...
2025/06/04

‘Nola kontatzen dugu euskara?’ ditu gai eta izenburu Etxepare Euskal Institutuak, UPV/EHUko Udako Ikastaroekin batera, antolatutako ‘Bikaintasuna Euskal Ikasketetan’ aurtengo XV. edizioak. Ikastaroa uztailaren 9an da, goizez, eta online zein aurrez aurre egiteko aukera eskaintzen dute antolatzaileek. Aurrez aurreko modalitatea aukeratzen dutenentzat, ekintza Donostiako Miramar jauregian ...
Gehiago irakurri...
2025/06/04

Argentina osoko euskal etxeetako haur begiraleentzako tailerra egin da Buenos Airesen maiatzaren 24 eta 25ean, FEVA anolatzaile. Topaketa larunbat goizeko 9etatik igande arratsaldera arte luzatu zen, Laurak Baten egoitzan. 25 euskal etxetako 50 bat hezitzaile izan zituen partaide, 11 eskarmentu handiko tailer gidariak, euskal erakundeetan trebatuak eta baita esparru profesionaletan ere. Begiraleek ...
Gehiago irakurri...
2025/06/03

Euskara irakasleak eta Valentziako Hizkuntza Eskola Ofizialean irakasten diren beste hainbat hizkuntzatako irakasleak bertan nagusi den egoera salatu dute "iazko mozketen ondotik, okerrera baino ez baitu egin". "Generalitateak (gobernu autonomoak) aldaketa berriak nahi ditu sartu, irakaskuntzaren egoera gehiago gaiztotuko dutenak", plazaratu dute. Gogora dezagun Erkidego Valentziarreko ...
Gehiago irakurri...
2025/06/03

Valentziako Laurak Bat Euskal Etxean bildu ziren joan den maiatzaren 24an euskal elkarte honetako eta hiriko Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara ikasle eta irakasleak elkarrekin euskarazko egunpasa bat egiteko. Ikasturte amaiera ospatzea aitzaki, eta Euskaraldiaren baitan, ekitaldiak mota askotako jolasak egin zituen, bildutakoek euskaraz ongi pasa zezaten, baina baita ikasten jarraituz ere. Jolasen artean, ...
Gehiago irakurri...
2025/06/02

Comodoro Rivadaviako Euskal Echea Elkarteak jarduerez ongi betetako maiatza izan du, eta gailur gisa, atzo igandea bere 102. Urteurreneko Bazkaria partekatu zuen bazkide eta lagunekin. Horren aurretik, duela hiru aste, presentzia txalotua lortu zuen "Aitzindarien, eta Munduko Zapore eta Dantzen Gaua"-n, hiriko Udala eta FeDeComEx antolatzaile, bertako historiako eta ...
Gehiago irakurri...
2025/06/02

Valentziako Laurak Bat Euskal Etxea euskara irakasle baten bila dabil, ikasturte berriarekin, urrian, hasteko. Euskal Herrian edo Valentzia inguruan bizi zaren irakaslea bazara edota euskara ongi menperatzen duen pertsona, eta prest bazaude formakuntza proiektu euskaltzale honi ekiteko, hona mahaigainean aurkezten dizuten aukera ederra zure gaitasun, trebakuntza eta gogoak ilusioz martxan jarri eta euskal ...
Gehiago irakurri...
2025/05/30

New England-eko Euskal Etxeak, Connecticut-en, Riki Lasaren farman (baserri edo landetxean) egingo du asteburu honetan bere 'Basque Fest' euskal jaia. Ohi denez, euskal musika, janari eta ohiturek protagonismo berezia izango dute eta bereziki herri kirolek. Gogoratu oraingo festa honekin batera, abuztuaren 30ean 'Jai-Alai Fest', Connecticut-eko Berlin-en; eta 'New London Basque Fest', ...
Gehiago irakurri...
2025/05/30

Nevadako Winnemucca hiriak bere lehenengo "Winnemucca Murals & Music" jaialdia egingo du maiatzaren 31ean eta ekainaren 1ean, datorren larunbat-igandean. Musika eta kaleko muralak uztartzen dituen topaketa festa honi ez zaizko euskal ekarpenak batere arrotz egingo, programak 'euskal' marka duten muralak, taldeak eta gertalekuak bilduko baititu, mural batzuetan, ekitaldiei abegia ...
Gehiago irakurri...
2025/05/30

2004. urtean sortua, euskal eragileentzako eta euskal jendartearentzako erreferentzia izan nahi du Bilboko San Ignazio auzoan dagoen Euskararen Etxeak. Asmoa ondo baino hobeto ari da betetzen, iazko abenduan Europako Kontseiluaren 2025eko Museoen Sariaren irabazle hautatu baitzuten, eta Euskararen Nazioarteko Egunean bertan –abenduaren 3an– eskuratu baitzion Europako Kontseiluko Parlamentu ...
Gehiago irakurri...