euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Madrilgo EEko 'Katalina Eleizegi' antzerki taldeak Eguberrian nahi du estreinatu "Garbiñe desmuntatzen" obra elebiduna

2025/09/30

Udako oporretako lehenengo bileran, 'Katalina Eleizegi' antzerki taldeko lagun batzuk Maria Gainzarain zuzendariarekin Madrilgo Euskal Etxeko 'Katalina Eleizegi' antzerki taldeko lagunak joan den asteko arteartean bildu ziren EEan 2025-26ko ikasturteari hasiera emateko. Maria Gainzarain zuzendari, aktore amateurrek bi proiektu nagusitan egingo dute lan datozen hilabeteetan: batetik, aktoreak bakarrizketa bana hasiko dira prestatzen, taldeak Euskal Etxeko ‘Sukaldean’ antolatuko duen lagunen ...

Gehiago irakurri...


Boiseko Ikastola bi irakasle bila dabil 2025-26 ikasturterako 3-5 urteko haurrentzat: zabaldu mesedez zure inguruan

2025/09/30

Boiseko Ikastolarako bi irakasle postuetarako eskabideak 2025eko abenduaren 31ren aurretik behar dira aurkeztu Interesgarria izan daiteke Euskal Herriko gazte askorentzat. Nahiko zenuke Boisera urtebeterako etorri, bertan eskarmentu ederra hartu Euskal Herritik kanpo dagoen mota honetako eskola bakarrean, Estatu Batuetan eta Diasporan aldi berean murgilduz, eta zeure bizitzan egundokoa izango den esperientzia oso aberasgarri baten jabe eginez? Argi eduki honelako aukerak ez direla errepikatzen, eta aurretik ...

Gehiago irakurri...


La Platako Eguzkia hiruhilabetekaria bere 31. zenbakira iritsi da: online irakur dezakezu, inprimitu edo zurera jaitsi

2025/09/29

La Platako Euzko Etxeko Eguzkia aldizkariaren 31. alearen azala, 2025eko irailari dagokiona La Platako Euzko Etxeko Eguzkia hiruhilabetekaria bere 31. zenbakira iritsi da eta bere editoreek  —María Fernanda Astigarraga eta Susana Aramburu— atzerabegirako bat egiteari eskaini diote editoriala, pasatu berria den hiru urte hamarreko denbora honek eman duena aipatuz eta eskerrak emanez bertan partaide eta eragile izan direnei. Baitaratu dute, gainera lehenengo 30. ...

Gehiago irakurri...


Diasporako 8 gazte musikari hautatuak Gaztemundu 2025n parte hartzeko, euskal instrumentu tradizionalak ardatz

2025/09/29

Miren Aizpitarte, Iñaki Esquiroz, Carlos Subijana (irakaslea) eta Facundo Lamenza, euskal instrumentuei buruzko Gaztemundu 2013an Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkariak (BOPV-EHAA) joan den ostiralean, irailaren 26an, eman du argitara, Ebazpena, 2025eko irailaren 17koa, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiarena, 2025eko edizioko Gaztemundu programan parte hartuko duten pertsonak aukeratzen dituena. Programa azaroaren 30etik abenduaren 14ra garatuko da Gasteizen, musika eta euskal instrumentu tradizionalak ardatz ...

Gehiago irakurri...


Ardaxka argitaletxeak "Tigrea" Joël Dicker idazle suitzarraren lehen liburua plazaratu du, Maider Manceron euskaratzaile

2025/09/26

Joël Dicker idazle suitzarra 'Tigrea' liburua euskarazko bertsioa eskuan Joël Dicker-en Tigrea liburua euskaraz irakurri ahal izango dute literatura zale euskaldunek, iaz sortutako Ardaxka Argitaletxeak egindako lanari esker. Argitaletxeko arduradunek azaltzen dutenez, “Joël Dicker idazle suitzarra gaur egungo literaturako izen garrantzitsuenetako bat da eta haren liburuak mundu mailako arrakasta lortu dute, 40 hizkuntza baino gehiagotara itzuli eta milioika ale ...

Gehiago irakurri...


Bordaleko EEak "Euskaldunen Plaza"ren 40. urteak ospatuko larunbat honetan, eta 2025-2025 ikasturtea inauguratuko

2025/09/26

Alkatea bertan dela, irailaren 27an Bordelen, Euskaldunen Plazaren arra-estreinaldia eta 2025-2026 ikasturtearen estreinaldia Bordaleko Euskal Etxeak jai programa batez ospatuko du larunbat honetan, irailaren 27an, bere egoitzaren atzealdean dagoen Place des Basques edo Euskaldunen Plazaren inaugurazioaren 40. urteurrena. Ekitaldiak hiriko alkate Pierre Hurmic ere partaide izango du, Eusko Jaurlaritzako, elkarte lagunetako eta EE bereko buruzagi, bazkide, adiskideekin batera. Deialdi berean Euskal ...

Gehiago irakurri...


Punta Indio Veronicako euskal komunitateak pozarren antolatu eta gauzatu du bere aurreneko Euskal Jaia topaketa

2025/09/25

Eguraldi txarra ez zen oztopo izan Veronicako euskal komunitatearen lehen topaketa gauzatzeko eta irailaren 20an, Mariano Moreno Herri Liburutegian Euskal Jaiaren ospatu zuten Verónica Buenos Aires probintziako ekialdeko herri txiki bat da, Punta Indio partidoko burua. Probintziako leku askotan gertatzen den bezala, euskaldunak hona etorri eta hemen ezarri ziren eta euren ondorengo ugari bizi da aspalditik inguruan. Orain, talde bat bildu eta aktibatzeko ahaleginean ari da. Joan den larunbatean, irailaren 20an, oso eguraldi txarra egin bazuen ere, talde animatu batek urratsa eman ...

Gehiago irakurri...


Euskara klaseak abiatzear Ipar Hemisferioan: uda bukatuta, hona irailean hasi edo hasiko diren ikastaroak

2025/09/25

2025-26ko euskara eskolak Ipar Hemisferioan Sartua da iraila eta 2025-26ko ikasturtea hasia da ematen bere lehenengo pausoak euskara klaseei ere dagokienez Europako eta Ipar Amerikako euskal etxe eta unibertsitateetan, bietan Etxepare Euskal Institutua lagun. Eskaintza, alde batetik, ikasle berriei dago zuzenduta eta, beraz, hainbat talde zerotik hasiko dira euskararen ikaskuntzan, eta horrek, Euskal Herritik kanpoko ikasleetan, gehienetan oinarriaren ...

Gehiago irakurri...


Rosarioko 'Sukaldari Gailena' izendatu dute Itziar Aguirre euskal sukaldari rosariotarra, bere ibilbide oparoa nabarituz

2025/09/24

 Itziar Aguirrek Sukaldari Gailenaren plaka aurkeztu du Trainera Jatetxearen aitzinean, familia eta Veronica Irizar zinegotziarekin batera Itziar Aguirre sukaldari, kultura-enbaxadore eta euskal sukaldaritzaren erreferente rosariotarra aitortu dute bere jaioterrian. Udaleko Kultura Batzordeak proposatuta, Rosarioko hiriak "Sukaldari Gailena" izendatu du "bere ibilbide oparoagatik, nazio eta nazioarte mailako aitortzagatik, bikaintasunagatik, pasioagatik eta bere errezeta bakoitzean islatzen duen kultura harrotasunaren ...

Gehiago irakurri...


La Pampan, Macachingo Euzko Alkartasuna 46. Munduko Mus Txapelketaren anfitrioi datorren larunbatetik aurrera

2025/09/24

Macachinen irrikaz itxaroten dute ehunka gonbidatu bilduko dituen 46. Mus Munduko Txapelketaren hasiera Datorren larunbatean La Pampa musaren sinonimo bihurtuko da beste behin, munduko muslarien artean gehien espero den topagunearen anfitrioi izango baita irailaren 27tik, larunbatetik, urriaren 5era arte, igandea. Euskal Gizataldeen arteko 46. Munduko Mus Txapelketak 13 muslari bikote gehi ordezkariak eta laguntzaileak bilduko ditu, lehia eta senidetasuna ezugarri. Norgehiagokan ordezkatuta egongo ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia