euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Renon euskal familia estiloko janaria zerbitzatzen duten jatetxeei buruzko artikulu fake, faltsua, asmakizun hutsa, kasu!

2025/10/08

Artikulu horretan aipatzen diren zortzi euskal jatetxeak asmatuak dira, euren izenak eta izana, ez dira existitzen Hainbat adibide argitaratzen dira egunero interneten. Edonork eman dezake argitara zernahi, egiazkotasun batere garantiarik gabe. Eta lasterketa horretan adimen artifiziala ere sartua da, batzuetan datu kontrastatugabe horiek ere elkarrekin nahasiz eta artikuluak sortuz funtsik gabe. Beste barik, artikulu hau harrapatu dugu sarean, Renon bertako euskal estilo tradizionaleko janaria zerbitzatzen duten jatetxeei ...

Gehiago irakurri...


Argentinako euskal diasporako neska-mutilek Txikien Danborrada estreinatu dute FEVAren 26. Ume Topaketan

2025/10/07

Txiki danbor-joleak FEVAren 26. Ume Topaketan (argazkia Lapridako EE) 500 bat lagun bildu ziren joan den larunbatean, urriaren 4an, Llavallolgo Euskal Echea Ikastetxeko egoitzan, FEVAk urtero antolatzen duen Ume Topaketan. Arrecifes, Cañuelas, Chacabuco, Chascomús, CABA (Laurak Bat eta Euskaltzaleak), José C. Paz, La Plata, Laprida, Laurak Bat, Lomas de Zamora, Maipu, Mar Del Plata, Necochea, Olavarría, Pergamino, Rosario eta Tandilgo euskal etxeetako ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Nafar Etxeak ekitaldi programa batez eta lagunekin topa eginez ospatuko du elkartearen 130. urteurrena

2025/10/07

Buenos Airesko Nafarroako Etxeak (Nafar Etxea ere deitua) bazkide eta lagunak gonbidatu ditu elkartearen 130 urteurrena ospatzera Ekitaldi programa berezia antolatu du azaroan zehar Buenos Airesko Nafar Etxeak, elkartearen 130. urteurrena ospatzearren, elkartea 1895eko azaroaren 3an jaio baitzen hiriburu argentinarrean Orfeón Gayarre izenpean, ondoren, 1897an, egungo Centro Navarro, Nafarroako Etxea edo Nafar Etxera pasatzeko. Efemeridea gogoan, urtean zehar hainbat ekimen lantzen eta gauzatzen joan da etxe nafar ...

Gehiago irakurri...


New York: Euskadiren Ordezkaritzaren Harrera urriaren 31ean eta Isabel Azkarateren argazki erakusketa hirian

2025/10/06

Harrera ekitaldia antolatu die hiriko Euskadiren Ordezkaritzak New Yorkeko Maratoiko euskal korrikalariei, eta Isabel Azkarate argazki donostiarrak erakusketa zabalik duela New Yorken oroitarazi die artezaleei Euskadiren Estatu Batuetako eta Kanadako Ordezkaritzak harrera-ekitaldi bat antolatu du aurten ere, bertara gonbidatuta azaroaren 2an, igandea, Etxeorratzen Hiriko Maratoi ezagunean parte hartuko duten korrikalari euskaldunak. Hitzordua lasterketa baino bi egun lehenago izango da, urriaren 31ean, 16:00etan, eta kirolarien familiakoak edo laguntzaileak ere gonbidatuta daude. Harrera ekitaldian, elastiko oroigarriak ...

Gehiago irakurri...


Juanjo Meneses eta Bittor Lopez bikote perutarra txapeldun Argentinako Macachinen 46. Munduko Mus Txapelketan

2025/10/04

Juanjo Meneses eta Bittor Lopez perutarrak txapeldunak, Euskal Gizataldeen 46. Munduko Mus Txapelketan Bukatu berria da La Pampa probintzia argentinarreko Macachin-en (bertako ostiral arratsaldean, Euskal Herrian gauerdi aldea dela) Euskal Gizataldeen arteko 46. Munduko Mus Txapelketa, Estatu Batuak, Kanada, Venezuela, Peru, Uruguai, Txile, Nafarroa, Euskadi, Frantzia, Argentina eta Mexiko partaide. Hamahiru bikote aritu dira txapelketa oficialeko azken eguna izan den urriaren 3an, eta irabazleak Limako ...

Gehiago irakurri...


Entzun Pablo Silveira Artagaveytia kantari uruguaitarraren omenaldia arbasoei "El Roble de Belaunaldiak" kantuan

2025/10/03

Pablo Silveira Artagaveytiak ‘El Roble de Belaunaldiak’ abestia aurkeztu zuen Haize Hegoan (argazkia Martín Varela Umpiérrez) Joan den abuztuaren 21ean "Hitzen Bidaia. El Viaje de las Palabras" bere liburu elebiduna aurkeztu zuen Maria Noel Abella irakasle uruguaitarrak Montevideoko Haize Hegoa EEan. Liburuarena ez zen izan, ordea, aukezpen bakarra. Ekitaldi berean "El Roble de Belaunaldiak" (Belaunaldiak-en Haritza) abesti berria kantatu zuen Pablo Silveira Artagaveytiak. Hau ez da kantariak bere herrialdean ...

Gehiago irakurri...


Arrakastaz ari da "Basques in Australia" erakusketa Queensland-en, publiko ugari eta tokiko agintariak partaide

2025/10/02

"Basques in Australia" Townsville herrian dagoen North Queenslandeko Euskal Etxean 2023ko irailean Gernikan egin zen Diasporaren Eguneko ospakizun ofizialean inauguratu zenetik Euskal Herriko hamaika herritan egon da ikusgai "Basques in Australia" erakusketa ibiltaria eta baita Diasporan ere, hilabete egon baitzen Pariseko Euskal Etxean, eta beste hainbeste Madrilgoan. Orain, "etxera" iristeko unea ere iritsi zaio hamar paneletan Australiara emigratu zuten euskaldunen istorioak ...

Gehiago irakurri...


Igandean Montpellier-en, Urteroko Euskal Besta; kalean Frantzia hegoekialdeko EEen 'Hiruak Bat' buletineko 11.a

2025/10/02

Montpellier-ko Euskal Etxeak datorren igandean, urriaren 5ean, egingo du bere urteroko euskal besta Clapiers-en Datorren igandean, urriaren 5ean, bere "Urteroko Pesta"ren edizio berri bat ospatuko du Montpellier-ko Eskualdunak - Basques de Montpellier elkarteak. Ohitura denez, Clapiers-en, Jean-Louis Barrault Aretoan (1 rue du Paraguay, 34830 Clapiers), 11etan hasiz partaideen elkarretaratzearekin. Aperitifak segituko dio, euskal kantu herrikoiak eta dantzak lagun. Bazkaria catering batek ekarriko du ...

Gehiago irakurri...


Oroimena eta begirada gaurkotasunari Txileko Santiagon urriaren 6tik 10era egingo den 2025 Euskal Zinema Zikloan

2025/10/01

Sarrera doan, zinemazale eta euskaltzale guztiak gonbidatuta Txileko Pontifize Unibertsitate Katolikoan egingo den Euskal Zinema Ziklora Txileko Pontifize Unibertsitate Katolikoak abegia emango dio datorren astean, urriaren 6tik 10era, 2025eko Euskal Zinema Zikloari, helburu duela "lehio gisa izatea euskal kulturaren hainbat alderdiz disfrutatu, ikasi eta hausnartzeko, kontagai harturik istorio intimoetatik esperientzia kolektiboetaraino, oroitzapenetik hasi eta egungo gertaeren ikuspegietaraino". Proiekzio batzuen ...

Gehiago irakurri...


Concordia eta Posadas ostean, Corpus Christin da gaur Sara Pagola, bira Salton (Uruguai) bukatzeko urriaren 10ean

2025/10/01

Sara Pagola eta 'Euskal Jatorri' EEko lehendakari Fernando Ocampo Etorena, Ramón Madariaga doktorearen plaka desestatzen Posadasen Sara Pagola Argentina-Mercosur-eko Euskadiren ordezkariak bisita-bira bat darama egunotan Argentina ipar-ekialdera eta Uruguaiko Saltora. Programaren baitan, irailaren 26tik 30era Concordia (Corrientes probintzia) eta Posadas (Misiones probintzia) hirietara iritsi eta bertako agintariekin eta euskal komunitateekin bildu zen, euskal ordezkaria udal eta, harrera gisa, probintzia interesekoa izendatu zuten ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia