euskal diaspora eta kultura

2008/11/04
New Yorkeko euskal komunitateak eta hiriko publikoak oro har euskal kantu eta musika ikuskizun batekin gozatzeko aukera izan zuen joan den larunbatean, New York Hiriko Museoan aurkeztu zen 'Basques of New York' ikuskizunarekin. Taulagainean kantari eta musika jotzen, euskal amerikar artista taldea aritu zen, horien artean New Yorken bizi den Amaia Arberas soprano donostiarra, Cathy Clarkson txistulari boisetarra edo Iñaki Astondoa tenore iruindar-newyorktarra.
2008/11/04
2008/11/04
Oñati herri gipuzkoarrarekin senidetua den José C. Paz Buenos Aires probintziako herri argentinarra bisitatu du Iñaki Galdos Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako eta Kanpo Ekintzako foru diputatuak joan den astean Argentinara hasi zuen bisitaren baitan. Gipuzkoako foru gobernuko diputatu izateaz gain euskal lurralde horretako EA alderdiko presidentea den Galdosek iragan astean La Platan Euskal Astearen barne egin zen Elkarrizketa Politikorako Mahaiean parte hartu zuen.
2008/11/03
Saldu, erosi, alokatu, eman, lana eskatu, lana eskaini, bidaiatu... edozer gauza eskaini edota eskatzeko tartea zabalik da Iragarkilaburrak.com webgunean. EKTko 'Bertako Hedabideak SL' da proiektuaren sustatzaile nagusia, eta egitasmoa gauzatzeko hitzarmenak sinatu ditu Euskal Herriko hainbat herri komunikabiderekin, iragarkiei paperean zein interneten ahalik eta zabalkunde handiena ematearren. Sarean iragarkiak doan ezarri daitezke, paperezkoan ere bai, saldu edo alokairuan jartzeko iragarkiak izan ezik. Diasporako euskaldunentzat ere irekia dago ataria.
2008/11/03
2008/11/02
2008/11/01
Asteburuan heldua da gailurrera 2008ko Argentinako Euskal Aste Nazionala, aurtengo edizioan La Platako Euzko Etxea antolatzaile Buenos Aires probintziako hiriburuan garatzen ari dena. Urriaren 31, ostirala, Ibarretxe lehendakariaren presentziak markatu du egunez, bera buru izanik goizean egindako ekitaldi politikoan eta arratsaldeko euskara diploma emate ekitaldian. Iluntze eta gau partean, berriz, Oskorriren kontzertua eta Aretxabaletako musikariena aipa daitezke. Hitzak baino, ordea, irudiak mintzatuko dira oraingoan hobekiago. Hona Euskal Astearen argazki kronikaren lehenengo zatia.
2008/11/01
Aurreko egunetan berotze ariketak egin ostean, ekitaldiz betetako ostiralak eman dio hasiera bere gailurrean asteburuan zehar garatuko den Argentinako Euskal Asteari. Buenos Aires probintziako Diputatuen Ganberako egoitzak bildu du gaur goizean La Platan 'Elkarrizketa Politikorako Mahaia', Adolfo Perez Esquivel moderatzaile. Ibarretxe lehendakariaren hitzek amaiera ipini diote hitzordu horri, ondoren La Platan zein aldameneko Ensenada hirian kultur eta dantza ekitaldiak garatu direlarik. Arratsalderako beste zenbait ekitaldi daude aurreikusita, tartean euskara diplomen emanaldia eta Ibarretxeren hitzaldia euskal komunitateari Club Atenean, eguna Oskorriren kontzertu batekin eta afari & dantzaldi batekin amaitzeko. Bihar izango da egunik beteena, igandean dantzarien kale emanaldi erraldoi batek eta klausura bazkariak aurtengo ospakizunen amaiera markatuko dutela.
2008/10/31
Omenaldi eguna daukate bihar San Frantziskon, Ipar Kaliforniako euskal komunitateak bere baitango sei euskaltzale omenduko baititu SBSA (Society of Basque Studies in America) erakundeak duela hogeita zortzi urte antolatzen duen 'Hall of Fame' (Ohorezko izen-galeria) ekitaldia bertan eginez. Anita Arduain, Jean Gorostiague, Jean-Leon Iribarren, Jean-Louis Oçafrain, Frantxua Pedeflous eta Amelie Sorhondo dira ohoratuak. Seietarik, bizirik diren Anita Arduain, Jean Gorostiague eta Jean-Leon Oçafrain egongo dira bertan, Jean-Leon Iribarren, Frantxua Pedeflous eta Amelie Sorhondorentzat hilondoko omenaldia baita.
2008/10/31
Pintxoen tradizio euskalduna Río Gallegos-eraino, Patagoniako puntan, iritsi da, eta gelditzeko gainera, bertako 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeak gustukoa baitu oso. Joan den asteko ostegunean, "munduko pintxo lehiaketarik australena" gisa aldarrikatzen duten ekimena antolatu zuten bertako euskaldunek, Euskal Etxearen egoitzan, epaimahai zorrotz eta ekinbidez profesionala barne. 'Izaskun' izeneko pintxoak irabazi zuen, César Arizmendi eta Alicia Mercau-ren sortua. Gustura dastatu zuten bertaratutakoek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus