euskal diaspora eta kultura

2008/11/26
Urtea amaituz doa, eta Hego Amerikan, urtearekin batera, baita ikasturtea ere. La Platako Euskal Astetik bi aste pasata, elkartu dira berriz ere Argentinako euskaldunak, oraingoan umeei dagokien festan, FEVAk urtero antolatzen duen Ume Topaketan. Partaide, Arrecifes, Ayacucho, Buenos Aireseko Acción eta Laurak Bat, Cañuelas, Chacabuco, Chascomús, General Rodríguez, La Plata, Lomas de Zamora, Maipú, Mar del Plata, Rosario eta bertako --Sarandí eta Llavalloleko Euskal Echea Ikastetxeetako-- haurrak. Guztiek izan zuten jolastu, abestu, dantzatu eta kirola egiteko aukera azaroaren 15an, latunbatez, Llavallolgo Euskal Etxea-ko zelaietan.
2008/11/26
Beste urte batez, eta hamaikagarrena da hau jada, Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeak neska-mutil talde zabala bildu zuen Euskal Usadioen lehiaketan parte hartzeko. Lehiaketa hau, arrakastatsua izateaz gain, esperientzia polita da gaztetxoentzat, bertan marrazten dituzten postalak gero Haize Hegoak Gabonak eta urte berria zoriontzeko erabiltzen dituenak direlako. Postal bakoitzak egilearen izena darama, eta Haize Hegoari esker mundu osoko euskal etxearen kolaboratzaileengan helduko dira, 2009 urterako gurari onez beteta.
2008/11/25
Rio Gallegoseko Hegoalde Argentinarra Euskal Etxeko hogei kidek osaturiko ordezkaritza bat Puerto San Julianen izan zen asteburuan, Patricia Tamayo gasteiztarrarekin batera. Tamayo irakaslea da eta Argentinako euskal etxeetan bira egiten ari da euskara eta musika lantegiak eskainiz. Asteburuan zehar San Julianeko euskaldunek kultur ekitaldi, mintzaldi, zine emanaldi eta beste hainbat jarduerakin gozatu ahal izan zuten.
2008/11/25
Urtebetetzea, berez, azaroaren 3an zen, baina Buenos Aireseko Nafar Etxeak bere 113. urteurrenaren jaia joan den 9an, igandez, ospatzea erabaki zuen. Etxeko kide eta lagunak hartu zuten parte goizetik hasi zen ospakizunean. Egunari ekiteko, Santa Amelia Parrokian meza, hildako bazkideen alde; ondoren, Nafar Etxearen egoitzara aldaturik, emanaldia eskaini zuten dantzari txiki eta helduek; eguerdiko ordu batean, bakarri ederra, eta zozketak, 'Nafar Etxearen Urtemuga Kopa' Mus Txapelketako sarien banaketarekin batera.
2008/11/25
2008/11/24
Alemaniara lau eguneko bidaia egin ostean Arantxa Urretabizkaia eta Edorta Jimenez euskal idazleek hango irakurleek alemanieraz argitaraturiko 'Kuaderno gorria' eta 'Kilkerren hotsa' lanen irakurraldietan egin zieten harrera ona azpimarratu dute. Bi idazleak Alemanian lan hauek ezagutzera ematen dituzten bigarren aldia da, eta iaz bezala, bidaia honetik berriak etorriko direnaren itsaropena agertu duta. 'Iaz Frankfurtera egin genuen bidaiari esker, 'Kuaderno gorria' italierara itzultzeko aukera izan nuen', gogoratzen du Urretabizkaiak.
2008/11/24
2008/11/24
Bihar asteartez hasi eta ostirala bitartean, lau egunetan zehar, Mexiko, Portugal, Filipinas, Japonia eta Espainiatik etorritako hainbat adituk Ordizian jaiotako Andres Urdaneta itsasgizonaren inguruko 'Andres Urdaneta: Gizon modernoa' Nazioarteko Kongresuan bilduko dira. Lauegunetan zehar hitzaldiak eta eztabaidak burutuko dira eta amaiera gisa Donostiako Orfeoiak kontzertua emango du. Elkarretaratzea Andres Urdaneta jaio zeneko V. mendeurreneko ospakizunen barruan kokatzen da, eta Ordiziako Udalak eta Kultura Ministerioko Ospakizun Kulturaletako Estatu Elkarteak antolatu dute, Urdanetaren balore zientifiko eta diplomatikoen birbalorazioa eta errekonozimendua bultzatzearren.
2008/11/21
Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkatea itzuli berria da Peru eta Mexikora egin duen bidaiatik, Andres de Urdaneta itsagizonaren 5. mendeurreneko ekitaldien karira. Urdanetak Asia eta Amerika arteko itsasbidea aurkitu zuen XVI. mendean, eta horri esker bi kontinenteen arteko merkataritza indartu egin zen nabarmen. Orain, Urdanetak lotu zituen hiri eta herrialde hauen eta Ordizia eta Euskal Herriaren arteko harremanak estutzeko urratsak eman ditu Santamariak. Bidaia Peruko El Callaon hasi zuen alkateak, hiri honen eta Ordiziaren arteko senidetzearekin.
2008/11/21
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus