euskal diaspora eta kultura

2009/01/27
Lapridako Arturo Campion Ikasguneak, Argentinan, urteroko bere Bilkura Orokorra datorren martxoaren 14 eta 15an, larunbat-igandea, egingo duela iragarri du, aterpe ematen dion Lapridako Euskal Etxeak bere XX. urteurrena ospatzeko antolatzen ari den egitarauaren barne. XIX. mendean nabarmendu zen euskaltzale eta kulturgile nafarraren izena hartzen duen kultura elkargune honek bere seigarren urtea beteko du aurten 2003an irakasle euskalargentinar talde batek sortu zuenetik.
2009/01/26
Euskararen arloan bide berriak irekitzen ditu gaur Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Politika arloetako arduradunek sinatu duten lankidetza hitzarmenak. Hitzarmena euskararen sustapenerako Asmoen Aitorpen bat da eta hizkuntza bi lurraldeen ondare bezala gorde eta biziberritzea du helburu. Hitzarmenak aintzat hartzen ditu eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen Europako Gutunaren 2005eko jarraipen txostenean egindako gomendioak.
2009/01/26
2009/01/26
Azkeneko egunak V. Nafarroako Astearen barnean Migel Sanz presidentea nafar ordezkaritza bateko buru Estatu Batuetara egiten ari den bisitaldian. Ostiralean Harvardeko Unibertsitatea bisitatu zuen, Foru Erkidegoak energia garbietan, biomedikuntzan eta hezkuntza bezalako arloetan lortutako emaitzen berri emanez ehun bat irakasle eta ikasleen aurrean. Massachussetseko Institutu Teknikoarekin lankidetza hitzarmena sinatu duen Sanz presidenteak zein Iruñeko alkate Yolanda Barcinak hitzaldi bana eskaini zituzten Nafarroa eta Iruñea eremu iraunkor gisa aurkeztuz.
2009/01/23
Oteizaren 101. urteurrena ospatuko duen 'Oteiza 101' zikloa abiatuko du bihar Bartzelonako Euskal Etxeak. Ekimenak urtean zehar gauzatuko diren hiru aste bilduko ditu, bata neguan, bestea udaberrian eta hirugarrena udazkenean. Honekin batera, 'Konspirazio laborategia' izena hartu duen laborategia ere jaio da. Artea espresatzeko modu gisa erabiltzen duen edozein deitzen du bertan parte hartzera Bartzelonako EEak . Artearen ahalik eta diziplina gehienekin lan egitea du helburu: argazkigintza, eskultura, ilustrazioa, bideoa, dantza, antzerkia… Biharko saioan Ander Lipus & Karabana arituko dira "Hala mintzatu zen Zappatustra" antzeztuz.
2009/01/23
Euskal Herrian elurrak, hotzak eta neguko aroak gogor jo badu ere azken asteotan, munduan euskaldunik eta euskal komunitaterik dagoen beste toki batzuetan ez da gauza bera gertatzen ari. Bai Ipar Ameriketan, ez ordea Hego Ameriketan, hala nola Argentinan, Txilen, Uruguain eta Hego Hemisferioko beste zenbait herrialdetan, uda bizi baitute orain eta bertan urtarrila eta otsaila eguzkipeko opor hilabeteak izan ohi dira urtero. Horixe adierazten digu Argentinatik, Andeen magaleko San Juan probintziako San Juan hiriburuko Euskal Etxetik Carina Oyolak bidali digun gutunak.
2009/01/22
Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea Edward G. Rendell Pennsylvaniako Estatuko gobernadorearekin bildu da energia berriztagarriei buruz hitz egiteko, Estatu Batuetako V. Nafar Astean parte hartzen ari den nafar ordezkaritza ofizialak daraman bisita programaren baitan. Sanzekin batera bere gobernuko zenbait kontseilari eta kide eta, besteak beste, Yolanda Barcina Iruñeko alkatea partaide duen ordezkaritzak nafar ardoen sustapenerako ekitaldi batean ere hartu zuen parte asteazkenean, "zezenekin korrika" lelopean, New Yorkeko jatetxe batean.
2009/01/22
2009/01/22
Chascomus-eko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean, webgunea inauguratuz hasi du urtea. Makina bat ekimen eta antolaketaren arduradun den euskal etxe honek lehio propioz agertzen da, beraz, internetera, bertako euskal berriez gain bederatzi ataletan banaturik informazioa, tartean erakundearen historia, argazki bilduma, ikastaro saila edota bisita liburua. Lerro hauetatik, ongi etorria eman nahi diogu Chascomuseko Euskal Etxekoen webguneari eta bertan ari diren adiskideei.
2009/01/21
Euskadin izpiritu ekintzailea, sormena eta berrikuntza sustatzeko sortutako Innobasque erakundeak agenda trinkoa bizi du egunotan, Kolonbia, Mexiko eta Txileko goi mailako ordezkaritzak bisitari. Pedro Luis Uriarte elkarteko lehendakariaren eta bere zuzendaritza taldeko kideen agendak Kolonbiako presidenteorde Francisco Santosen bisita bildu zuen atzo, biharko San Luis de Potosi hiri mexikarreko ordezkaritza bati egingo dion harrera dauka aurreikusita eta datorren asterako, berriz, Txileko Ekonomia ministroaren bisita iragartzen du, guztietan innobazioa bultzatzeko hango eta hemen garatzen diren eta koordina daitezkeen ahaleginak aipagai.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus