euskal diaspora eta kultura

2025/07/14
Gure Txokoa Euskal Etxeko bazkideak atzo igandea, uztailaren 13a, bildu ziren Ikurrinaren Eguna, San Fermin eta, batez ere, bertan batzen jarraitzeko aukera ospatu eta baliatzeko. Izan ere, Euskal Etxearen egungo egoitzaren jarraipena zalantzan baitago. Errentan daude, baina salgai dagoen etxe batean, eta salmenta burutuko balitz, egoitza sozialik gabe geratuko lirateke seguruenik. Horrek, baina, ez die ...
2025/07/14
“Adiskidetasunari, musikari eta familiari” eskainitako ikuskizun batekin ospatuko ditu Maral musika talde argentinarrak bere zilarrezko ezteiak. Hitzordua, Maralenn jaiotzaren eta ibilbidearen lekuko izan den Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat-eko areto nagusian izango da eta taldeko jatorrizko musikariak igoko dira agertokira: Mariana Dominé Irigoyen (ahotsa), Adrian Charras (teklatuak), Christian ...
2025/07/11
Salgai dago Nevadako Elko hiriaren erdigunean Nevada Hotela izan zena, 1927an euskal artzainei abegia emateko Anastasio eta Jeanne (Ernaut) Viscarret euskaldunek eraikitako negozioa izan zena. Anastasio Viscarret (1890-1955) nafarra zen, esaindarra, eta emaztea, Jeanne Ernaut (1898-1977), urepeldarra. Hogei urte geroago negozioa Aguirre familiari saldu zioten, eta hauek lekua herriko euskal ostaturik zaharrenaren ...
2025/07/11
Ekainaren lehen hamabostaldian jarri zuen martxan FIVU Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioak ‘Bikote-Praktika’ ariketa linguistikoa. Euskararen erabilera sustatzeko helburua du, era ludikoan, euskal etxe ezberdinetako ikasleak partaide, eta inguru hurbil, seguru eta zaindu batean garatuta. Lehenengo aldi honetan ekimena hamar egunez luzatu da eta ikasleek, bikoteka antolatuta, telefono mezuak idatzi ...
2025/07/10
Argentinako hamalau euskal etxetako ordezkariak, FEVAko Zuzendaritza Batzordeko kideak eta Eusko Jaurlaritzako agintariak elkartu dira joan den asteburuan Mar del Plata hirian. Denak Bat Euskal Etxean eta Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko lehendakari Guillermo Canut Garramiola koordinatzaile, FEVAko Gazteentzako Formakuntza Tailerra larunbat-igandez egin da, uztailaren 5 eta 6an, gazteak ...
2025/07/10
Proposamen berezi bat egin die Madrilgo Euskal Etxeak, euskarazko eta euskal gaiei buruzko euren liburutegia handitu nahi dutenentzat. Uztailean zehar, ‘Liburu azoka’ berezi bat egingo du, eta eskuragarri ipiniko ditu, euro baten truke, bere liburutegiko hainbat liburu. Liburuzaleentzat aukera bikaina dela adierazi dute, eta bide batez beharrezko pauso bat elkartearentzat, Euskal ...
2025/07/09
‘Sugarra’ du izena euskal jatorriko Aitor Jeronimo Orive chefak urte hasieran Singapurren ireki zuen jatetxe berriak. Sugarra Resorts World Sentosa delako turismo-guneko eskaintza gastronomikoko parte da, eta bere ibilbidean Michelin izar bat lortu zuen sukaldariak bere menuan Espainiako herrialde askotako eragina sumatuko dela esan ostean, agerian uzten du, jatetxearen izenarekin ...
2025/07/09
Antolatzaileek gonbidatuta, Enrique Azurza (Tolosa, 1967) musikari eta koru zuzendari ospetsua egon da Caracasen, Venezuelako Ume eta Gazte Koru eta Orkestren Sistema Nazionalaren 50. urteurreneko ekitaldietan parte hartzeko. Musikari tolosarra bertakoak trebatzen ibili eta "Ahotsak: música coral contemporánea" (Ahotsak, koru musika garaikidea) ikuskizuna ...
2025/07/08
San Frantziskon egoitza duen BEO (Basque Educational Organization) elkarte euskaltzaleak uztailaren 31era arte luzatu du 2025-2026 ikasturterako bekak eskatzeko epea. Bekak Estatu Batuetako unibertsitate edo kolegio batean datorren ikasturtean izena emandako ikasleek har dezakete parte. Hautagaiek, lan bat aurkeztu beharko dute, literatura, ikusentzunezko edo eszenikoa, originala, "Musikaren inpaktua ...
2025/07/08
2017an berraktibatu zenetik, General Belgranoko Gure Etxea euskal elkarteak jaialdi, festa eta kultur ekimen ugaritan parte hartu izan du, eta aberri-jai nazionaletan, ikurrina hiriko ekitaldi protokolarioetan partaide izan da, deitu duten guztietan. Oraingoan, Euskal Etxea izan da udal agintariekin harremanetan jarri dena proposamen bat luzatzeko. Joan den ekainaren 23an, Gure Etxeko ordezkaritza bat Udaleko ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus