2023/09/27

Urtarrilaren 1ean 18 eta 35 urte artean bazenituen eta Euskal Etxe bateko kide aktiboa bazara, gogoratu Gaztemundu 2023an izena emateko eta Eusko Jaurkaritzaren gazteekiko programa honetan parte hartzera Euskal Herrira bidaiatzeko epea, aurten gainera Euskal Gizataldeen Mundu Biltzarrean ere parte hartuz abendu hondarrean, datorren urriaren 7an amaituko dela. Gogoan hartu 2023ko Gaztemundu abenduaren 11tik 21era ...
Gehiago irakurri...
2023/09/27

Sartu berriak garen udazkena basaranak biltzeko garaia da. Eta gogoratu basati hazi ohi diren fruituok Euskal Herrian eta baita gure diasporan ere hainbatek euskal likorerik ezagunena eta preziatuena legez jotzen duten patxarana prestatzeko erabiltzen direla. Hori guztia, eta sasoinean gaudela baliatuz, Londreseko Euskal Etxeak proposamen desberdin egin die bere bazkide eta lagunei, ...
Gehiago irakurri...
2023/09/27

Galder González Larrañaga euskal wikilaria, Wikimedia Argentinak eta La Platako Unibertsitate Nazionalak antolatutako Wecudi Biltzarrean (Wikimedia, Hezkuntza eta Kultura Digitalak Nazioarteko Lehen Biltzarra) parte hartzera gonbidatu zuten. Bidaia baliatuz, La Platako Euzko Etxean izan zen eta bertako lehendakari Javier Clúarekin, sareen arduradun Maria Candela Airesekin eta Matxin Burdin ...
Gehiago irakurri...
2023/09/26

Irakurgai dago jadanik online La Platako Euzko Etxeak hiru hilabetero plazaratzen duen Eguzkia aldizkariaren 23. zenbakia, 2023ko irailari dagokiona. Azala joan den irailaren 9an Llavalleko Euskal Echea Eskolan egin zen Txikien Topaketari eskaini dio, eta kontrazalean Pedro Mari Otañoren 'Amerikako panpetan' bertsoa dakar jatorriko euskal bertsioan eta gaztelaniaz, Koldo Izagirrek ...
Gehiago irakurri...
2023/09/26

Pariseko gizon abesbatz famatua da Anaiki. Lezoko Polentzi Guezala txistulari eta musikari nabarmena izan zenaren seme paristar Jean-Marie Guezala dauka duela hiru hamarkadatik gora zuzendari eta euskal errepertorio tradizionaleko kanta ezagunenak kantatu ohi dituzte. Badago Donostiako Easo gizon abesbatzarekin konparatzen duenik eta hiru CD plazaratutakoa da. Ikasturte berri honen aurrean, deia egin dute ahots ...
Gehiago irakurri...
2023/09/26

Ari dira emeki pandemia aurreko egoerak itzultzen. Trenque Lauquengo euskal komunitateak gogo biziz espero duen data gastronomikorik baldin badago, hori Urdaiazpikoaren Jaia da. Datorren larunbatean urriaren 7an, afalordu aldera, 300 lagunetik gora bilduko dira gau gogoangarri hori partekatzera Barrio Alegre Klubean. Trenque Lauquen bertakoak izango dira gehienak, baina baita ere auzoko 30 de Agosto, ...
Gehiago irakurri...
2023/09/25

San Frantziskoko euskaldunek egun berezi bat biziko dute datorren urriaren 21ean, egun horretan, 2023ko Euskal Kultur Egunaren baitan, emakumeek euskal komunitatearen baitan egindako lan askotan ez-aitortua azpimarratu eta nabarmenduko baita, iragana, oraina eta geroa ere mintzagai hartuz emakumeen partaidetza eta ekarpenari eta eredu aldaketari dagokionez. Irabazteko asmorik gabeko BEO (Basque Educational ...
Gehiago irakurri...
2023/09/25

Hilabete eskas barru, urriaren 21ean, San Frantziskon egoitza duela bertakoak euskal kulturaz eta euskaldunei dagozkien gaietan jakitun egitea helburu duen BEO (Basque Educational Organization) erakundeak bere Euskal Kultura Eguna ospatuko du So San Frantziskoko Gure Euskal Etxean. Azkenaldian, bi urtero antolatu izan du hitzordu hau BEOk, gero eta planteamentu berritzaileagoz eta oihartzun handiagoz, eta ...
Gehiago irakurri...
2023/09/25

Tradizioari jarraiki duela 80 urtedanik urtero irailaren 29an egin ohi duen bezala, datorren asteburuan, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak Euskal Herriaren eta euskal etxe mardelplatatar beraren zaindari den Aralarko Mikel Deuna ospatuko du. Zinema, topa-egitea, musika zuzenean eta pilota txapelketa bat dira eguna ospatzeko antolatu dituzten jardueretako batzuk.
Gehiago irakurri...
2023/09/22

Oraindik irribarrea aurpegian “El Vasco” filmaren estreinaldiagatik pozarren, Villa Maríako Euzko Etxeko kideak bertako euskal elkartearen urteurreneko ospakizunak iragarri dituzte. Astebete barru, irailaren 29an, San Migel edo Mikel Deunaren egunean, Euzko Etxeak 77 urte beteko ditu eta bazkideek proposamen berri batekin ospatuko dute, asteburu osoan zehar, izan ere lehenengo “Truko ...
Gehiago irakurri...