2023/10/03

Uruguaiko hiru euskal etxetako neska-mutiko, nerabe eta heldu talde batek asteburu ederra igaro du FIVU Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioak antolatutako 24. Udalekuan. Hitzordua aurten, irailaren 22tik 24ra izan da, ohi bezala Canelonesen, berriz ere Villa Bautista kanpalekuan. Gogora dezagun Udalekua jolaserako eta ikasteko gune egoki gisa proposatzen duela FIVUK, euskal kulturaren zenbait ...
Gehiago irakurri...
2023/10/03

Bihar Madrilgo Euskal Etxean "Euskal Herriko industrializazioa: garapen ekonomiko baten oinarriak" titulupean emango duen hitzaldiarekin abiatuko du Carlos Larrinaga (Donostia, 1967) Historia Garaikidean doktore, Zientzia Politikoetan lizentziadun eta Granadako Unibertsitatean irakasle titularra denak euskal etxe madrildarrak abenduaren 14ra bitartean gauzatuko duen Euskal Herriko Historia ...
Gehiago irakurri...
2023/10/02

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Letren Fakultateak abegia emango dio gaur arratsaldetik aurrera "Euskal Irudiak Literatura Amerikarrean: Hitzaldiak Robert Laxalten Jaiotzaren Mendeurrenean" Nazioarteko I. Sinposioari, unibertsitate bereko Rewest (Research in Western American Literature and Culture) ikerketa-taldea antolatzaile. Topaketak bi egun iraungo ditu eta bihar iluntzean amaituko ...
Gehiago irakurri...
2023/10/02

Ideia bilketa saio baterako deia egin dute Renon gaur arratsalderako, hirian aire zabalean kokatzekoa den euskal mural baten aurrean jendeak iritzia eman dezan, jasotako proposamen guztien laguntzaz egingo den margolanaren nondik norakoak argitu eta azken erabakia hartu ahal izan dadin. Murala egingo duten artistak Leire Urbeltz and Jaione Inda nafarrak dira, izan ere Nafarroako Gobernuaren beka ...
Gehiago irakurri...
2023/10/02

Chascomus hiriak badu dagoeneko erakusgai bere erdiguneko izkinetako batean “Guernica”, Pablo Picassoren obraren bertsio mural bat. Joan den larunbatean, irailaren 30ean, inauguratutako margolana, bertako Goi Mailako Heziketa Artistikoko Institutuko ikasleek egin dute, Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko kide Rafael Aldatz irakaslea zuzendari. Murala Libertad Plazaren parean dago, Lastra eta Alvear ...
Gehiago irakurri...
2023/09/29

Brandsenek "Boulevard de los Vascos - Euskaldunen Ibilbidea" (sic) estreinatu du. Hiriko Udalbatzak, edo zehatzago egitura argentinarrean Concejo Deliberante izena hartzen duen organoak, 2228. ordenantza onetsi zuen irailaren 18an, Mitre kaleko zati bati, Ituzaingó eta Larrea kaleen artekoari, izen berri hori emanez euskaldunen presentzia hirian eta euren ekarpena ...
Gehiago irakurri...
2023/09/29

Irailaren 29tik urriaren 1era —gaur ostiraletik etzi igandera— Biarnoko Bizanos herriak, Paue ondoan, Festi 'Choeurs 2023 jaialdi artistikoren abegileku izango da, Paueko Lagut eta Maita (LEM) Euskal Etxea antolatzaile. Jaialdian euskal zein biarnes abesbatzak arituko dira, hala nola LEM euskal etxe anfitrioiko hiru abesbatzak —Basa Andere, Hegaldia eta Abesbatza ...
Gehiago irakurri...
2023/09/28

Oroitarazten dugu azken egunak geratzen direla Euskal Idazkuntza Lehiaketaren 2023ko ediziora aurkezteko. Parte har dezakete ingelesez idatzitako lan argitaragabeek eta argitaratze-bidean ez daudenek, gai gisa euskaldunak, euskal kultura, euskaldunen bizitza munduan barrena edo lotura euskalduneko beste edozein daukatenak. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean itxiko da, 18:00etan Nevadako ordutegian. ...
Gehiago irakurri...
2023/09/28

Euskal dantza Txinara iritsiko da datorren asteburuan Donostiako Gero Axular taldearen eskutik, bertako Jai Nazionalarekin bat eginez Qingxu hirian urriaren 1etik 7ra egingo den Arte Folklorikoaren lehen Jaialdian partaide izango baita. Juan Luis Unzurrunzaga zuzendari duen Gero Axular taldea, hiri txinatarrean kultur truke ekitaldi honetarako aurten aukeratu dituzten nazioarteko bederatzi ...
Gehiago irakurri...
2023/09/28

Coronel Pringlesko Eusko Biltzar Euskal Etxeak agintariak berritzeko batzarra egin zuen abuztuan eta bertan lehendakari berri hautatu zuten Carlos Alberto Pérez, EEko Eusko Alaia abesbatzako kide den bazkidea. Elkarteak finkatu dituen berehalako xedeen artean, azaroan Necocheako Euskal Aste Nazionalean parte hartzea dago, ordezkaritza zabal batekin, eta horretarako zenbait jarduera antolatu eta dirua ...
Gehiago irakurri...