euskal diaspora eta kultura

2024/12/03
Bigarren Mundu Gerran AEBko gerra-esfortzuaren parte izan ziren euskal diasporako kideei buruz Pedro J. Oiarzabal buru duen Sancho de Beurko Elkarteko talde batek daraman ikerketa eta informazio-biltze lana laudorioak merezi dituen lana da. Zorrotz eta profesionalki lan egiteari dedikazio eta konpromiso txalogarria gehitzen dizkiote. Ondo dakite lan egiten, eta egin egiten dute, nahiz eta ...
2024/12/03
Gaur, abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu osoan. Argentinako hainbat euskal etxetan, ordea, euskaltzaleak aurreratu egin dira eta dagoeneko azken egunetan hasi ziren topaketak egiten, Tres Arroyoseko Hiru Errekakoak kasu. Pixkanaka eraikitzen ari diren euren egoitzan ospatzeko eguna iritsi bitartean, azaroaren 26an, asteartean, Cartagena tabernan egin zuten. La Platako Euzko Etxean, ...
2024/12/02
Joan den larunbatetik datorren iganderaino (azaroaren 30etik abenduaren 8ra) ari da egiten Guadalajaran bertako Nazioarteko Liburu Azoka (FIL Guadajara), aurtengoan euskal ordezkaritza zinez oparo batekin, idazleen artean bertan partaide izango baitira Arantxa Urretabizkaia, Bernardo Atxaga, Karmele Jaio, Kirmen Uribe eta Katixa Agirre; Ruper Ordorika kantaria ere ‘Amour eta toujours’ bere ...
2024/12/02
Gaztemundu 2024 programako 15 neska-mutikoek euskal dantza tradizionalaren esparrua landuko dute eta atzo iritsi ziren Loiura. Gogora dezagun, azkenean hamaika neska eta lau mutiko direla, gutxienez 18 eta gehienez 35 urte artekoentzat den ekimen honetan aurtengo edizioan parte hartuko dutenak, Argentina (13), Estatu Batuak (1) eta Uruguaitik (1) etorriak eta abenduaren 1etik 15era segituko dutela ...
2024/12/02
Heldu den urtean 130 urte egingo dituen Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak lanean jarraitzen du Euskal Herriko kultura eta, aldi berean, bere historia propioa ere zabaltzen. Joan den azaroaren 19an, asteartez, Buenos Aires Hiriko Ondare, Museo eta Hirigune Historikoaren Zuzendaritza Nagusiak deituta eta Sebastian Allertini gidaria lagun, 35 laguneko talde baten bisita jaso zuen, 1901eko urtarrilaren ...
2024/11/29
Gainean dira dagoeneko Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) –Euskal Herrian asteartean ospatuko da instituzionalki, abenduaren 3an– eta urte bukaera. Eta mundu osoko euskal etxe eta unibertsitateak hasiak dira antolatzen euskaldunen hizkuntzari lotutako jai berezi hau, baita ere 2024 honi agur esateko ekitaldiak. Engaiamendu handiz ari dira prestatzen ikasle eta irakasleak euren proposamen eta ospakizunak, ...
2024/11/29
Arrakasta eta oihartzun handiarekin burutu zen Buenos Aireseko mendebaldeko herrian "Expo General Rodríguez 2024", bertako potentzial ekonomiko eta kulturala nabarmendu zuen gunea. Azken edizioa egin zenetik hamarkada bat igaro ondoren, hiru egunez berriro elkartu ziren Udal Kiroldegian kultur ekintzaile, industria eta artistak 50.000 pertsona baino gehiago baturik. Euskal Aste Nazionaleko ...
2024/11/28
Estatu Batuetako euskal etxeen artean sortzen lehena izan zen 1913an New Yorkeko Euzko Etxea eta festa girotu eta jendetsu batekin ospatu du bere 111. urteurrena, azaroaren 17an, Eckford Streeteko bere egoitzan. Jaiaren leloa "iraganari, orainari eta etorkizunari gorazarre" aukeratu zuen eta bertaratu ziren lagunek ondo baino hobeto bete zuten asmoa, erakundea sortu zutenak gogoratuz eta gaur egungo ...
2024/11/28
Haurrak euskal etxeen etorkizuna eta oraina dira eta, dagokienez, parte garrantzitsua izan ziren Bahia Blancako 2024ko Euskal Aste Nazionalean. Oholtzan eskainitako emanaldi beti txalotuez gain, euskal etxeetako dantza taldeetako partaide gisa, bederen beste bi ekitalditan ere hartu zuten parte. Unión Vascaren 125. urteurreneko ospakizunen barruan, propio egin zitzaien deia "Txikien ...
2024/11/27
Gaur betetzen ditu 9 urte gure lagun Franciscok (Fredrickson Lizarzaburu) eta oso besarkada estua helarazi nahi diogu lerro hauek tarteko eta ozen Zorionak! esan. Badaukagu bere osasun faltaren berri eta ez dela batere ongi pasatzen ari. Alboan ditu familia, eta gure beste lagun bat, bere aitona Wilfredo Lizarzaburu, askok euskal diasporan ezagutzen dutena, Trujilloko Euskal Etxeko fundatzaile izan baitzen ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus