euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hilosteko omenaldian Emakume Nabarmena izendatuko du La Plata Hiriak Mari Lazcano de Aramayo

2014/03/07

Mari Lazcano de Aramayo (argazkiaEE) Lan isila baina ezinbestekoa egiten duten andreei omentzea helburu duen La Platako 'Emakume Nabarmena' saria Maria Josefa “Mari” Lazcano Aramayori emango diote aurten. “Hilosteko saria izango da baina duela gutxi Mariren jaiotzaren ehun urte bete direnez, oso egokia iruditu zaigu bere izena proposatzea”, azaldu diote Euzko Etxea Euskal Etxetik EuskalKultura.com-i. Sari-emanaldia datorren astelehenean izango da, martxoaren 10ean, Emakumearen Nazioarteko Eguneko ekitaldien baitan.

Gehiago irakurri...


Itziar Aguirre, sukaldari euskal-argentinarra: "Arzakek magia egiten du sukaldean"

2014/03/06

Rosarioko Zazpirak Bat Jatetxea zuzentzeaz gain, Aguirrek sukaldaritza saioak aurkeztu ditu Argentinako telebistan Rosarioko Zazpirak Bat jatetxeko sukaldetik, Euskal Herrira etorri da Itziar Aguirre argentinarra aspaldiko amets bat betetzera: euskal gastronomia "master" bat ari da egiten Arzak eta Azurmendi jatetxeetan. Abegikor hartu dute Juan Mari Arzak eta Eneko Atxa sukaldariek; izan ere, Itziarren ibilbidea berezia da: euskaraz ederki mintzatzen da rosarioarra eta Argentinako bihotzean euskal jatetxea zuzentzen du. "Zu ez zara bakarrik ikastera etorri, irakastera ere etorri zara", esan zion Arzakek. Orain, bertan ikastakoa Argentinako euskal etxeetako jatetxeetan zabaltzea eta irakastea da Itziarren asmoa.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-en sari berriak: liburuak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eta 'Zerutik sua dator' DVDa

2014/03/06

Zozketa berria antolatu du EuskalKultura.com-ek eta gaur zabalduko da bertan parte hartzeko epea. Zozketagai, hiru liburu eta DVD bat: euskaraz, Diasporaren eta euskal emigrazioaren lekukotasun zuzena ematen duen 'Urruneko mendebalean artzain', Mattin Etchamendyren liburua; ingelesez, Pedro Oiarzabalen 'Gardeners of identity', San Frantziskoko euskal komunitateaz; gaztelaniaz, 'Vascos en Buenos Aires' liburua, hiriburu horretako Udalak bertako euskaldunez argitaratua; eta DVD bat, 'Zerutik sua dator', 1937an Bizkaiko zenbait herriren bonbardaketen lekuko izan zirenen hitzarekin.

Gehiago irakurri...


Euskal etxeen maskarak, erreginak eta standak nabarmendu dira Argentinako 2014ko Inauterietan

2014/03/06

Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxea hiriko ‘Antzinako Inauteri’etan (argazkiaEE) Azken egunotan, euskal argentinarrok Euskal Herriko Inauteriak nolakoak diren ikusi ahal izan dugu interneten agertutako hainbat iruditan. Eta ohitura, erritmo eta eguraldi erabat ezberdinekin, baina Argentinan ere oihartzun handia izan du, hemen otsail osoan luzatu eta joan den asteartea honetan bukatu den jaiak. Urtero bezala, euskal etxeek ez diote hitzorduari huts egin eta parte hartzeaz gain presentzia gailena izan dute ekitaldietan. Adibide gisa, Cañuelasko Denak Bat-ek saria eskuratu du; Saladilloko Itxaropen-ek aurkeztutako hautagaia erregina bilakatu da eta Villegas’ko Euskaldunak erakundeak taberna zerbitzu bikaina eskaini dio komunitateari.

Gehiago irakurri...


Lan eskaintza: Liverpoolgo Unibertsitateak Euskara eta Euskal Kultura irakurle bila dabil

2014/03/05

Liverpoolgo Unibertsitateak Euskara irakurle postua betetzeko deialdia egin du Liverpoolgo Unibertsitateak Euskara eta Euskal Kultura irakurle postua betetzeko deialdia egin du. Hautagaiek betebeharreko baldintzen artean honakoak dira: PhD edo Doktoretza maila irakasgaiarekin harremana duen arlo batean, EGA, nazioarte mailako argitalpenak eta euskara irakaskuntzan eskarmentua. Etxepare Euskal Institutuak sustatzen du irakurletza, baina kasu honetan unibertsitatea bera da hautatze-prozesua kudeatzen duena, postua Liverpool University-ko barne postu finkoa bilakatuko baita. Hautagaitzak bidaltzeko epea apirilaren 4an itxiko da.

Gehiago irakurri...


Aitor Alavaren 'Dantz-ango': euskal eta argentinar folkloreari buruzko blog berria, dantza ardatz

2014/03/05

'Dantz-ango' blogaren azala Aitor Alava dantzari arabarrak sorturik, 'Dantz-ango' blogak Euskal Herriko eta Argentinako folkloreen hedadura zabaltzeko helburua du. Esperientzia handiak bermatzen du Ekin Dantzari Taldeko zuzendariaren lan berria; izan ere, urteak daramatza tauletan zein dantza eskolak ematen 2004tik Buenos Airesen bizi den gazte euskaldunak. Proposamenak beste asmo bat ere badu: “Dantzari ona izateko, entseatzea ez da nahikoa; irakurri ere egin behar da ikas-prozesu on bat izateko”, proposatzen du Alavak. 'Dantz-ango' sarean dago, doan.

Gehiago irakurri...


Amaya Garritz historialariari omenaldia egingo dio bihar Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoak

2014/03/04

Amaya Garritz hizlari 2013an Salt Lake Cityn egin zen Genelealogia eta Heraldika Kongresuan

Merezitako omenaldia jasoko du bihar Amaya Garritz historialari euskal-mexikarrak, Mexikoko UNAM unibertsitateko Ikerketa Historikoen Institutuak antolatuta. Omenaldiak Garritzen ibilbide profesionala eta baita pertsonala ere aintzat hartuko ditu. Garritz aditua da Mexikoko euskaldunen historian eta arlo honetan erreferente nagusienetakoa. Omenaldia Coyoacango Unibertsitate Hirian egingo da eta bertan historia eta genealogia arloko adituek hartuko dute parte.

Gehiago irakurri...


2014ko 'Sukaldaritza Gunea' Buenos Airesen martxoaren 15ean, Laurak Bat eta Euskaltzaleak partaide

2014/03/04

Buenos Airesko Kolektibitateen Sukaldaritza Gunea urtero egitan da, martxoan Buenos Aireseko Hiriak antolaturik, bere Giza Eskubideetako eta Aniztasun Kulturaleko Azpi-Idazkaritza medio, 'Patio Gastronomico de Colectividades – Kolektibitateen Sukaldaritza Gunea'ren edizio berri bat burutuko da martxoaren 15ean hiriburu argentinarrean. Ekitaldiak hirian bizikide diren kolektibitateen berezitasunak erakustea du helburu, batez ere gastronomiaren esparruan. Euskal gizataldearen kasuan, Laurak Bat eta Euskaltzaleak euskal etxeak izango dira bakoitza stand baten arduradun. Jaia arratsaldeko 4etan hasiko da, Mayo Etorbidean.

Gehiago irakurri...


Atxaga Australian: Adelaideko Idazleen Astean parte hartuko du gaur, gero Sydney eta Melbournera

2014/03/03

Bernardo Atxaga iaz Madrilen egin ziren "Atxaga Unibertsoa" jardunaldietan (argazkia Etxepare) Bernardo Atxaga idazleak Australian bira hasiko du gaur, Adelaide hiriko Idazleen Astea delako literatura jaialdian parte hartuz. Gaur "In translation" izeneko ekitaldian elkarrizketa egingo diote eta bihar "Obabakoak" eleberria izango du hizpide. Asteazkenean Sydney hirira joko dum hango unibertsitatean ikasleekin bildu eta bere lanari buruzko hitz egiteko. Bidaia ostegunean emaituko du, Melbourneko unibertsitatean emango duen hitzaldiarekin.

Gehiago irakurri...


Argentinako hainbat euskal etxetan Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko da datorren asteburuan

2014/03/03

2013ko Emakumearen Eguna Chacabucoko euskal etxean (argazkiaEE) Martxoaren 8an ospatzen da Emakumearen Nazioarteko Eguna eta hainbat gizarte sektorek bat egiten dute emakumeen eskubideak aldarrikatzeko burutzen diren ekitaldiekin. Argentinako euskal gizataldeak ere badu zeresanik egun horretan eta kari horretara ateak irekitzen dizkio komunitateari emakumeen omenezko jaiak burutzeko. Elkarretaratze hauekin, gainera, 2014ko euren egutegia irekiko dute euskal erakunde hauek. Artikulu honetan, Ayacucho, Chacabuco eta Villa Maria hirietako euskal etxeen Emakumearen Eguneko ospakizunerako gonbiteak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia