2014/04/24

Hirurehun laguneko bazkarian, Pedro Javier Arriaga Aguirrek egoki ospatu zuen joan den asteburuan Aberri Eguna. Ez ordea Euskadin. Edo bai, "gure euskal etxea Euskal Herriko parte baita", diosku zalantza izpirik gabe. Pedro, Caracasen jaioa duela 47 urte, hiriburu venezuelarreko Eusko Etxeko lehendakaria da gaur egun. Euskal izpiritu sakon, eskuzabal eta engaiatu baten jabe, oraindik ume diren bgere bi alabei pasatu nahi lieke bizitzan hain garrantzitsua zaion euskaltasuna, baina ez hitzekin bakarrik, bere jardunbide koherentearekin baizik.
Gehiago irakurri...
2014/04/24

Urteroko engaiamendu berarekin ospatu da 2014 honetan ere Aberri Eguna Argentinako hainbat euskal etxetan. Ekitaldiek bi helburu nagusi izan dituzte, alde batetik Euskal Aberria ospatzea; bestetik, hausnarketarako guneak sortu eta kontzientziatzea. Kari horretara, mota askotako proposamenak burutu ziren herrialdean zehar, festak eta sukaldaritza saioak eta baita hitzaldiak eta ikurrinaren presentzia bermatzeko ekimenak ere. Hona hemen orain arte gauzatu diren zenbait ekintzaren laburpena.
Gehiago irakurri...
2014/04/24

Garapenerako Euskal-Txiletar Erakundeak 20 milioi txiletar peso eman dizkio dohaintzan Valparaisori, hiriak berriki jasan duen sutearen kalteak konpontzen laguntzeko. Euskal jatorridun txiletar enpresarien osatzen dute elkartea, eta komunitate honek Valparaisorekin duen harreman berezia gogora ekarri du elkarteko presidente Luis Basaurik dohaintzaren aurkezpen ekitaldian; izan ere, hiri honetatik sartu ziren Txilen euskal emigrante asko 37ko gerraren ostean.
Gehiago irakurri...
2014/04/24

Albaniako hiriburuan, Tiranan, izango gaur Kirmen Uribe idazlea, bertako Nazioarteko Liburu eta Arteen Jaialdian parte hartzen. Ondarroarrak "Bilbao-New York-Bilbao" eleberria aurkeztuko du bertan eta Albaniako hainbat komunikabideetan elkarrizketak egingo dizkiote. Uriberen lana iaz itzuli zuten albanierara eta Toena argitaletxeak plazaratu zuen. Honekin, dagoeneko hamalau hizkuntzetara itzulia izan da; besteak beste, bulgarieraz, serbokroazieraz, albanieraz, georgieraz eta errusieraz irakur daiteke.
Gehiago irakurri...
2014/04/23

Txanda hartzea Corpus Christiko Eusko Etxean, Misiones Argentina iparraldeko probintzian. Olga Leiciaga, elkartea sortu eta bertako alma mater denak paperetako lehenengo lerroan egoteari utzi eta diruzainorde postutik segituko du lanean euskal etxean. Lekukoa erakundearen Biltzar Nagusiak aukeratutako Julio Nestor Markiewicz-ek hartuko dio, Ana Maria Macchi, lehendakariorde; Carlois Galatza, idazkari; Rocio Miranda, idazkari; Carmen Miranda, diruzain; eta Olga Leiciaga bera, batzordekide.
Gehiago irakurri...
2014/04/23

Madrilgo Euskal Etxeak sarean argitara eman ditu aurtengo Euskarazko Laburmetraien Lehiaketako bost lan finalistak. Elkarteko euskaltegiko ikasleek eginak dira lanak, eta lehiaketaren helburua ikasle hauei euskara testuinguru berri eta dinamiko batean lantzeko aukera ematea da. Lan irabazlea "Sesamo auzoko txapeldunak" izeneko laburmetraia izan zen. Lehiaketako epaimahaia ikusentzunezko eta euskara irakaskuntzako hiru adituk osatu zuten: Joxean Bengoetxea aktoreak, Xabier Iriondo ekoizleak eta HABEko teknikari Kinku Zinkunegik.
Gehiago irakurri...
2014/04/23

Bere agintaldia bukatzen ari den Ricardo Basterra FEVAko lehendakaria Parana hirira bertaratua da Urrundik euskal elkarteko kideekin instituzioaren 14. urteurrena ospatzera. Jaiaren baitan, duela 24 urte Paranatik emititzen den Presencia Vasca saioaren urtebetetzea ere ospatu zuten paranatarrek. Gonbidatuen artean irratsaioan kolaboratzaile den Mikel Ezkerroren presentzia aipa daiteke. Urtemugako bazkaria berandu arte luzatu zen, lagun eta familia giroan.
Gehiago irakurri...
2014/04/22

Asteburuan zehar luzatu zen jai egitarau oparo batekin ospatu zuen Kubako euskal komunitateak Aberri Eguna. Asociación Vasco Navarra de Beneficencia eta AthletiKuba elkarteak buru, ia 300 lagun bildu ziren ekitaldi desberdinetara. Antolatzaileen aburuz, erantzun on hori "Kubako euskal komunitatearen indarberritzearen seinalea da; aurrean erronka eta arazo larriak izanagatik, bere indarra eta kemena erakusten ari da euskaldunen taldea". Igandeko Aberri Eguneko bazkari eta jaiaren berria Kubako telebistako albistegiraino heldu zen.
Gehiago irakurri...
2014/04/22

Programa oparo batekin ospatu zuen Argentinako Laprida herrian egoitza duen Arturo Campion Euskal Ikasguneak bere 11. bilkura nagusia. Izan ere, eta ohi bezala, urtemugaren baitan egin zuten Ikasguneko arduradunek urteroko bilera 2013ko jardueren balantzea egite aldera. Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxearen egoitzan gauzatu ekitaldian, barne lanak ez ezik, komunitateari begirako hitzaldi bat eta ‘Guregandik’ urtekariaren 9. edizioaren aurkezpena ere burutu zituzten elkarteko lagunek.
Gehiago irakurri...
2014/04/17

Argentinako euskal etxeen bilgarri den FEVA (Federación de Entidades Vasco Argentinas edo Euskal Argentinar Erakundeen Federazioa) elkarteak agiria plazaratu eta helarazi digu Aberri Eguna 2014 dela-eta, deia luzatuz federazioko kide dituen euskal etxeei eta herrialdeko euskaldun guztiei zorionak emanez urte berri batez urteroko euskal festa hau iritsi delako eta euskaldunak eta euskaldunen lagunak oro gonbidatuz "behar bezala" ospa dezaten, "ezinbestekoa baita Aberri Eguna, abertzaleok, garenaren lekukotasuna eman" eta "gure nortasuna adieraz dezagun".
Gehiago irakurri...