euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Igandean hasiko da, 65 haur eta gaztetxo partaide, Nevadako Elkon, 2014ko NABO Udaleku

2014/06/20

Udaleku 2006an antolatu zen azkeneko aldiz Elkon. Hona urte hartako talde-argazkia Hamar eta hamabost urte bitarteko 65 haur eta gaztetxok parte hartuko dute datorren igandetik hasita Nevadan Elkoko bertako euskal etxeak antolatutako 2014ko Udalekun (ingelesez ere honela baitu izena NABOren ekitaldi honek, Udaleku). Ekainaren 22an hasita, uztailaren 4an bukatuko da Udaleku, “Elkoko Jaiak ospatzen hasteko unean bertan”, Teresa Franzoia ekitaldiko koordinatzaileak EuskalKultura.com-ri adierazi dionez.

Gehiago irakurri...


Mundu osoko Otondo familiakideak bilduko dira igande honetan euren sorleku izan zen Baztango Erratzun

2014/06/20

Otondotarrak Erratzun egin zuten azkeneko bilkurako (2005) argazkia, EuskalKultura.com ere bertan lekuko (argazkia EuskalKultura.com) Elkarretaratze polita bilduko du datorren igandean, 2014ko ekainaren 22an, Erratzu herri baztandarrak, mundu osoko Otondo deituradunen bilgune bilakatuko baita, bertako Gorostopolo auzoko Otondoan jatorria duen familiakideen VI. Mundu mailako Bilkuran. Nafarroa eta Euskal Herriko Otondotarrekin bat egingo dute, gutxienez, Espainia eta Frantziakoek, baita Argentina, Txile, Brasil eta Amerika eta Europako beste zenbait herrialdetatik etorritakoek.

Gehiago irakurri...


Hainbat berritasun eskainiko ditu ‘Vascos México’ webguneak, sarean daramatzan hamar urteak ospatzeko

2014/06/20

Ezker-eskuin, Jaione Arrieta Galarraga, Ibon Mendibelzua (Jaurlaritzaren delegatua Mexikon), Begoña Jauregui de Ormaechea eta Eduardo Ormaechea, 'Vascos México'k iragan urrian antolatutako ospakizunean (argazkia VascosMexico) Heldu den uztailaren 7an vascosmexico.com webguneak lehen hamarkada ospatuko du. Jaione Arrieta Galarraga da webgunearen sortzailea eta hasieratik bertan lan egin duen bakarra. 2.000 lagun inguruk bisitatu ohi dute ataria informatuta egoteko: “Jende askok Euskal Etxea naizela uste du”, esan dio Arrietak Euskalkultura.com-i. Uztailean itxura berria agertuko du webguneak, iragarri du.

Gehiago irakurri...


2014ko Euskal Aste Nazionaleko Lehiaketetan parte hartzeko gonbitea luzatu du La Platako Euzko Etxeak

2014/06/20

Bahia Blancako Union Vasca-ko kideak euren saria jasotzen Rosarioko Euskal Astean, 2012an Euskal etxe antolatzaileko euskara taldeak bultzaturik hiru lehiaketa hezurmamituko dira aurten ere Euskal Aste Nazionalari begira: Idazlan lehiaketa, idaztea gustuko duten euskara ikasle eta irakasleei dago zuzenduta eta gaia ‘Euskal etxeko oroipenak’ izango du; Kartel lehiaketaren bidez, berriz, 2015eko euskara klaseak sustatzeko afixa aukeratu da; Txikien postalenak, azkenik, euskal etxeetako umeen lana erakustea du helburu. Euskal Astea azaroaren 2tik 9ra egingo da baina lehiaketetako lanak bidaltzeko epea irailaren 12an agortuko du.

Gehiago irakurri...


Gaztemundu 2014: behin-behineko zerrendan, Argentina, Txile, Espainia, AEB eta Uruguaiko partaideak

2014/06/19

Behin-behineko komunikazioa 2014ko hautatuak bildurik Behin-behineko zerrenda atera da Gaztemundu 2014an parte hartuko duten hautagaiei dagokienean. Behin-behineko zerrenda izateak esan nahi du oraindik gora-beherak gerta daitezkeela eta norbaitek uko egin ezkero, bigarren zerrenda bat dagoela, hortik zerrenda nagusira pasatzeko. Oraingoz hautatutakoen artean, badaude argentinarrak (15), txiletarrak (2), Estatu Batuetakoak (6), espainiarrak (1) eta uruguaitarrak (1).

Gehiago irakurri...


"Liburuak kaleratzen ditugu ingelesez euskaldunez, euren hizkuntzaz, literaturaz, historiaz eta kulturaz"

2014/06/19

Daniel Montero, Nafarroako euskaldunen biloba, Nevada-Reno Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko argitalpen koordinatzailea da (argazkia EuskalKultura.com) Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko argitalpen koordinatzailea da Daniel Montero. Ikasgune honen lana zubi izatea da, ate moduko bat zabaltzea Euskal Herria eta euskal ekoizpen akademiko eta kulturalari, ingelesa bitartekari, ingelesa baita mundu akademiaren hizkuntza. Euren lanari esker hainbat euskal izen eta izenburuk nazioarterako sarrera lortu dute.

Gehiago irakurri...


Izarren argipean ikusi zen New Yorken "Emak Bakia" pelikula, Brooklyngo Rooftop Films jaialdian

2014/06/19

Emanaldiak ikusle asko bildu zituen, nahiz eta azkenean, eguraldi txarra dela etam igandea arte atzeratu behar izan zuten (argazkia Oskar Alegria) Iragan igandean Oskar Alegria zuzendariaren "Emak Bakia Etxea" ikusgai izan zen Brooklyngo "Rooftop Films" zine sailaren baitan. Emanaldia berezia izan zen oso, eraikin baten teilatuko zabaltzan, izarren argipean. Ikusle asko bildu zituen dokumentalak, nahiz eta, eguraldi txarra medio, emanaldia ostiraletik igandera atzeratu behar izan zen. New Yorkeko euskaldun talde bat ere bertaratu zen, Oskar Alegria zuzendariak EuskalKultura.com-i agertu dionez. "Baina beti gertatzen da honela, egon naizen leku ia guztietan beti agertu da euskaldun talde bat: Vancouverren, Shanghain, Tetuanen edo Telluriden...", azaldu du zinemagile iruinsemeak.

Gehiago irakurri...


Etxepare Institutua Birminghamen eta Poznanen euskara klaseak emateko bi irakurle bila ari da

2014/06/19

Poznango Unibertsitateko Euskal eta Euskal Kultura Irakurletzak aurten antolatu zuen Euskal Egunak jaialdiaren ekitaldi bat Presazko deialdia egin berri du Etxepare Euskal Institutuak bi irakurle hautatzeko. Bata, Poloniako Poznan hiriko Adam Mickiewicz unibertsitatean 2014-2015 ikasturtean ariko da, eta bestea, Birminghameko Unibertsitatean, ikasturte berean. Hautagaiek bete beharreko baldintzen artean honakoak: Poznanerako C1 ingeles maila eta ahal dala poloniera ezagutzea, eta Birminghamerako C2 ingeles titulua. Hautagaitzak lehenbailehen aurkeztu behar dira Etxepare Euskal Institutuan.

Gehiago irakurri...


Bere 18. urtebetetzearen astean filma bat proiektatuko du bihar Gral. Rocako Gure Etxea elkarteak

2014/06/19

Gral. Rocacko euskal etxeko sukaldarietako batzuk, 'lokroa' prestatzen (argazkiakEE) Ekitaldia gaueko 9etan hasiko da eta estreinatuko den filma, arrakasta handia izaten ari den Emilio Martinez-Lazaro zuzendariaren ‘Ocho Apellidos Vascos’ (Zortzi euskal abizen) pelikula. Emanaldiaren baitan, hotzari aurre egiteko oso afari aproposa eskainiko dute Rio Negro probintziako Gure Etxea-ko lagunek, neguko solstizioaren bezperan. Sarrerak 100 peso balio ditu eta instituzioaren egoitzan bertan erosi ahal izango da.

Gehiago irakurri...


Diasporan adinekoak elkarrizketatzen ikasteko saioak emango ditu Pedro J. Oiarzabalek AEB eta Kanadan

2014/06/18

Pedro J. Oiarzabal (José Usoz) Ostegun honetan abiatuko da Ipar Ameriketara Pedro Oiarzabal historialaria eta abuztuaren 20a bitartean ikastaroak eskainiko ditu, AEB eta Kanadan bertako ahozko euskal historia gordetzeko 'Oroimen Bizia' ekimenaren barne. Ikastaroetan, Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak “Diasporako adinekoei kalitatezko elkarrizketak egiten irakatsiko die parte hartzaileei, NABOk, Jaurlaritzak, Etxepare Institutuak eta Nevada eta Deustuko Unibertsitateek bultzatzen duten programaren honen baitan”, azaldu dio EuskalKultura.com-i Valerie Arrechea NABO Ipar Ameriketako Euskal Erakundeen Elkarteko lehendakariak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia