euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Udaleku 2014ko neska-mutilen erakustaldiak abiatu zituen asteburuan Elkoko Euskal Jaiak

2014/07/07

Ostiraleko erakustaldian euskal dantza ikuskizunak txalo zaparrada jaso zuen (argazkiak Udaleku2014) Iragan ostiralean amaitu zen aurtengo Udaleku, Ipar Amerikako euskal etxeen federazioak antolatzen duen gaztetxoentzako euskal kultur kanpalekua. Aurreko edizioetan bezala, esperientzia aparta izan da gaztetxoetan, eta antolakuntzari eta klaseen mailari dagokionez lan bikaina egin dute bai Elkoko euskal etxeko arduradunek zein arlo bakoitzeko irakasle eta laguntzaileek ere. Bi asteko egonaldiari amaiera emateko ikuskizuna eskaini zuten neska-mutilek: guraso eta lagunen aurrean ikasitakoa erakusteko aukera izan zen. Zorionak denoi!

Gehiago irakurri...


Jatorri lekeitiarra duen Vince Juaristik sortutako Juaristi Bekek 50 ikasle lagundu dituzte Nevadan

2014/07/04

Beka-emate zeremonian, Emma Smith (Utahko unibertsitatera joango da), Cathy Smales (aurkezlea) eta Lexi Samper (euskal jatorrikoa, Nevada-Renoko unibertsitatean ikasiko du) (Argazkia JSP) Berrogeita hamargarren beka eman zuen Juaristi Scholarship (Juaristi Bekak) programak aurreko astean. Nevadako (AEB) Elko eta White Pine konderrietako ikasleak goi mailako ikasketekin laguntzeko sortu zituen Vince Juaristik beka hauek, 2007. urtean. “Zortzi bat beka ematen ditugu urtean”, esan dio Juaristik Euskalkultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Munduko euskaldunei buruzko dokumental sail batekin abiatu da sarean Eusko Diaspora proiektua

2014/07/04

New Yorkeko euskaldunei buruzko dokumentaleko irudi bat Euskalkultura.com-etik Diasporaren munduan proiektu berri bati ongi etorria eman nahi diogu: Eusko Diaspora, bertako eta zortzigarren probintziako euskaldunen artean zubiak eraikitzeko helburuarekin sortua. Eusko Ikaskuntzaren sostengua du egitasmoak, eta Baionatik, Maialen Zamponik zuzentzen du eusko-diaspora.com webgunea. Bertan ikusgai dira dagoeneko munduko euskaldunei buruzko dokumental saileko aurreneko atalak: Quebec, New York eta Buenos Aires. Audrey Hoc zinemagileak eginak dira, Kanaldude telebistarekin lankidetzan. Diaspora berriari begiratu berria, merezi du bideoak ikustea!

Gehiago irakurri...


2014ko Sanferminak Argentinako bazterretara ere iritsiko dira hainbat euskal eta nafar etxeren eskutik

2014/07/04

Gaur hasiko dira Argentinan 2014ko Sanferminak Festek bertako kutsua ere izango dute erakunde askok jai berean uztailaren 9an oroitzen den Argentinako Independentziaren Eguna ere ospatuko baitute. Nolanahi ere, urtero bezala, aukera ederra izango da euskal eta nafar etxeentzat euren komunitateekin mundu osoan ezagunenetako bat den jaia ospatzeko. Ekitaldiak mota askotakoak izango dira eta gaur hasita astebetez luzatuko dira.

Gehiago irakurri...


Aurten Diasporan piztuko da Sanferminetako txupinazoa, Londresko "entzierrotik" Brasilgo Sao Firminora

2014/07/03

Londreseko San Fermin festa iragartzen duen kartela (argazkia LondresEE) Igande honetan, uztailaren 6an, nazioarteko begirada Iruñeako Udaletxearen plazara zuzenduko da, 2014ko San Fermin festen txupinazoaren zain. Diasporan, aldiz, aurten lehenxeago abiatuko dira jaiak, asteburuan zehar, batez ere larunbatean, egingo baitira santu nafarraren ohorezko ekitaldiak. Londresen, esaterako, London Basque Society elkarteak gertu du dena larunbatean festa "entzierro" eta guzti ospatzeko. Jarraian, nazioartean euskaldunek egingo dituzten San Fermin jaien berri emango dugu (Argentinakoak beste artikulu batean, bihar).

Gehiago irakurri...


"Erakundearen une bikainean" ospatuko du Buenos Aires hiriko Euskaltzaleak-ek bere 70. urteurrena

2014/07/03

70 urte beteko ditu Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegia datorren uztailaren 15ean 1944tik da Euskaltzaleak Buenos Airesko euskaltegi eta gau-eskola. Aurten 70 beteko ditu, beraz, langintza horretan, eta urtebetetze-afaria datorren uztailaren 15ean egingo du Balvanera auzoko Lalin Zentroan. Elkarretaratzean, euskaltegiaren jardunbidea erakutsiko duen bideo bat proiektatuko du eta kantu, musika eta dantza saioak eskainiko dituzte etxeko tailerretako kideek. Urtemuga ospatu aurretik, hala ere, zine zikloarekin jarraituko du Euskaltzaleak-ek bihar, ekitaldi berean, segidan, San Fermin ospatuz.

Gehiago irakurri...


Manny Villanueva: "Kamioizalearen bizitza gogorra da AEBetan, bereziki kostarik kosta bazabiltza"

2014/07/03

Manny Villanueva Renoko bere etxeko egongelan (argazkia Ezti-EuskalKultura.com) Iparramerikar gehienek baino hobekiago ezagutzen ditu Estatu Batuetako errepideak. Izan ere, txikitako lagun durangarrek dagoeneko 'yanquia' dela esaten diote, berak erabat ukatzen badu ere. Manny Villanueva --Manuel Villanueva zen Euskadi utzi zuenean-- kamioizalea da. Renon bizi da eta egunero 800 bat kilometro egiten ditu 18 abiadura eta 575 zaldi dauzkan bere kamioian.

Gehiago irakurri...


Kalifornia Hegoaldeko Euskal Etxeak urteroko jaia ospatuko du igande honetan, Chinoko zelaietan

2014/07/02

68. urtez ospatuko du Southern California Basque Club-ek bere piknik eta euskal jaia (argazkia Mike Aguerre) Igande honetan, uztailaren 6an, urtero antolatzen duen euskal piknik eta jaiaren 68. ediziora iritsiko da Southern California Basque Club. Hego Kaliforniako euskal etxerik zaharrena den elkarte honek 400 lagun inguru batu zituen iaz festara eta “antzeko jende kopurua espero dugu aurten ere”, adierazi dio Mike Aguerre antolatzaile taldeko partaideak Euskalkultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Kukai dantza konpainiak bira zabala egingo Argentinan abuztuaren 22tik irailaren 7ra

2014/07/02

"Gelajauziak" ikuskizunaren emanaldia Donostiako Konstituzio plazan (argazkia www.kukai.info) Argentinan inoiz egin duen birarik luzeena egingo du aurten Kukai dantza konpainiak: bi aste pasatxo, Buenos Airesen hasi eta Santa Fen amaituz. Argentinako hiriburuko Regio Antzokian "Komunikazioa-Inkomunikazioa" ikuskizuna aurkeztuko du, abuztuaren 22, 23 eta 24an. Jarraian, "Gelajauziak" lana eramango du Tucuman, Salta, Jujuy, Corrientes, Resistencia, Parana eta Santa Feko antzokietara. Euskal etxeen zirkuitotik kanpoko bira da, baina Kukaiko koreografoak, Jon Mayak, hiriotako euskaldunekin lankidetzan emanaldi edo lantegiak antolatzeko prest dagoela agertu du.

Gehiago irakurri...


Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak EEak San Juan Gaua sartu du 2014ko hiriko ekintzen programan

2014/07/02

Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeak San Juan Gaua ospatu zuen ekainaren 29an (argazkia Isa Oderiz) Zeremonia Trenque Lauquengo Udal Parkean burutu zen, publiko ugari bildurik, eguna iluntzen hasia zenean. San Juan suaren inguruan euskal etxeko gazteak ez ezik, bildutako jendea ere animatu zen dantzatzera kalejiraren soinuak erakarrita. Erakundearen datozen ekintzei dagokienez, Euskal Sustraiak-ek jakinarazi digu San Fermineko taberna antolatuko duela uztailaren bigarren asteburuan eta hirugarrenean, berriz, zine emanaldia.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia