euskal diaspora eta kultura

2014/11/24
Mexiko eta Shanghaikoen obrak hasiak dira dagoeneko eta kasu horietan jatetxeak urteko lehenengo seihilekoan zabal daitezke, eta gainerakoak urtea bukatu arte. Beste 24 jatetxeren artean Sagardi taldeak Bartzelonako Euskal Etxea eta Madrilgo Euskal Etxea jatetxeak kudeatzen ditu dagoeneko. Iñaki Lopez de Viñaspre fundatzaile eta presidente duen taldeak 9 bat milioi euro inbertitu eta 240 bat lanpostu sortuko ditu sei jatetxe berriak zabaltzen dituenean. Une honetan 640 langile dauzka mundu osoan.
2014/11/24
Argentinako euskal etxe berrienetako bat izan arren oso urrats nabariak eman ditu Chubut probintziako Puerto Madryngo euskal etxeak sortu zenetik, tartean erakundearen egoitza eraikitzeko lursaila lortzeko kudeaketa. Lursailaren esleipena burutzen den bitartean, ikurrinek eta euskal dantzek zabaltzen dituzte Etorritakoengatik-eko kideek hirian antolatu jaialdiak.
2014/11/21
Gaur plazaratuko dute Japonian Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae-ren japonierazko edizioa. Japonierazko itzulpena eta edizioaren baitan datozen testu eta iruzkin paratestualak Sho Hagio eta Hiromi Yoshida irakasleek prestatuak dira. Liburuak, Ur Apalategik eginiko aitzin-solasa ere baitaratzen du. Heibonsha argitaletxe ospetsuak plazaratu du eta gaurtik aurrera dago salgai Japoniako liburudendetan.
2014/11/21
Asteburuan Indian dira, Delhiko musika jaialdi batean parte hartzen eta handik Argentinarako bidea egingo dute Oreka TX taldeko txalapartariek. Abenduaren 14an emanaldia egingo dute Buenos Airesen eta han lehen aldiz erakutsiko dute Argentinan "Nomadak TX" ikuskizuna. Kontzertuaren oinarrian, txalapartariek munduan zehar egin zuten dokumentala, hainbat herrietako musikariei antzinako musika tresna honen magia erakusten. Silvia Iriondo kantaria izango dute lagun emanaldian eta, horren aurretik, Argentinatik ibiliko diren tartean, euskal etxeetan txalaparta lantegiak emateko prest agertu dira.
2014/11/21
Jaia bi asteburutan luzatu zen eta hamabi kolektibitateren musika eta dantza ikuskizunak, jolas eta olgetarako ekintzak eta sukaldaritza eskaintza batu zituen Barilocheko Klub Daniarrean. Euskaldunen plater tipikoak, herri kirolak eta dantzariak jaiaren erakarpen handienetako bat izan ziren aurten ere.
2014/11/20
Citroen auto lantegi frantziarrak ikurrina eta beste zenbait herrialdeen bandera, autoak saltzeko estrategia gisa erabiltzeko aukera ikusi du eta DS3 modeloaren edizio berezi bat egin du. Ikurrinarekin batera beste 8 diseinu dira aukeragarri: Korsikako banderarekin, Okzitaniakoarekin, bretoi, alsaziar... bakoitza Frantziako "erregio" batekoa, dio marka frantsesak. Abertzaletasuna marketing estrategia gisa? Ez hain azkar.
2014/11/20
Egitarau oparo batekin plazaratuko da 'Zelaiaren eta itsasoaren artean' izeneko Euskal Sukaldaritza Festaren 2. edizio hau. Bi egunetan zehar mota askotako proposamenak eskainiko dira, hala nola ibilbide turistikoak, jarduera gastronomikoak, dantzaldiak eta Mus Txapelketa ere barne. Parte hartu nahi duteneei voucher bereziak eskaintzen dizkiete Euskal Pampa eta Hiru Erreka erakunde antolatzaileek. "Animatu eta zatoz San Francisco de Bellocq-era hondartza, landa eta euskal giroaz gozatzera", dio gonbiteak.
2014/11/19
Ilinois estatuko Urbana-Champaign Unibertsitatean da gaur Harkaitz Cano idazle lasartearra, bertan literatura eta arteari buruzko hitzaldi bat emateko. Estatu Batuetan bira egiten ari da sortzailea, Etxepare Euskal Institutuaren sostenguarekin. Bihar. Illinoisen jarraituz, Chicagoko Unibertsitean izango da eta igandean amaituko du bira, Miamiko Nazioarteko Liburu Azokan egingo dituen bi solasaldiekin.
2014/11/19
Jaia euskal etxearen egoitzako areto klimatizatu berrian egin zen eta menua, berriz, etxeko sukaldariek prestatutako 150 lagunentzako paella. Euskal abestiak eta dantzak ere gailendu ziren urtebetetzeko jaian Errekatarrak abesbatza eta Roldan herriko Euskel Biotza euskal etxeko dantza taldea lagun.
2014/11/19
Urtetan --orain bete dituen 75etan-- izan da eta segitzen du izaten euskaldunen eta euskal kulturaren enbaxadari Txilen urtean zehar egiten diren hainbat kultura ekitaldi euskaldun eta ez euskaldunetan. Gizonezko ahotsek osatzen dute eta gaur egun ez du apenas Euskal Herrian jaiotakorik, euskal jatorriko txiletarrak baizik eta euskal musika eta kulturazale diren lagunak, Patricio Aburto zuzendari. Datozen lerroak Santiakoko 'Berriketari' euskal albistegiaren azkeneko aletik laburbildu ditugu.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus