euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nere Lete Etxebeste: “Durangon topa daiteke Loidiren Hamabost egun Urgainen ingelesez, nik itzulia"

2014/12/04

Errenteriako gipuzkoarra jaiotzez, bere 50 urteen erdia baino gehiago AEBetan pasatua du Nere Letek. Ikasketaz filologo eta itzultzaile, Boiseko BSU Unibertsitatean dihardu profesore eta Basque Minor-eko koordinatzaile. Euskaltzale bizi da Gernikarekin senidetua den hiriburu idahotarrean. Asteburu honetan, berak ingeleseratu duen bere herrikide Jose Antonio Loidiren 'Hamabost egun Urgainen' topatu ahal izango da Durangoko Azokan, Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies-ek argitara emana.

Gehiago irakurri...


Cañuelasko EEak berrehun bat lagun bildu zituen Euskararen Eguna aldez aurretik ospatzeko festa eta erromerian

2014/12/04

Cañuelasko Euskararen Eguneko eta urte amaierako jaian euskara, musika eta dantza (argazkia EE)

Berrehun bat lagun bildu ziren Cañuelasko Denak Bat euskal etxean Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldian parte hartzeko. Jaian hiru koruk eskaini zuten kontzertua, omenaldi berezi bat egin zitzaion Euskal Herriko hizkuntzari eta dantza emanaldia eskaini zuten dantzariek. Afariaren osteko erromeria goizeko 3ak arte luzatu zen.

Gehiago irakurri...


Berlingo Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein elkarteak jaso du 2014ko Euskararen Nazioarteko Eguneko saria

2014/12/03

Berlingo Euskal Etxeko kideak Brandenburgoko Ate ezagunaren aurrean Korrika 17 ospatzen (argazkia Berlin EE)

Euskararen Nazioarteko Eguna bikain hasi dute gaur Berlingo Euskal Etxean, elkarteak 2014ko ENE saria hartu duenaren berriarekin. Eusko Ikaskuntzan ematen du saria hau, munduko euskal elkarteen euskal kultura eta hizkuntza sustatzeko lana aitortzeko. Diasporan zein Euskal Herrian euskararen aldeko ekitaldiak eta jarduerak barra barra hasiko da datozen orduetan. Ospatu eta gozatu!

Gehiago irakurri...


Gipuzkoako diputatu nagusi Martin Garitanok euren ekarpena eskertu die Diasporako euskaldunei Euskararen Nazioarteko Eguna kari

2014/12/03

Gipuzkoako diputatu nagusi Martin Garitano bideoz zuzendu zaie Diasporako euskaldunei, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) dela-eta eskertzeko euretako bakoitzari dauden lekuetatik, munduko euskaldun guztien ondare komuna den euskarari eta euskal kulturari egin dioten eta egiten dioten ekarpena. Bideoa, gaur abenduaren 3an Euskararen Egunarekin zabaldu da eta diputatu nagusia euskaraz zuzendu zaie Diasporako gipuzkoar zein euskaldunei, azpitituluen arabera mezuaren bost bertsio eginez, euskara hutsez, euskaraz gaztelaniazko azpitituluz, euskaraz frantsesezko azpitituluz, euskaraz ingelesezko azpitituluz eta euskaraz katalanezko azpitituluz.

Gehiago irakurri...


Bahia Blancako Beti Aurrera Dantza Taldeko kideek Euskal Herriaren historia aurkeztu zuten taula gainean

2014/12/03

‘Irauten’ ikuskizuna azaroaren 21ean estreinatu zen eta Union Vasca euskal etxeko dantzari guztiak bildu zituen tauletan (argazkiaEE)

Bahia Blancako Union Vasca de Socorros Mutuos euskal etxeko dantzariek, elkarteko Beti Aurrera taldean bilduta, produkzio handiko ikuskizun batekin jarri zieten amaiera 2014. urteko emanaldiei. 'Irauten' izenpean, dantzariek berek sortutako obrak Euskal Herriaren historian barrena bidaiatzeko aukera eman zien hiriko Udal Antzokira bildutako 300 bat ikusleei, historiaurretik hasita gaur arte. 

Gehiago irakurri...


Gaur abiatuko da Erromako Euskal Abendua, Associazione Culturale Euskarak eta UPTER-ek antolatuta

2014/12/02

2014ko "Dicembre Basco di Roma" euskal kultur jardunaldien kartela

Euskal kulturak erakuslehio aparta izango du gaurtik aurrera Erroman, Associazione Culturale Euskarak (ACE) eta UPTER unibertsitateko Euskara Sailak antolatu duten egitarau zabalari esker. Abenduaren 12a arte, zinea, Sarrionandiaren literatura italieraz, pintxoak, musika eta gehiago!

Gehiago irakurri...


Gonbite berriak Euskararen Eguna ospatzeko, Argentinako hainbat euskal etxetatik helarazitakoak

2014/12/02

Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxeak 2014ko Euskararen Eguna ospatzeko gonbitea

Joan den ostiralean, munduko hainbat euskal etxetan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko egin behar zituzten berri eman genizuen eta Argentinako hitzorduak gaurko utzi genituen. Argentinan ere, bihar, abenduaren 3an, euskal etxeek bat egingo dute munduko gainerako erakundeekin euskarari babesa eta sustapena emateko. Egingo diren aktibitateak ugariak eta mota askotakoak izango dira.

Gehiago irakurri...


Hizkuntz-aniztasunari buruzko Jardunaldiak eta poesia euskaraz Madrilgo Complutense Unibertsitatean

2014/12/01

2012ko Hizkuntz-anistasunari buruzko jardunaldiak Madrilgo Universidad Complutensen (argazkia Etxepare)

Asteazken honetan ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren karira, Madrilgo Complutense Unibertsitatean "Hizkuntz-anistasuna Iberiar Penintsulan" jardunaldia ospatuko da. Saio hauen hirugarren edizioa da aurtengoa, eta ostegunean egingo da, abenduaren 4an. Txekiar poesia ardatz hartuta, olerkiak itzuli eta irakurriko dituzte parte hartzeileek, euskaraz, katalanez, gaztelaniaz eta galizieraz.

Gehiago irakurri...


Buenos Aires probintziako Pedro Luro-ko euskal gizataldea, herriaren 101. urteurren jaialdiko partaide

2014/12/01

Nazio eta gizatalde bakoitza bere ikurrekin agertokian. Euskal Herriaren ordezkariak Pedro Luro-ren 101.  urteurren jaialdian (argazkia Municipalidad Villarino)

Jaialdia hiru egunez luzatu zen eta mota askotako aktibitateak eskaini zizkion publikoari, tartean, protokolozkoekin batera, erakundeen kabalkada, arte ikuskizunak eta kolektibitateen topaketa, euskaldunak ere tarteko. Hiriak Pedro Luro Oficialdegui baxenabartarrari edo haren seme Pedro Luro Pradereri zor dio izena. Aita-semeak eta familia sustatzaile handiak izan ziren Mar del Platan eta ekonomia, merkataritza,kolonizazioa eta La Pampako probintzializazioan pàrte hartzaile zian ziren, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Euskal dantzak eta Lehenengo Printzesa Urrundik elkartearen kontu, Paranako Gizataldeen Azokan

2014/11/28

Paranako Gizataldeen Azoka azaroaren 22an eta 23an izan zen, 16 kolektibitate partaide (argazkia Federación Colectividades de Paraná)

Gizataldeen Azokaren 25. edizioa hiriko portu berriaren inguruan egin zen, Parana ibaiaren ertzean, hamasei kolektibitate antolatu lagun. Euskal gizataldearen kasuan, Urrundik-ek ordezkaturik, dantza ikuskizunean baita Jaiko Erregina hautatzeko lehiaketan ere gailen atera ziren euskal elkarteko kideak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia