euskal diaspora eta kultura

2014/12/15
Atzo igandea gertatu zen, Misiones probintzia argentinarreko Posadas hiriburuko ospitalera batean. Izan ere, han sartu zuten orain dela hamar bat egun, tumore gaizto bat antzeman ondoren. Carlos Alberto Galarzak 66 urte zeuzkan eta Corpus Christiko Eusko Etxeko kide zen, azken bolada honetan idazkari hautatua eta baita aurretik lehendakariorde ere.
2014/12/15
Errezitala Liburutegi Nazionalean izan zen eta berrehundik gora lagun bildu zituen. Jendez gainezka zegoen areto batean eta Silvia Iriondo folklorista argentinarra lagun, txalo zaparrada jaso zuten Oreka TX taldea osatzen duten Harkaitz Martínez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartariek, Mixel Ducau albokari.
2014/12/15
Gabriel Arestiren "Harri eta herri" poema-liburuak 50 urte bete dituela eta, Berlingo Euskal Etxeak poeta bilbotarraren lana ekarri nahi izan zuen gogora aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunetan. Arestiren poemak Bertold Brecht alemaniarraren olerkiekin tartekatuta irakurri zituzten Berlingo Werkstatt der Kulturen kultur-etxean egin zen ekitaldian. Alemanez Christine Paasch-ek irakurri zuen eta euskaraz Garazi Ugaldek.
2014/12/12
Euskaltzaleok eta Laurak Bat Valentziako euskal etxeek Diasporaren Gutunen II. Literatura Lehiaketa antolatu dute. Mundu osoko eta bereziki Diasporako euskara ikasle eta euskaldunei irekia da lehiaketa eta urtarrilaren 15a arte bidal daitezke lanak. Saria liburu sorta bana izango da, bi kategoriaran. Animatu zaitezte!
2014/12/12
Zeremonia Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunen baitan egin zen, euskal etxeko eta udaleko agintariak lagun. Haiekin batera, ‘Cata’ Carrano Azconaren seme-alabek ere hartu zuten parte ekintzan eta esker beroak adierazi zizkioten euskal erakundeari euren amari egindako omenaldiagatik.
2014/12/11
HIru euskara eta euskal kultura irakurle hautatzeko deialdia egin du Etxepare Euskal Institutuak, eta urtarrilaren 4a arte irekita dago hautagaitzak aurkezteko epea. Irakurle bat Txilen arituko da irakasle, lau unibertsitatetan klaseak emanez (Universidad de Chile, Pontificia Universidad Católica de Chile, Universidad de Valparaíso eta Pontificia Universidad Católica de Valparaíso); bigarrena, AEBetan, Chicagoko Unibertsitatean; eta hirugarrena, Japonian, Tokyo University of Foreign Studies (TUFS) delakoan.
2014/12/11
Munduan zehar sakabanatuta dauden euskaldun eta euskaltzaleek ekitaldi anitzetan hartu dute parte joan den abenduaren 3aren inguruan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Argentinako euskal etxeek bat egin dute Diaspora osoko proposamenekin eta proposamen ugari luzatu zituzten. EuskalKultura.com-eko gaurko artikulu honetan, ENEko jaien lehenengo argazki galeria.
2014/12/11
Renon Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies (CBS) edo Euskal Ikasketen Zentroa bisitatzen duen edonorentzat eta baita bertan lanean diren irakasle eta ikertzaileentzat gure gaurko solaskidea da instituzioaren eta CBSren irudia, eta zernahi galdetu edo eskatzeko pertsona. Beti da lagungarri eta berari esker bideratzen eta lotzen da bertako eguneroko martxa. Hamazazpi urte da Kate Camino ari dela lanean Nevadako Unibertsitatearentzat eta bera da CBSko bulegoko koordinatzailea.
2014/12/11
Hilario Olazaran Txileko Dantza eta Txistu Taldeak ekitaldi berezia egingo du bihar Santiagoko San Frantzisko elizan, omenaldi gisa herrialdeak santu-aldarrikatze bidean izan duen eta bertan debozio asko biltzen duen Fray Pedro Bardeciren hilobiaren aurrean. Hor estreinatuko da bihar Txilen Uruñuelaren Andante bariazioekin, txistu, biolin, biola eta biolontxeloarentzat, eta Olaran Taldeak ikurriña emango dio dohaitzan San Frantzisko elizari.
2014/12/10
Madrilgo Universidad Complutenseko Filologia Fakultateko Euskara Sailak antolaturik eta Etxepare Euskal Institutuak sustaturik, “Penintsula Iberiarreko hizkuntza aniztasuna” jardunaldiek bat egin zuten abenduaren 4an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzearekin. Aurtengo edizioan poesia txekiarra izan da gonbidatua, eta hainbat olerki irakurri ziren Penintsula Iberiarreko hizkuntzetan
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus