euskal diaspora eta kultura
2014/09/29
Urriaren 19an, igandean, ospatuko dute Lagun Onak Euskal Etxeko kideek udazkeneko piknika. “Euskal etxe txikia da geurea eta piknika ere umila da, baina itzel pasatzen dugu”, esan dio Beristain-ek, Nevadako klub honetako zuzendariak, Euskalkultura.com-i. Spring Mountain Ranch State Park-en batuko dira kide eta lagunak, hiriko makina txanponjaleen zaratatik apur bat urrundu eta arnas hartzeko paregabeko lekuan.
2014/09/29
Urteroko Batzar Nagusia egin du Buenos Airesen, hiriburu argentinarreko 'Iparraldeko Euskal Etxe' edo 'Frantses Euskaldun Etxeak', azken izen hau erakundearen gaztelaniazko eta frantsesezko deitura Txirritaren euskarara itzulita. Bilkuraren ostean, euskal etxea gobernatuko duen Zuzendari Taldeak Ernesto Cornejo Saravia dauka buru, orain arte bezala, berarekin buruzagi direla Cesar Arrondo, lehendakariorde; Norma Rios, idazkari; Juan Carlos Ibarrola, idazkariorde, Carlos Martinez, diruzain; eta Manuel Azpiroz, diruzainorde.
2014/09/26
Albiste garrantzitsua zekarren New England-eko (AEB) Euskal Etxeko azken buletinak: Roberto Guerenabarrenaren ordez Sergio Sotelo izango da, hemendik aurrera, lehendakaria. Kluba 2004an sortu zutenetik izan da presidente pilotari erretiratua baina, Euskalkultura.com-i esan dion legez, “bada ordua jende berria lanean hasteko”.
2014/09/26
Hiru urte bete ditu Rio Grande do Sul-eko Euskal Etxeak eta tarte labur honetan makina bat ekimen egin ditu jada, Brasil hegoaldean euskal kultura eta ondarea berreskuratu eta sustatze aldera. Orain elkarteak zuzendaritza batzordea berritu egin du, eginahala horretan indar eta gogo berberarekin jarraitzeko asmoz, eta jarduera berria iragarri du datorren urriaren 4rako: Mendebaldeko Mugako Lehendabiziko Euskal Topaketa. Uruguayana hiri eta inguruetako euskaldunei zuzendua da bereziki topaketa, eta bertan, besteak beste, Argentinatik etorritako lagunek ere parte hartuko dute, zehazki, Paraná hiriko Urrundik Euskal Etxeko dantza taldeko kideak.
2014/09/26
Hirugarren urtez jarraian eta Gral. Madariagako Herriko Kultur, Hezkuntza eta Komunikazio Idazkaritzak deiturik ‘Buenos Airesko Euskal Unibertsitatea’ kultur taldeko irakasleek hitzaldi ziklo bat eskaini dute hiriko Kultura Zuzendaritzaren egoitzan. Euskal kulturari buruzko ikuspegia, hainbat gaitan islatuta, eskaintzeko asmoz antolatutako ekitaldi hau urtero errepikatuko dela iragarri diote antolatzaileek EuskalKultura.com-i.
2014/09/25
“Ez da euskal dantzei buruzko dokumentala; istorioa dantzen bitartez kontatzen duen dialogorik gabeko fikzio lana da”, esan dio Telmo Esnal zinemagile zarauztarrak Euskalkultura.com-i. Berarekin batera Koldobika Jauregi eskultorea eta Juan Antonio Urbeltz dantzan aditua ari dira 2016an estreinatzea espero duten ‘Dantza’ filmean lanean.
2014/09/25
Kaliforniako Los Angelesen bizi da Ander Egiluz Beramendi. Euskal Herrian kazetari zela, soziolinguistikan masterra egin, eta hurrengo fasea AEBetan bizitzea erabaki zuen, eskarmentua, ingelesa eta formakuntza orokor ahalik eta gehien hartzea helburu.
2014/09/25
"Bertsolarien antzera, has zaitez zure bizipena lau haizetara kantatzen sarea baliatuz, Twitter, Facebook edo beste edozein komunikabide berriren bitartez". Horixe da, hain zuzen ere, “Euskal Istoriak Hegoaldean” (sic) proiektuaren proposamena: Diasporako euskaldunen bizipenei buruzko testigantzak biltzea eta zabaltzea. Ondoren, “transmedia” kontakizun hauek erakusketa batean bilduko dira eta datorren azaroan Argentinako Euskal Astean erakutsiko dira, La Platan. Parte hartzeko epea urriaren15a da. Guk egitasmoaren sustatzaile Paula Almiron-Chamadoirarekin hitz egin dugu, transmedia kontzeptua zertan datzan argitzeko. Elkarrizketa egin ondoren, internetera jo dugu: zoritxarrez, esan beharra dugu webgunearen euskarazko bertsioa guztiz akastun eta irakurgaitza dela.
2014/09/24
Bere ekuadorrean da dagoeneko Donostiako 62. Nazioarteko Zinemaldia, aurten euskaraz eginiko zineari leku berezia eskainita. Ez euskaraz egina delako soilik, zinea, zine ona eta benetakoa delako baizik. Horren adibide, atzo estrenatu zen Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren "Loreak"; aurrenekoz Sail Ofizialean lehiatzen da euskara hutsean eginiko lana. Honekin batera, orotara hamaika euskal lan eta bederatzi luzemetraia euskaraz aurkeztuko dira Zinemaldian. Eta bihartik aurrera, Donostian zine festa amaitu baino lehen, Londresen ere izango da zinea euskaraz ikusteko eta gozatzeko aukerarik.
2014/09/24
Heldu den urriaren 18an, sagardotegi estiloko afaria egingo dute Boiseko Euskal Etxean bertako Oinkari dantza taldearen alde dirua biltzeko. 2015ean Seattle-n (Washington) ospatuko duten Northwest Folklife jaialdira joan nahi du taldeak: “Euskal kultura ezezaguna zaion jendearen aurrean dantzatzeko aukera paregabea da geuretzat”, esan dio Lael Uberuaga taldeko buruak Euskalkultura.com-i.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus