euskal diaspora eta kultura
2014/12/01
Asteazken honetan ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren karira, Madrilgo Complutense Unibertsitatean "Hizkuntz-anistasuna Iberiar Penintsulan" jardunaldia ospatuko da. Saio hauen hirugarren edizioa da aurtengoa, eta ostegunean egingo da, abenduaren 4an. Txekiar poesia ardatz hartuta, olerkiak itzuli eta irakurriko dituzte parte hartzeileek, euskaraz, katalanez, gaztelaniaz eta galizieraz.
2014/12/01
Jaialdia hiru egunez luzatu zen eta mota askotako aktibitateak eskaini zizkion publikoari, tartean, protokolozkoekin batera, erakundeen kabalkada, arte ikuskizunak eta kolektibitateen topaketa, euskaldunak ere tarteko. Hiriak Pedro Luro Oficialdegui baxenabartarrari edo haren seme Pedro Luro Pradereri zor dio izena. Aita-semeak eta familia sustatzaile handiak izan ziren Mar del Platan eta ekonomia, merkataritza,kolonizazioa eta La Pampako probintzializazioan pàrte hartzaile zian ziren, besteak beste.
2014/11/28
Gizataldeen Azokaren 25. edizioa hiriko portu berriaren inguruan egin zen, Parana ibaiaren ertzean, hamasei kolektibitate antolatu lagun. Euskal gizataldearen kasuan, Urrundik-ek ordezkaturik, dantza ikuskizunean baita Jaiko Erregina hautatzeko lehiaketan ere gailen atera ziren euskal elkarteko kideak.
2014/11/28
Heldu da "Basques" aldizkariaren azaroko alea, eta bertan, beste zenbait istorioen artean AEBetan datorren astean Euskararen Egunaren karira egingo diren hainbat ekitaldiren berri ematen da. Horrez gain, iragan azaroaren 2an egin zen New Yorkeko Maratoia eta han partehartu zuten korrikalarien bisita ere aipatzen da. Gogoratzen euskaldunentzako bereziki diseinaturiko maratoiko euskal kamiseta? Bada, AEBetako Euskadiko ordezkaritzak horrelako hamar zozketatuko ditu!
2014/11/27
Mexikoko euskal komunitateko talderik aktiboenetako bat, VascosMexico posta zerrendatik sortu zena, sare sozialetara heldu da eta berriki Facebooken orria estrenatu du. Zalantzarik gabe, aurki Mexikoko euskaldunen topagune digitaletako bat bihurtuko da orri hori. Horrez gain, bere webgunea berritu egin du, diseinu garbi eta errazago batekin. Ongi etorri sare sozialetara VascosMexico!
2014/11/27
Argentina da Diaspora kontuetan munduan txapeldun, euskal jatorriko biztanleak eta euskal etxeak herrialdean nonahi baititu, baina Uruguai ez zaio batere atzean geratzen bere euskal historia eta euskaldunen eragin aberatsari dagokionean. Azken ia sei asteetan Uruguain jaiotako bikote bat izan dugu Euskal Herrian bisitari, zazpi probintzietako bazterretan barrena. Atzo, EuskalKultura.com-en bulegoetaraino iritsi ziren, Donostian, eta solasaldi llabur bat egiteko parada izan genuen. Maritxu Saralegui eta Enrique Poittevin dira eurak.
2014/11/27
Euskal partaidetza handia izan du aurtengo Azulgo Gizataldeen Jaiak. Izan ere, hiriko euskal etxeko kideekin batera Las Floresko Loretako Euskaldunak euskal etxekoek ere hartu zuten parte kolektibitateen omenezko egindako ekitaldian. Dantza ikuskizunean, baserritar jantziak luzitu zituzten lehen aldiz ‘Arima Gazte’ talde azuldarreko dantzariek.
2014/11/26
Datorren abenduaren 3an ospatuko da, urtero legez, Euskararen Nazioarteko Eguna, eta beti bezala mundu zabaleko euskal etxeek deialdiarekin bat egin dute irrikaz. Diasporako euskaldunen artean festa honek oihartzun handia izan ohi du eta dagoeneko heldu dira gurera makina bat hitzordu. Horien zerrenda labur bat doakizue jarraian.
2014/11/26
Euskal erbesteari buruzko liburu berri bat aurkeztu zen atzo Baionan, bertako Euskal Museoan, Eusko Jaurlaritzaren Urazandi bildumaren baitan, Koldo San Sebastian kazetaria egilearen eskutik eta Asier Vallejo Itsaso Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren eskutik. 'El exilio vasco en América' gaur aurkeztuko da Gasteizen (EHUko Gradu Aretoa, 19:00etan) eta bihar amaituko du aurkezpen-bira, Gernikan (Elai-Alai aretoan, 19:00etan) egingo den azken ekitaldi batekin.
2014/11/26
Euskal gatazkaren irtenbide baketsuaren aldeko aldarrikapen moduan, Argentinako izen handiko hainbat lagunen babesa duen dokumentu bat irakurriko da datorren astean ‘Argentina Euskal Herriko Bakearen Alde’ elkarretaratzean. Nazioarteko Kontaktu Taldeak, Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak –bertako koordinatzaile Paul Rios ordezkari– eta Argentinako Bake eta Justizia Zerbitzuak, Adolfo Pérez Esquivel-en eskutik, deiturik, herrialdeko politika eta kultura arloetako erreferenteen eta euskal diaspora argentinarraren hainbat erakunderen atxikimendua lortu du jadanik ekintzak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus