euskal diaspora eta kultura
2014/12/29
Bertako Sarmiento Liburutegiak antolaturik, “Los Vascos de Gándara” (Gandarako Euskaldunak) bere liburua aurkeztu du Buenos Aires probintziako Chascomus hirian Cesar Arrondo irakasleak. Hainbat entzuleren aurrean, 2009. urtean hasitako ikerketaren emaitzak eta Gandara parajean euskaldunek izandako eragina kontatzen du izenburu aurkeztu berriak.
2014/12/26
Eusko JaurlaritzakKanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren ebazpena eman du gaur argitara, buletin ofizialaren bidez (2014ko abenduaren 26ko EHAA, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), 2015erako deia eginez Kanpo Harremanen eremuan espezializatu nahi duten propfesionalentzat. Zortzi beka dira, horietarik lauk Gasteiz daukate egoitza, beste bik Brusela eta bana dira Txileko Santiago eta Kolonbiako Bogotarako.
2014/12/26
NABOko edo AEBetako euskal etxeen federazioak euskara eskolen alorrean dituen bi koordinatzaileetako bat da Itxaso Cayero. Boisen jaioa, 25 urte dauzka eta euskara eta Ipar Ameriketako euskal komunitateetan euskal kultura ahalik eta gehien dinamizatzea da bere erronketako bat. Haur ingelesdunak euskara ikasteko testuen egile ere bada.
2014/12/24
Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeak urtero urtero egiten du Gabonetan Euskal Postalen Lehiaketa, hiriko neska-mutilei euskal ohituren berri emateko asmoz. Aurten ere Olentzero, Galtzagorri, Mari Domingi eta beste hamaika pertsonaien istorioak entzun eta postaletan jarri dituzte. Dagoeneko munduan zehar ibiliko dira postalak, Haize Hegoak Diasporako euskal etxeei Eguberria zoriontzeko erabiltzen ditu eta!
2014/12/24
Urteak dira Villa Mariako Euzko Etxeak erakundeak Euskal Aste Kulturala antolatzen duela urteko ekintzen programari –ekimen esanguratsu batekin– amaiera emateko. Programa oparoa izan ohi da eta mota askotako proposamenak eskaintzen dizkio komunitateari, euskal etxean eta baita euskal etxetik kanpo ere egiten diren hainbat aktibitaterekin.
2014/12/23
Atzerrian dagoen talentua eta euskal langileak Euskal Herrira erakartzeko asmoarekin, Bizkaia Talent elkarteak bere webgunean goi mailako profesionalentzako lan-eskaintzen berri ematen du. Egunotan dozena bat hautaketa prozesu eta lan-eskaintza berri iragarri dituzte. Segi bizkor, izen emateko epea kasu batzuetan aste honetan bertan amaitzen da eta!
2014/12/23
Euren euskal etxea sortzearekin batera hasi ziren Urte Amaierako Euskal Astea ospatzen Buenos Aires probintziako Gral. Las Heras herriko euskaldunak. Aurten, festaren laugarren edizioan, bertako klasikoa bihurtu dela esan daiteke. Ekimeneko hainbat argazki hautatu eta ekarri dizkizugu artikulu eta irudi-galeria honetara.
2014/12/22
Urkullu lehendakariak mezua zuzendu die munduko euskaldunei, gabonetako egunak kari, eurak finkatuta dauden herriekiko eta aldi berean jatorrizko herria duten Euskal Herriarekiko dauzkaten loturen sendotasuna eta aberasgarritasuna goraipatuz eta munduko euskaldunek eta Euskal Herrikoek partekatzen duten sentimentu horietan sakondu eta lokarriak areagotzea helburu izango duen Euskal Gizataldeen VI. Mundu-Batzarra, 2015ko udazkenean Gasteizen gauzatuko dena, gogora ekarriz.
2014/12/22
Mexiko DFtik garatzen du bere lana, bulego nagusia Bilbon daukan Doin Comunicacion-eko Ameriketako zuzendari gisa, euskal eta mexikar enpresa eta enpresari eta ekimenei sostengua ematen. Euskal jatorria duen emakume mexikar hau Euskal Herrira etorria da egun batzuetarako eta bertan mintzatu da Jon Mujikarekin, Deia egunkariak argitara eman duen elkarrizketan.
2014/12/22
Venezuelako Valentzia hirian du egoitza Caraboboko Euskal Etxeak eta iragan azaroaren 22an bertara bildu ziren elkarteko bazkideak festa egun atseginaz gozatzeko prest. Ia ehun lagunek parte hartu zuten jaian eta giro ederrean egin zuten topa, elkartearen 39 urteak ospatuz.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus