euskal diaspora eta kultura
2015/02/06
Pariseko Expolangues hizkuntz-azokan izango dira gaur bertan Gerardo Markuleta idazlea eta Jabier Muguruza kantaria, Etxepare Euskal Institutuak eta Azkue Fundazioak gonbidatuta. "Zoopoémes" izeneko poesia eta musika emanaldia eskainiko dute gaur azokan eta baita Sorbonne III unibertsitateko euskera eta euskal kultur irakurlegoan ere.
2015/02/06
Neuquen probintzia argentinarreko Euskal Txokoa elkarteak San Martin de los Andes hiriaren 117. urteurren kabalkadan hartu zuen parte joan den asteazkenean. Debuta hainbat erakunde, talde, turista eta herritar biltzen dituen ekitaldian arrakastatsua izan da jaio berri-berria den euskal etxearentzat,
2015/02/05
Zortzi klaseko kurtsoa ostiraletan izango da eta bereziki bidaiariei egongo da zuzenduta. Hala ere, edonork har dezake parte euskarazko oinarrizko ezagutzak eskainiko dituen ikastaro honetan. Eskolak doan izango dira eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
2015/02/05
Huang Hui du izena, baina bere lagun euskaldunek Marta deitzen diote. 27 urte dauzka eta pertsona-kudeatzaile gisa ari da lanean Antzuolako Elay enpresak Shanghai-Kunshan-en daukan faktorian. Skype bidez ikasten du euskara eta zinez segurta dezakegu lan izugarri ona ari dela egiten.
2015/02/05
Urtero egiten dute txapelketa hau Yuba City-n (Kalifornia, AEB), aurten 39.enez. Aurtengoa, izan ere, larunbatean izango da, otsailaren 7an. Kaliforniatik bakarrik ez, Nevada eta, eguraldiaren arabera, Washingtondik ere hurbilduko da jendea Urrezko Estatuko iparraldera. Bert Ithurburn antolatzaileak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, “txorizoa egiteko euskal baserrietako modua da hemen goratzen dena, ez beste ezer”.
2015/02/04
Azken urteotan izan dira zenbait espedizio Ternua aldean, baina beti ere euskal baleazaleen esperientzia biziberrituz, hau da, traineruan eta arraunean. Orain, abentura haietan parte hartzeko gogoarekin gelditu zirenek aukera bikaina dute paraje horietan barrena ibiltzeko, kultur itsas-bidaia antolatzen ari baita Iñaki Arizmendi besaindarra. 2017ko ekainean egingo da eta bidaiariak 200 lagunentzako ontzi izotz-hauslean ibiliko dira.
2015/02/04
Chascomuseko Zingirako Euskaldunak euskal etxeak antolatutako Udalekua urtarrilaren 5etik 9ra luzatu zen aurten, euskal kolektibitateko hogeita bost bat nerabe lagun. Euskal Herriko eta Argentinako begiraleen ardurapean, euskal kulturan sakontzeko mota askotako ekintzak egin zituzten udako kanpamentuaren partaideek; sukaldean ere aritu ziren gazteak, oraingo honetan Sagardi jatetxeko sukaldarien eskutik.
2015/02/03
Bitamine Faktoria galeria irundarrak Buenos Airesen hilabeteko egonaldia duen sorkuntza beka deitu du euskal artea nazioartekotze programaren barruan. Beka jasotzen duen artistak maiatzetik urrira bitartean burutu ahalko du proposatutako lana, eta azaroan Buenos Airesera joango da, han lana aurkeztu eta bertako sortzaileekin kultur-trukea egiteko.
2015/02/03
Aktibitatea martxoaren 7an hasiko da, larunbata, eta Argentina osoko euskal etxeei luzatu zaie parte hartzeko gonbitea. Izena emateko epea otsailaren 20an bukatuko da. Larunbat horretan bertan, baina aipatu ekitaldiaren aurretik, FEVAk pilota arloko beste bilera batera deitu du, euskal kirol honi buruzko zenbait erabaki hartzearren. Bi jardunaldiak Cañuelaseko Smata-ko instalazioetan izango dira.
2015/02/02
Patricio Legarraga genealogia adituak zubia sortu du Iparraldeko euskaldunekin Santiagoko bere etxetik, Emigrationchili.com webguneari esker. Bertan azken urteotan hainbat ikerketen bidez bildu dituen datuak eskaintzen ditu: Iparraldetik Txilera etorri ziren 2.000 inguru euskaldunen izen-abizenak, sorterria, lanbidea eta sarrera-urtea, besteak beste. Senide eta arbasoen bila ari diren Euskal Herriko zein Txileko euskaldunentzako informazio iturri garrantzitsua, zalantzarik gabe.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus