euskal diaspora eta kultura
2015/02/11
Urtarrilaren hondarrean Bulgarian izan da Bernardo Atxaga idazlea, herrialde honetan "Obabakoak" eleberriaren bulgarierazko itzulpena aurkezteko. Etxepare Institutuak eta Cervantes Institutuak gonbidatuta, eleberriari buruzko solasaldia eskaini zuen Atxagak Sofia hiriburuko liburutegi batean eta ehun lagundik gora bildu ziren hara, idazlearen berbak entzuteko irrikaz.
2015/02/11
Urtero, otsaileko asteburu guztietan antolatuko du bere taberna euskal etxeak, hiriko plaza nagusian, euskal eta argentinar platerak salgai. 2015eko programako lehena, joan den larunbatean izan zen eta prestatutako guztia saldu zuten euskal tabernariek.
2015/02/11
Partaidetza bikaina izan du aurten ere Cordoba hiriko Gure Txokoak Alta Gracia hiriak kolektibitateen omenez antolatzen duen ekitaldian, bai inaugurazio desfilean, bai agertoki nagusian egin zen musika eta dantza ikuskizunean. Inaugurazioan, gainera, Villa Mariako Euzko Etxeko talde batek ere osatu zuen partaideak aurkeztea helburua zuen kabalkada.
2015/02/10
2012an izandako esperientzia arrakastatsuak bultzaturik, ‘Pilpileando Argentina’ren edizio berri bat jarriko du abian aurten Itziar Aguirre chef rosariotarrak. Euskal sukaldaritza klase magistrala eskaintzeko eta euskal gizataldearen ekarpen solidarioa bideratzeko helburuak dituen ekimen hau urtean zehar egingo da, FEVA antolatzaile. Parte hartzeko baldintzak eta izena emateko gonbitea laster helaraziko dizkie Federazioak euskal etxeei.
2015/02/10
Paola’s Vinum “Euskal Herriko taberna moduko bat da”, esan dio Paola Pérez-ek EuskalKultura.com-i. “Zeure tabernatzat jo dezakezun lekua”. Familia kontuengatik San Frantziskora (Kalifornia, AEB) bizitzera joango da enpresaria eta hazten ari den negozioa erosiko duen inbertsoreen bila dabil orain.
2015/02/10
Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarri du "Be Basque Talent Network" nazioarteko talentu sarea, eta dagoeneko 5.500 profesional eta ikertzaile inguruk izena eman dute bertan. Sarekideak goi-mailako prestakuntza duten profesionalak dira eta Euskadin eta munduko beste 65 herrialdetan daude kokatuta. Sarearen helburua langile hauek eta euskal enpresak harremanetan jartzea da eta, horretarako, Basque Talent Map izeneko online mapa ere sortu du.
2015/02/09
Iazko abuztuan sortu zen Limako Euskal Gazteria eta, hilabete batzuren bueltan, jarduera ugari sustatu ditu dagoeneko Limako Euskal Etxean: euskara klaseak, afariak ostegunero, oihanean Gabonetako opariak banatzeko elkartasun kanpaina... Euskal Herritik Perura aldatutako gazteek osatu dute taldea; euskal etxean elkartzen hasi ziren eta elkartearen sostenguarekin ekimen ugari egiteko aukera zegoela ikusi zuten. Beraiekin hitz egin dugu.
2015/02/09
Aurrez aurre arituko diren taldeak zeintzuk diren ez da “martxo bukaerara arte edo apiril hasierara arte” jakingo, antolakuntzako kide Argia Beristainek EuskalKultura.com-i adierazi dionez. Europako aldetik, Espainiako lehenengo dibisioko bat izatea espero da. Edozelan ere, norgehiagokari buruzko informazio garrantzitsua topatuko dute interesatuek webgunean, “tartean, ekitaldia nola babestu edota zelan diruz lagundu”.
2015/02/09
2015eko urteko lehenengo bilkura egin du Utah-ko Salt Lake City hirian NABO Ipar Ameriketako euskal elkarteen federazioak. Utah Basque Club elkarteak otsailean antolatu ohi duen "Annual Basque Dinner and Dance" egunean egin du, aurten urtarrilaren 31ean. Afari eta emanaldi hau Utah-ko Euskal Etxeko Triskalariak dantza taldeak muntatzen duen ekitaldia da, bere jardunari eusteko baliabideak biltzearren.
2015/02/06
Ameriketara joan dira aurten Valentziko Euskaltzaleok eta Laurak Bat euskal etxeek antolatu duten Diaspora Gutunen Lehiaketaren sariak, eta meritua ez da makala, kontuan izanda lehiaketa euskara hutsean zela. Bigarren edizioa izan da aurtengoa eta atzerriko parte hartzea handia izan dela diote antolatzaileek. Saridunak honakoak izan dira: euskara ikasleen atalean Argentinako Delia Beatriz Etchegaray, eta euskaldunen kategorian Uruguaiko Andrea Bella. Zorionak bioi!
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus