euskal diaspora eta kultura
2015/02/26
Diseinua Rio Cuartoko euskal etxeko kide den Manuel Ignacio Campoamor Ascacibar-ek asmatua da eta urte osoan zehar egingo diren urteurreneko jarduerak zabaltzeko erabiliko da. Irudian, 25 zenbakia eta Argentinako bandera eta ikurrinaren koloreak ikus daitezke.
2015/02/25
2015/02/25
Bere areto nagusiko ateak zabaldu zituen euskal etxeak ehundik gora lagun hartu ahal izateko. Gauean zehar, afari ederraz gain, dantzak, musika eta urtebetetze pastela eskaini zizkion instituzioak bildutako jendeari. Martxoan 2015erako ekintzen programa antolatu eta aurkeztuko du euskal etxeak urtean zehar garatzeko. Nobedadeen artean, heldu zaharrei zuzendutako kantu tailer bat egingo da, Mariana Domine arduradun.
2015/02/24
Euskararen aldeko lasterketaren 19. edizioa Cancunera helduko da aurreneko aldiz, Mexikar hiri honetako zenbait euskaltzale eta kultur eragileei esker. Ekitaldiak ezaugarri berezia izango du, gainera; izan ere, maya hizkuntza sustatzeko eta berrindartzeko baliatu nahi dute aukera, antolatzaileen esanetan. Asmo horrekin, euskararen esperientzia ezagutaraziko dute, eredu gisa, eta, aldi berean, Korrikak jendea batzeko eta engaiatzeko duen indarra probestuko dute, mayaren aldeko mugimendua abian jartzeko.
2015/02/24
Eusko Etxeak bultzatutako proiektuak San Juan probintziara iritsi ziren euskal herritarren eta euren ondorengoen istorio, pasadizo eta datuak berreskuratu nahi ditu euskal etorkin horiei omenaldia egitearren. Informazioa ekainaren 30ra arte jasoko da, 2016ko Euskararen Eguneko ekitaldian aurkezteko asmoz. Deitu Eusko Etxera parte hartu nahi izan ezkero. Euskal elkarteak, bestalde, karroza propioa izango du ostiral honetan Eguzkiaren Jaian euskal musikazaletasuna gai hartuta.
2015/02/24
Atzo edizioan eman zuen argitara Euskal Autonomi Erkidegoko Buletin Ofizialak (EHAA-BOPV) Euskal Etxeei eta Euskal Etxeen federazioei dagozkien 2014ko dirulaguntzak banatzen dituen Ebazpena. Orain egun batzuk Ebazpenaren edukiaren berri aurreratu bagenuen ere, atzo buletinean argitartu ondoren, gaur hasi dira korritzen legeak markatzen dituen epeak. Segidan, aipatu dirulaguntzetan onuradun diren euskal etxeen zerrenda, jasoko duten diru kopurua eta xehetasunak.
2015/02/23
"Makila" ikuskizunaren Pariseko estrenaldia arrakastatsua izan da, euskal etxeko iturriek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez. Haien esanetan, 600 lagundik gora bildu ziren Asnieres sur Seine-eko antzokira, Parisen sortutako euskal dantza emanaldia ikustera. Orain, Euskal Herria zein Diasporan emanaldi berriak emateko prest dira, eta interesa dutenei eurekin harremanetan jartzeko gomita luzatu diete.
2015/02/23
“Entretenimendua baino gehiago da zinema, geure ondareaz gehiago ezagutzeko beste bide bat da”, esan dio Philippe Acheritogarayk, programako arduradunak, EuskalKultura.com-i. Egoitza San Frantzisko duen Basque Educational Organization elkartearen ondotik dator filmategia eta, egun, hogeitik gora film eskaintzen ditu jatorriko bertsioan, ingelesezko azpitituluekin.
2015/02/23
Zeremoniak bi zati izango ditu, protokolozko ekintza eta ohorezko ardoa. Biak martxoaren 28an izango dira, zaharberritu berria den Viedma hiriko Alberdi kaleko egoitzan, Buenos Aires eta Rio Negro probintzia argentinarretako agintariak lagun. Behin instalazioak martxan jarrita, Aberri Eguna ospatuko du bertan Beti Aurrera Aberri Etxea-k apirilaren 5ean.
2015/02/20
Ontarioko Euskal Etxeak 68. afari solidarioa antolatuko du, otsailaren 28an. Bertakoek gustukoa duten jaialdia, inondik ere. Artxo edo arkumearen ohiko enkanteaz gain, aurten Boiseko Amuma Says No taldeak urteetan jo izan zuen Jim Jausoro Band-en lekukoa hartuko du. Izatez, taldeko perkusiojolea zen Domingo Ansotegiren semeak, Dan-ek, soinua jotzen du folk talde boisetarrean. “Oso pozik gaude bertan joko dutelako. Geurera jende gazte gehiago erakartzea espero dugu”, adierazi dio Lisa Corcostegui Ontario Basque Club-eko presidenteak EuskalKultura.com-i.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus