euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aita Antton, Idahoko euskaldunen kapelau berria; "AEBetako euskaldunen bizitza espirituala biziberritzen lagundu nahi dut"

2015/03/13

Antton Egiguren abade frantziskotarra Idahoko euskaldunen kapelaua berria da (argazkia EuskalKultura.com)

Aita Bernardo Arregui tolosarra izan zen, 1911ean, Estatu Batuetara bertako euskaldunen kapelau edo omonier izateko heldu zen lehena. Martxel Tillous zuberotarra, 2009an hil zelarik, azkena. Inork ez zuen segidarik espero, baina hilabete batzuk dira aita Antton Egiguren bidaniarra Boisen dela, bertako euskal komunitatearen zerbitzuko. Berarekin solasatu gara.

Gehiago irakurri...


2015eko jardueren ziklo hasieran, dantzak eta Emakumearen Eguneko omenaldiak Pergaminoko Lagun Onak-en

2015/03/12

Emakumearen Eguneko omenaldian sariak jaso zituzten emakumeak, euskal etxeko kideez inguratuta (argazkia EE)

Dantza klaseak otsailean hasi dira Pergaminon bi helburu argirekin: ‘Buenos Aires-ek Euskal Herria ospagai’ jaialdia eta Euskal Aste Nazionalerako emanaldiak prestatzea. Horiekin batera urtean zehar beste hainbat zeregin izango dituzte Lagun Onak-eko kideek; joan den ostiralean, esate baterako, etxeko emakumeak lagundu zituzten Emakumearen Eguna dela eta egindako omenaldian. 

Gehiago irakurri...


Emakumearen Eguneko topaketarekin jarri du abian bere 2015eko ekintzen programa Villa Mariako Euzko Etxeak

2015/03/12

Villa Mariako Euzko Etxearen web orriaren azala

Nazioarteko aldarrikapenekin bat egiteko urtero antolatzen duen ekintza bere 13. ediziora iritsi da, Villa Marian Martxoaren 8a ospatzeko egiten den aktibitate garrantzitsuenetako  bat delarik. Euskal etxeko tailer, klase eta beste ohiko ekintzak, berriz, ostiral honetan hasiko dira, kide eta lagunen arteko bilera batekin. 

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak atzo onartuta, Euskal Etxeentzako dirulaguntzen 2015eko deialdia datozen egunetan argitaratuko da

2015/03/11

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egoitza, Gasteizen

Eusko Jaurlaritzak atzo asteartean argi berdea eman zion Euskal Etxe eta federaziei zuzenduriko 2015eko diru-laguntza deialdiari, Ohi bezala Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bitartez bideratuko da deialdia eta datozen egunetan --martxoaren 18rako dago aurreikusia-- argitaratuko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA/BOPV). Erne euskal etxeak, eskabideak aurkezteko hilabeteko epea deialdia EHAAn argitaratu eta biharamunean hasiko baita.

Gehiago irakurri...


Bigarren euskal etxe bat Alemanian: Eusko Jaurlaritzak Munitxeko Euskal Elkartea ofizialki onartu du

2015/03/11

Munitxeko Euskal Elkarteak 2013an antolatu zuen Korrika 18ko irudia (argazkia MunichEE)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak beste euskal etxe bat ofizialki onartu zuen atzo astearteko bere asteroko bileran: "Munitxeko Euskal Elkartea" (sic). Hemendik aurrera Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeen Erregistroan sartuko da eta Alemaniak bi euskal etxe izango ditu: Berlingoa eta Munichekoa.

Gehiago irakurri...


Zachary Berhau, New Yorkeko Eusko Etxeko kide eta lehendakari ohia hil da Etxeorratzen Hirian

2015/03/11

Zachary Berhau artxiboko argazki batean, EENYeko bigarren solairuko hitzaldi-aretoan (argazkia Joseba Etxarri)

Bere bizitza osoa Eusko Etxe of New York-eko (EENY) kide pasatu zuen, Etxeorratzen Hirian jaio baitzen Zachary Berhau. Newyorktar peto izatearekin batera gogotik euskalduntzat jotzen zuen bere burua eta, izan ere, EENYeko euskal etxean guztietatik egin zuen, bazkide soil izatetik, lehendakari, lehendakariorde, idazkari eta diruzain, besteak beste, edota NABO ordezkari. Osasunak ez dio azken urteotan batere lagundu. Lerro hauetatik gure azken agurra.

Gehiago irakurri...


Bordeleko euskara ikasleek "Tartalo eta Patxi artzaina" animazio laburmetraia frantses azpitituluekin sareratu dute

2015/03/10

"Tartalo eta Patxi artzaina" laburmetraiaren irudi bat

Lan polita egin dute Bordeleko Euskal Etxeko Gau Eskolako ikasleek, "Tartalo eta Patxi artzaina" animazio laburmetraia frantsera itzuliz. Film laburra You Tuben dago ikusgai, jatorrizko euskarazko bertsioan eta frantses azpitituluekin. Orain euskara ikasten ari diren frantses hiztunentzat tresna baliogarri eta entretenigarria izango da.

Gehiago irakurri...


Euskal jatorrikoen 'bizitza historiak' bilduko dira Argentinan, Oroimen Historiko proiektuak bultzatuta

2015/03/10

2014ko FEVAren biltzarra bukatutakoan, Asier Vallejok eta Sara Pagolak iragarri zuten proiektua (argazkia EuskalKultura.com)

Deialdia Euskal Herrian jaio eta Argentinara etorritako adineko jendeari luzatzen zaio. Helburua, herrialde honetako euskal presentziarekin lotura duten hainbat testigantza biltzea da, oroimen historikoa berreraiki ahal izateko. Elkarrizketatuen artean egoteko ez da beharrezkoa euskal erakunde bateko kide izatea; hala ere, parte hartu nahi duenak edo izenik proposatu nahi duenak bere herriko –edo eskualdeko– euskal etxearekin jarri behar du kontaktuan, ahal dela, martxoaren 12a baino lehen.

Gehiago irakurri...


Euskal kultura zabaltzeko, Artaburu Basque Organization sortu du Illinois State unibertsitateko ikasle eta irakasle talde batek

2015/03/09

Antolatzaileak pozik agertu dira lehen bilerara hurbildutako hamar lagunen erantzunarekin (Argazkia: Alessia Leoni)

Unai Zaballa, Amaia Valpais, Patxi Laskurain eta Alessia Leoni dira euskal elkarte berria sortzeko lanean dabiltzan laurak. Joan den asteazkenean, martxoaren 4an, antolatu zuten lehen bilera Illiniois State University-n . Zaballak EuskalKultura.com-i adierazi legez, “euskara-eskolen inguruan egon zitekeen interesa ezagutu gura genuen eta oso pozik gaude jendeak zelan erantzun duen ikusita”. Antolatzaileez gain, beste hamar lagun bildu ziren. Hemendik aurrera, beste ekintza pare bat antolatu nahi dituzte, jendea erakarri eta gerora euskara eskolak ematen hasteko.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko Errugby federazioak Diasporarekin harremanak estutu nahi ditu, Uruguaiko selekzioak irailean egingo duen bisitari begira

2015/03/09

Euskarians errugby taldearen artxiboko irudi bat

Uruguaiko errugbi selekzioak Euskal Herrian jokatuko du irailean 6an, Euskarians izeneko euskal selekzioaren aurka. Hegoamerikarrak Ingalaterrako Munduko Txapelketan jokatuko dute eta Euskal Herria aukeratu dute prestaketa egiteko gune gisa. Euskadiko Errugbi Federaziotik pozik agertu dira, partida honek euskal selekzioari mundialean ariko diren taldeen aurka lehiatzeko aukera ematen diolako, eta Diasporako errugbizaleekin harremanak estutzeko gogoa agertu dute.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia