euskal diaspora eta kultura
2015/03/27
Martxoa hilabete arraroa da eguraldiari dagokionean Nevadako Gardnerville-n. Elurra mara-mara zein eguzki epela izan daitezke zeruko jabe. Zorionez, bigarrenak eman zien ongi etorria, iragan larunbatean, musean jokatzera bertaratu zirenei. “Esperro bezala, arrakastatsua izan zen txapelketa”, esan dio Becky Sarratea Mendiko Euskal Klubako presidenteak EuskalKultura.com-i. “Eguraldiak lagundu zigun”, gehitu du. Miguel Perez eta Agustin Oroz izan ziren txapeldunak.
2015/03/26
Nafarroan sartu da Korrika eta datozen bi egunetan herrialde honetan barrena ibililko da lasterketaren lekukoa. Baina Euskal Herriko mugaz haratago ere zabaldu da azken egunetan euskararen aldeko mezua, esaterako, Argentinako Necochean, Liverpoolen, Madrilen edo Kolonbiako Medellinen. Eta datorren astebururako ere badatoz beste hamaika hitzordu. Jarraian, bideoak eta argazkia sorta.
2015/03/26
Getxoztarra da Unai Zaballa eta 23 urte dauzka. Deustuko Unibertsitatean Hizkuntz Modernoak ikasi ondoren Illinois-en dago joan den abuztutik hona, Estatu Batuetan, masterra egiten Hizkuntzalaritzan eta aldi berean gaztelania eskolak ematen unibertsitatean bertan. Martxo hasieran, Artaburu Basque Club izeneko euskal kultur elkartearen sortzaileetakoa izan da Illinois State University-n.
2015/03/26
19. Korrika larunbatean pasatuko da Argentinako La Platatik, hiriko Moreno Plazatik abiatuta. Parte hartzeko deialdia bertako euskal komunitateari eta euskara eta euskal kultura bezalakoen alde dagoen orori luzatu zaio. La Platako Unibertsitate Nazionaleko (UNLP) Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzan euskara ikasteko izena ematera ere gonbidatzen dute La Platan. Epea apirilaren 6an bukatuko da.
2015/03/25
Euskal gaiei leku berezia eskaintzen ari zaie asteotan Liverpooleko Unibertsitatea, bertako Manuel Irujo Fellowship katedrak antolatutako jarduerei esker. Bihar bertan, euskal gatazkaren inguruan mintzatuko dira Euskal Herriko eta nazioarteko adituak, "An end to the Basque Conflict?" mintegiaren baitan. Xabier Irujo (University of,Nevada, Reno) izan da antolatzailea eta partehartzaileen artean Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Agirre Lehendakaria Center-en izenean.
2015/03/25
Ezaguna da San Frantziskon (Kalifornia) Piperade jatetxea euskal sukaldaritza gustuko dutenen artean. Eta, astelehenean, denboraldiko Basque Dinner Series edo Euskal Afariak programako lehen gaua ospatu zuten. 30 lagun bildu ziren, hirikoak bertakoak gehienak, jakiez eta ardoez disfrutatzeko. Izatez, Rafael Vivanco ardogile errioxarra ere izan zen bertan, Dinastia Vivanco bere ardandegiko hainbat botila aurkeztuz. “Denetariko jendea batu ginen, interesgarria izan zen”, esan dio Hirigoyenek EuskalKultura.com-i.
2015/03/25
Durango eta Iruñea arteko 123 kilometroko Giza Kate bat antolatu zuen Gure Esku Dagok 2014an eta Diasporako hainbat euskal etxek bat egin zuten aurrekaririk gabeko proposamenarekin. Orain, bide beretik jarraitzeko asmotan, ‘Erabakia Ehuntzera’ gonbidatu dute, horretarako deialdi egokitu bat luzatuz Argentinako euskal diasporako “jostunei”: egun osoko ekintza egingo da apirilean La Platan eta emaitza “Buenos Aires-ek Euskal Herria ospagai” jaialdian erakutsiko da, maiatzaren 10ean.
2015/03/24
Australian da egunotan Begoña Echeverria idazle, soziologo eta kantari euskal kaliforniarra, bere aurreneko eleberri historikoa aurkezteko. "The Hammer of Witches" izenburua du lanak eta XVII. mendean Euskal Herrian egin ziren sorginkeri epaiketetan oinarritua da. Bihar Sydney-ko Cervantes Institutuan aurkeztuko du; etzi, Gure Txoko euskal etxean. "Eleberri hau idaztea esperientzia katarkikoa izan da, bertan kontatzen ditudanak Baztanen gertatu zirelako, nire familiaren sorlekuan", azaldu dio EuskalKultura.com-i.
2015/03/24
Viedma eta Carmen de Patagones hirien eskualde argentinarreko ospakizun nagusietako bat da “Burujabetza Jaia”, bere esanahiagatik baina batez ere bi komunitateetako erakunde anitz biltzen dituelako jaia elkarrekin ospatzeko. Euskal gizataldeak urtero hartzen du parte festaren programan Beti Aurrera Aberri Etxea euskal etxearen eskutik.
2015/03/24
British Columbiako (Kanada) Zazpiak Bat Euskal Etxeak jendea behar du urrats berriak emanez elkartean ardura berriak hartzeko. Martxoaren 7an eginiko Biltzar Nagusian, Mirari Duñabeitiak hala egin zuen eta idazkari eta diruzain lanak partekatuko ditu Jeanne Desotels-ekin. Bileran, 2015erako egitaraua aurkeztu zen eta Elena Sommer berrautatu zuten lehendakari. "Datorren urte hau bete eta lehendakaritza uzteko asmoa daukat", adierazi dio EuskalKultura.com. 30 kide bildu zituen bilerak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus