euskal diaspora eta kultura
2015/04/01
Urtero legez, Diasporako euskaldunek Aberri Eguna ospatuko dute aurki, batzuk asteburu honetan bertan, eta beste batzuk datozen asteetan. Festa hau oso garrantzitsua izan da beti Euskal Etxeetako bazkideentzat eta urteko bilerarik nagusienetakoa da elkarte askotan. Jarraian, munduan zehar egingo diren Aberri Eguneko ospakizunen zerrenda.
2015/04/01
Nahiz eta berez ospakizun eguna datorren igandea den, Mendozako euskal etxeak astebete aurreratu du jaiaren programa, ahalik eta lagun gehienekin ospatu ahal izateko. Joan den larunbat eta igandez, asteburu osoko egitarauaren baitan, zine eta hitzaldiak eskaintzeaz gain, pilotalekua eta Independentzia Plazako ‘Euskal Belardia’ inauguratu zuen euskal gizatalde cuyotarrak.
2015/03/31
Igandean amaitu zen Korrika 19, Bilbon euskararen aldeko lasterketari harrera egin zion jendetza itzelarekin. Aurtengoa inoiz izan den Korrikarik jendetsuena izan, AEKko antolatzaileen esantean, eta Diasporan ere, inoiz baino leku gehiagotara heldu da Korrikaren mezua. Asteburuan, esaterako, lasterketak egin ziren Mexiko DFn, Valparaison, Valentzian, Montrealen eta Marsellan. Jarraian, bideo eta argazki sorta.
2015/03/31
Diasporako beste hainbat tokitan bezala, egun batzuk aurreratu zen 19. Korrikaren hasiera Argentinan eta lekukoa Urepeletik atera aurretik abiatu zen. Bukatu ere ez zen Bilbon bukatu zen momentu berean amaitu; izan ere, igande arratsaldez egin zen azken ekitaldia, Villa Marian. Hori baino lehen, Euskal Echea eskolaren bi egoitzetan eta La Platan ere ospatu zuten euskaltzaleek. Argazkiak eta bideoa, artikulu honetan.
2015/03/31
Eusko Jaurlaritzaren eskualderako ordezkari den Sara Pagolak Barilocheko 'Mendiko Euzko Etxea' eta jaio berria den San Martin de los Andesko 'Euskal Txokoa' erakundeetako kideekin elkartu zen. Bi bisitetan, euskal etxeek antolatutako ekintzetan hartu zuen parte Euskadiren Argentinako-Mercosur Ordezkaritzaren buruak.
2015/03/30
Jakinmina sortu zuen Liverpooleko Unibertsitatean "An end to the Basque Conflict?" mintegiak eta galde erantzunen tartean euskal gatazkari eta Euskal Herriko egoerari buruz luze eta zabal solastu ziren bertan bildutako adituak eta partehartzaileak. Ibarretxe lehendakariaren hitzaldiak, bereziki, entzule asko bildu zituen. Mintegi honekin amaitu dira Manuel Irujo Fellowship Katedrako aurtengo jarduerak.
2015/03/30
Datorren igandean Aberri Eguna izango dela-eta --eta euskal festa hau Habanan ospatzea tradizio da dagoeneko hiri kubatarrean-- Habanako Euskal Astea antolatu du Habanako Euskal Etxeak. Ekitaldiak euskara izango dute ardatz eta gaur bertan hasiko dira, euskara ikasleekin egingo den festa batekin. Astea bururatzeko, 250 bat pertsona bilduko dituen Aberri Eguneko elkarretaratzea, euskal musika, hitzak, bertsoak eta giroa nagusi.
2015/03/30
Bigarren urtez jarraian, ateak ireki dizkio Buenos Aires handiko Quilmes hiriko Pedro Goyena Liburutegiak euskal kolektibitateari Euskal Herriaren historiarekin lotura duten hainbat gai plazaratu eta zabaltzeko. 2015eko lehenengo mintzaldia joan den ostiralean izan zen, Luis Lúquez irakaslea hizlari.
2015/03/27
Bihar eginen du Donibane Garazin bere urteko Biltzar Nagusia Euskal Argentina elkarteak. Biltzarra goizeko 9:30etan hasiko da Herriko Etxean. Monika Legarto buru duen elkarteak hondar urteko emaitzak aztertuko ditu, bai ekitaldi zein ekonomia aldetik ere, iaz Txile-Argentina eginiko bidaia arrakastatsua barne. Aipatuko dira baita ere, Argentinarekilako elkarteen bilera Semeac-en, Nantes-ko artxiboen zerrendaketa, El Vasco de la Carretilla filmaren emanaldia maiatzean eta 2015eko Macachingo Euskal Astea. Bukaeran, Gaby Etchebarnek Argentinako bere liburua aurkeztuko du.
2015/03/27
Tradizio bilakatu da dagoeneko Gure Txoko Euskal Etxeak urtero Euskal Herrira egiten duen bidaia, eta gero eta bazkide gehiagok partehartzen dute bertan. Aurten, martxoaren 21 eta 22an egin zuten osteratxoa, eta Donostia eta Durangoko parajeak bisitatu zituzten. Tartean, nola ez, Euskal Herriko gastronomiaz gozatzeko aukera ere izan zuten.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus