euskal diaspora eta kultura
2015/04/17
‘Erabakia Ehuntzen’ egitasmoaren baitan apirilaren 25ean egingo den Ehuntze Eguna izeneko aktibitateari begira, euskal etxe ugari ari dira euren ekarpena prestatzen La Platara bidaltzeko, euskal etxeetatik helarazten ari diren berrien arabera. Gogora dezagun Gure Esku Dago dinamikak luzatutako deialdiaren bidez, Diasporako atxikimenduek ere osatuko dituzte ekainaren 21ean Euskal Herrian eraikiko diren hautestontziak.
2015/04/16
Islandia eta Euskal Herriaren arteko harremanak ez dira beti tenore onekoak izan; are gehiago, ekintza lazgarri batek markatu zituen 1615an: Islandiako kostaldean ontziak galdu zuten 32 euskal baleazaleen hilketa. Orain, gertaera haren 400 urteak betetzen direnean, nazioarteko mintegi batek bi herrialdeen arteko harrremana aztertuko du Reykjavik-en. Horrez gain, bi nazioen arteko adiskidetze ekitaldi sinboliko bat egingo da sarraskia gertatu zen Holmavik herrian.
2015/04/16
Bikote parte hartzaileak Argentina, Peru, Txile, Venezuela eta Uruguaitik etorriak dira eta gaur ostegun goizean hasiko VIII. MercoMus Txapelketa honetako partidak jokatzen, edizio honetan euskal etxea antolatzailea Montevideoko Euskaro EEa delarik. Bikote partaideak eta delegazioak atzo arratsaldean iritsi ziren hiriburu uruguaitarrera eta ongi-etorri ekitaldi eta topa-egite batean hartu zuten parte gaur goizeko 9etan lehian hasi aurretik. Norgehiagoka larunbatean afaldu bitartean egingo den sari ematearekin bukatuko da.
2015/04/16
Eibartarra da Sonia Hernandez Maiztegui eta 39 urte dauzka. Hamazazpi urte zituela atera zen etxetik Alacanteko Unibertsitatera Optika eta Optometria ikastera. Gero pare bat urte Palentzian eta duela 15 urte Valladolidera iritsi zen. Hiri gaztelar horretan bizi da geroztik, optika batean lanean bazkide. Familia ere bertan sortu du, Valladoliden jaio baitzaizkio bi alabak. "Ane eta Iraia bertakoak dira... eta euskaldunak, nik ezin baitiet beste hizkuntza batean hitz egin", zehaztu digu.
2015/04/15
Necocheako Euzko Etxeak 70 urte beteko ditu gaur. Historikoki Argentinako euskal etxe handienetako bat den honek instalazio zabalak eta pisu handia dauka, izena ere euskal jatorrikoa duen Necochea Buenos Aires probintziako hegoaldean dagoen kostaldeko hirian, Mariano Jose Necochea guraso nafarren generalarengandik hartua. Urtebetetze eguna gaur izanik, ekitaldi sinboliko bat eta plaka desestaltzea egingo da egoitzako hall-ean, baina festa ekitaldia asteburura pasatu da.
2015/04/15
Valentziatik Habanara, Korrika 19 munduan barrena ibili da aurten, euskal etxeek eta etxetik kanpo diren ehunka euskaltzalek antolatutako ekitaldiei esker. Azken egunotan, ekitaldi horiei buruzko hainbat argazki eta kronika argitaratu ditugu; orain, berriz, kontaketa hori osatzeko munduan zehar izan diren Korriken bideoak bildu ditugu. Aurten, inoiz baino gehiago, Korrika mundiala izan delako!
2015/04/15
“Zalantzarik gabe, egun ahaztezina izango da hau gure herrientzat; euskal etxearen aurreko batzordekideen ametsa bete dugun eguna”, adierazi zuen inaugurazio hitzaldian Beti Aurrera Aberri Etxea euskal etxeko egungo lehendakaria den Maria del Carmen Elzaurdiak. Egoitza berrian sartzeko zerrendak moztu eta gero, otordu bat eskaini zitzaion ehundik gora gonbidaturi.
2015/04/14
Hilabete eskas falta da ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco’ delako festa erraldoirako eta oraindik xehetasun batzuk zehaztea falta bada ere, Laurak Bat euskal etxetik behin behineko programa jakinarazi diote EuskalKultura.com-i. Egitaraua zabala eta anitza izango da eta baieztatuta dauden ikuskizunen artean Maral eta Ixilik taldeen kontzertuak, Danborrada, Itziar Aguirre eta Takehiro Ohno sukaldarien klase magistrala dantza emanaldia aipa daitezke, hainbat stand, aurkezpen eta erakustaldirekin batera.
2015/04/14
2014an egin zen giza-katearen arrakasta handiaren ostean --150.000 lagunek parte hartu zuten--, Gure Esku Dago ekimenak erronka berria luzatu du Euskal Herrian zein Diasporan: "Erabakia Ehuntzen" proiektua. Argentinako euskal Diasporak bat egin du dagoeneko egitasmoarekin, eta Gure Esku Dagok AEBetako eta munduko euskaldunei ere parte hartzeko dei berezia egin die. San Frantziskon hasiak dira dagoeneko ekitaldiak antolatzen, eta halaxe egingo dute aurki New Yorken eta Boise ere. Parte hartu nahi baduzu, jarraian azaltzen dizugu zer egin.
2015/04/14
Los Angelesko Echo Park inguruan, Taix jatetxe frantziarrean batu ziren, iragan martxoaren 29an, euskal jatekoez eta euskal kantez gozatzeko. Urte luzea joana zen Louise Camou-k antolatua zuela aurreko kantu hitzordua eta arrakastatsutzat jo zuen Aingeruen Hirikoa. “41 lagun batzea oso ondo dago; adin tartea 25etik 90era bitartekoa zen, eta hori da helburu nagusia, gazte eta zaharrak batera, elkarren lagungarri jartzea”, adierazi dio EuskalKultura.com-i.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus