euskal diaspora eta kultura
2015/04/22
130 bat lagun bildu ziren elkartearen urtebetetze jaira, etxeko abesbatzak eta dantza taldeak egunerako prestatutako ikuskizunaz gozatzeko. Orain, eta datorren hilabeteari begira, Zuzendaritza Batzordea berritzeko egingo duten Biltzarra ari dira prestatzen Bolivarreko Nafar Etxeko lagunak: “Garrantzitsua da jende berria eta gaztea erakartzea, erakundearen etorkizuna bermatzeko”, azaltzen dute instituziotik.
2015/04/21
Memoria Bizia egitasmoaren helburua zera da: Ameriketara emigratu zuten euskaldunen testigantzak jaso, gorde eta zabaltzea; hau da, komunitatearen historia gordetzea. Horretarako, bolondres taldeak antolatu dira hainbat hirietan, eta hasiak dira dagoeneko euren nagusiei elkarrizketak egiten. Pedro J. Oiarzabal historialariaren esanetan, berebiziko garrantzia du komunitatea bera izatea Diasporaren memoria hau jaso eta kudeatzen duena.
2015/04/21
Erakusketa zabalduko du aste honetan Luis 'Koitz' Foncillas argazkilari iruinsemeak University of Southern California-ko (USC) Verle Annis galerian, Los Angelesen. ‘Fire Island: Out in the Sun’ du izena lanak eta New Yorkeko Fire Island irlako bizimodua islatzen du, bereziki uda bertan ematen duen gay komunitateari dagokiona. Erakusketa USC Founders Cultural Award-aren eskutik dator, unibertsitateak sentsibilitate soziala duten artista hasiberriei eskaintzen die eta, aurten, 'Koitz'-ek irabazi du.
2015/04/21
Chascomuseko euskal etxearen ekintza programa zabala da eta nobedadeen artean, bertako Maitena Etchepare irakasleak emango duen euskara ikastaroa aipa daiteke. Urtero bezala, gainera, euskal dantzak, esku pilota eta mus tailerrak ere eskainiko ditu Sebastian Errecart lehendakari hautatu berri duen Zingirako Euskaldunak-ek.
2015/04/20
Mexiko DFko San Inazio Loiolakoa ikastetxeak hartuko du ostegunen honetan Mexikoko euskaldunen historiari buruzko nazioarteko mintegia. Euskaldunen presentzia herrialde honetan handia eta eraginkorra izan da, XVI mendetik hona eta horixe aztertuko dute bilkuran. Antolatzaile dira Jose Maria Basagoiti Noriega Artxibo Historikoa eta Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartea.
2015/04/20
Talde euskal-argentinarrak, bere betiko errepertorioa taularatzeaz gain, material berria ere aurkeztuko du maiatzaren 10ean Mayo Etorbidean egingo den euskal jaialdian. 'Bazkalosteko abestiak' album berriak “etxean, lagunen artean kantatzeko ohitura berreskuratzea” du helburu.
2015/04/20
Azken bolada batean partaidetza maila ahulduta, indar handiz egin da aurten Nevadako Elkon, bertan hamarkadetan ohikoa bezain arrakastatsua izan den 'Artzainen dantzaldia', ingelesez 'Sheepherder's Ball' bezala ezagutua den elkarretaratze eta jaia, Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko Cassandra Torrealday-k EuskalKultura.com-i esan dionez, ez zuten “hain erantzun handia espero” eta “benetan pozgarria” izan zen. Aurreko urtean, adibidez, 30 lagun batu zituen jai berak, diosku bozeramaleak.
2015/04/17
San Frantziskoko biztanleek gune berria izango dute gaur arratsaldeaz geroztik euskal jakiez gozatzeko: Aatxe jatetxea, hiriko The Castro auzoan. Ryan Pollnow chefa izango du buru, jabeek Hoodline.com webguneari adierazi diotenez, “Donostiako pintxoen kulturaz” maitemindutako sukaldaria. “Eragin euskalduna izango duen Kaliforniako sukaldaritza” izango omen da historikoki euskal tradizio luzea duen San Frantziskon jatetxe berriak eskainiko duena.
2015/04/17
Atzo abiatu zen Asier Vallejo Itsaso, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Uruguai aldera. Asteburuan Montevideon izango da eta bilerak egingo ditu herrialde honetako euskal etxeetako arduradunekin. Datorren astean Argentinara joan eta zenbait euskal etxe bisitatu eta apirilaren 25ean FEVAk Buenos Airesen egingo duen Urteroko Batzarrean parte hartuko du.
2015/04/17
Parte hartzaileek auto klasikoak gidatuko dituzte eta Cañuelas eta General Las Heras herrien artean dauden 50 kilometroak egin behar izango dituzte. Behin lasterketa bukatuta, Gral. Las Herasen bertan egingo da sari-emate ekitaldia eta euskal bazkaria eskainiko zaie gidariei. Hitzordua igande honetan da, goizeko 9etan, eta elkargunea, 205. errepidearen hasiera, Cañuelasko Golf Klubaren parean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus