euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Milaka lagunek euskalgirotu zuten atzo Mayo Hiribidea ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdian

2015/05/11

Donostiar aireak entzun ziren atzo Mayo Hiribidean, danbor-jotzaile argentinarren eskutik (argazkia EuskalKultura.com)

Musika, dantzak, gastronomia, hizkuntza, kirolak… Hauek eta beste hainbat kultur adierazpen zabaldu ziren atzo Argentinako hiriburuaren bihotzean, bertako udalak proposatutako ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ (Buenos Aires celebra al País Vasco) ekitaldiaren baitan. Jaialdia arrakastatsua izan zen publiko zein erakustaile kopuru eta jatorriari dagokienez, herrialde osoko euskal etxeak bildu baitzituen, Buenos Aires probintziakoak baina baita ere Cordobakoak, San Juan, Chubutekoak... 

Gehiago irakurri...


Herri kirola eta munduko aizkora txapeldun Mike Sullivan partaide, egin du bere festa New England Euskal Etxeak

2015/05/11

Joan den larunbatean, maiatzaren 9an, New England Basque Club-en Txitxiburduntzi euskal festan parte hartu duten lagunak (argazkia NEBC)

Urteroko bere festa egin du New England-eko (AEB) Euskal Etxeak iragan larunbatean, Suffield-en (Connecticut, AEB). Ehundik gora lagun bildu ziren Riki Lasa Jai Alai jokalari ohiaren etxalde edo 'farma'ra. “Ederra izan da”, aitortu dio Lasa-k berak EuskalKultura.com-i. “Ikuskizuna aparta izan da! Zazpi aizkolari, jendea txingaruten… Ederto atera da urteroko gure Txitxiburduntzi Jaia!”. Bertako kirolariek oroitarazi dute, bestalde, prest daudela herri kirol erakustaldiak egiteko beste edozein euskal etxetan.

Gehiago irakurri...


Zati hauteskundeak Arrecifesko Euskal Etxean: Juan Lucio Agotegaray Echaniz da lehendakariorde berria

2015/05/11

Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko Zuzendaritza hauteskundeen ondotik

Urtero bezala, bere Zuzendaritza Batzordeko zenbait kargu berritu ditu Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak. Bi urteko epea bete izaten dute hautetsiek eta horien artean aurten lehendakariordea, idazkariordea, diruzainordea eta beste zenbait postu berritu beharra zegokion. Juan Lucio Agotegaray Echaniz hautatu dute elkarteko lehendakariorde berri, Alicia Biain idazkariorde eta Ana Idigoras diruzainorde, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Frantziako euskal etxeek elkar hobekiago ezagutu eta arlo batzuk elkarrekin koordinatu nahi dituzte

2015/05/08

Rene Sallaber eta Beñat Mandagaran (Paue), David Mugica (Bordele), Pantxoa Challet (Paue), Sebastien Daguerre eta Maryse Lartigue (Paris), atzean Joelle Ihidoy (Paue), Asier Vallejo eta Manu Meaurio (Jaurlaritza) (argazkia EuskalKult

Bilera egin zuten joan den larunbatean Pauen, Frantzian, Jaurlaritzaren aurrean euskal etxe izaera onartua daukaten hiru euskal elkarteek. Pariseko, Bordeleko eta Paue bereko buruzagi eta ordezkariak goizetik bildu ziren, lehenik eta behin elkarren berri eta bizi dituzten egoeren berri elkarri emateko eta hortik abiatuta balizko ekimen koordinatuak abiatzeko aukera aztertzeko, arlo ekonomikoan bereziki. Goiz amaieran, Jaurlaritzako Asier Vallejoren bisita izan zuten, bilkuraren bigarren zati bati ekinez.

Gehiago irakurri...


Fresnon abiatu zuten joan den asteburuan AEBetako euskal jaien 2015eko sasoia, 670 lagun partaide

2015/05/08

Fresnoko piknikak markatzen du urtero AEBetako euskal piknik eta festen hasiera, dantzariak, musikariak, klika-eta partaide

Fresnoko Euskal Etxeak eman zion hasiera, iragan larunbatean, AEBetako aurtengo jaien denboraldiari. “Oso ongi atera zen dena, uste dut ederki pasatu zuela jendeak”, esan dio EuskalKultura.com-i Manuela Etchechury euskal etxe kaliforniar honetako bazkide eta dantza taldeko irakasleak. Etchechuryren esatean, iaz baino ehun lagun inguru gehiago bildu omen dira aurtengoan festara.

Gehiago irakurri...


Chacabucoko 27 bidaiarik osatutako talde batek Euskal Herria bisitatuko du irailaren 27an abiatuta

2015/05/08

Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxeko taldekide batzuk 2013an Euskal Herrira egindako bidaian (argazkia EE)

Guillermo Larregui euskal etxearen baitan antolatutako bidaia bi zatitan banatuko da; lehenengo hamaika egun Euskal Herrian –bertako leku esanguratsuenak bisitatuz– eta azken lauak Italian. 27 lagunek osatuta, bidaiatuko duen taldea itxita dago baina interesatuak antolatzaileekin kontaktuan jar daitezke plazaratze bidean dauden proiektuei buruzko informazioa eskuratzeko. Baina beste jarduera batzuk ere iragarri ditu euskal etxeak; hurrengoa, gaur bertan, ostirala, Euskal Taberna. 

Gehiago irakurri...


Zabalik da Boiseko "39 Rooms Film Festival" zinemaldira euskal laburmetraiak bidaltzeko epea

2015/05/07

Aurtengo "39 Rooms Film Festival" zinemaldiaren afixa

Uztailean milaka bisitari ekarriko ditu Jaialdik Boisera eta Diasporako euskal kulturaren erakuslehio nagusi bihurtuko da Idahoko hiriburua. Hori dela eta, Boiseko Modern Hotelek urtero antolatzen duen "39 Rooms Film Festival" zinemaldiak euskal film erakustaldia antolatu du; Jaialdiko programaziotik kanpo. Antolatzaileek bertan parte hartu nahi duten laburmetraiak bidaltzeko epea ireki dute. Lanak edozein hizkuntzatan izan daitezke, baina ingelesezko azpitituluekin.

Gehiago irakurri...


Euskarari oinarrizko sarbidea eginez zenbait saio eskainiko ditu Brasilen Izaskun Kortazar NABOko koordinatzaile ohiak

2015/05/07

Izaskun Kortazar Brasilgo Florianopolisen

Larunbat honetan hasiko ditu ikastarook Brasilgo Sao Paulon urte askotan NABOko Euskala koordinatzaile izandako eta egun Boise State Unibertsitateko irakasle den Izaskun Kortazarrek. Sao Paulokoaz gain, maiatzean zehar Rio Grande do Sul estatuko Puerto Alegre, Uruguayana eta Pelotas hirietan irakatsiko ditu eskolak Kortazarrek. "Nire helburua euskararekiko interesa piztea eta bertakoak euskara ikasten hasteko hazia landatzea da" aitortu dio bilbotarrak EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Uruguain, Floridako euskaldunak bozkarioz dira Picassoren Guernica herriko 'Muralen ibilbide'ko parte ikustearekin

2015/05/07

Florida hirian egiten ari diren Bakearen Aldeko murala ‘Gernika’ koadroaren neurri hauetako Uruguaiko erreprodukzio bakarra izango da

Floridako Garapen eta Turismo Zuzendaritza Orokorrak bultzaturik, Euskal Herriari keinu eginez pentsatutako murala hiriaren hego sarreran kokatu dute, “totalitarismoen gehiegikeriez hausnartzeko eta bizitza eta bakearen aldeko borroka aldarrikatzeko toki bihurtu nahian”. Margolana egiteko ardura herriko Ricardo Romero artistari egotzi zaio eta inaugurazioa datozen egunetan, amaitu bezain laster, egiteko asmoa daukate, adierazi dio EuskalKultura.com-i Jose Andres Arocena jatorri goizuetarreko bertako diputatu nazionalak.

Gehiago irakurri...


Gaur abiatuko da Chicagoko unibertsitatean aurtengo Koldo Mitxelena Katedra, euskal zinema aztergai

2015/05/06

Chicagoko Unibertsitatearen kanpusa

Gaur bertan hasiko dira Chicagon Koldo Mitxelena Katedraren aurtengo klaseak eta datorren ekainaren 5a arte luzatuko da ikastaroa. Aurtengo gaia euskal zinemagintza da, hastapenetetik gaur egun arte eta hainbat arlo jorratuko dira: gaiak, eskolak, terrorismoaren aurreko jarrera, gaur egungo zinea... Irakasleak Pilar Rodriguez (Deustuko Unibertsitatea) eta Rob Stone (University of Birmingham) izango dira.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia