euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mariasun Landa omenduko du aurten Etxepareren "Excellence in Basque Studies" udako ikastaroak

2015/06/03

Mariasun Landa idazlea

Etxepare Euskal Institutuak "Excellence in Basque Studies" ikastaroa emango du aurten ere, UPV/EHUko Udako Ikastaroen barruan. Helburua Etxeparek munduko hainbat unibertsitatetan dituen euskara eta euskal kultura irakurletzetako irakasleak eta irakaslegaiak trebatzea da. Aurten ikastaroak Mariasun Landa omenduko du; haur eta gazte literatura idazlea. Landa euskal idazlerik itzuliena da, Atxagarekin batera!

Gehiago irakurri...


New England eta Euskal Herritik heldutako kirolariek berezi egin dute 2015eko Bakersfield-eko Euskal Festa

2015/06/03

Riki Lasa, enbor gainean, eta Francisco Gandiaga etorri ziren, New England-etik, Bakersfield-eko lagunen besta herri kirolekin animatzera (Argazkia: Maria Toretta)

Kaliforniako euskal egutegian gorriz markatutako datetako bat da, aurten Maiatzaren 22an eta 23an ospatu den Bakersfield-eko Euskal Besta. Kern County Basque Club-ak antolatua, urtero bezala arrakastatsua baina berezia ere izan da aurtengoan, jende kopuru handia bildurik euskal etxearen instalazio zabaletara. Programan Herri Kirolak sartu izana  --Kalifornia bertako eta Euskal Herriko pilotariez, eta AEBetako bi kostaldeetako herri-kirolariez-- ekarpen ederra izan dela esan dio EuskalKultura.com-i EEko lehendakari Louis Iturririak.

Gehiago irakurri...


Santa Fe probintziako Roldango Euskel Biotza EEak maiatzean parte hartu duen azken ekimenen berri eman du

2015/06/03

Chivilcoyko Beti Aurrera euskal etxean, dantzari anfitrioiak eta Euskel Biotza euskal etxekoak (argazkia EE)

Mugimendu handiko egunak bizi izan dituzte azken boladan Roldango euskal etxeko kideek, Argentinako Santa Fe probintzian. Batetik, Chivilcoyko Beti Aurrera-k antolatutako Dantzarien Topaketan parte hartuz; bestetik, Euskadiren Argentina-Mercosur-erako Ordezkaritza bisitatuz Puerto Maderon eta Sara Pagola ordezkariarekin bilduz. ‘Buenos Airesek EH ospagai’ jaialdian ez ziren egon baina euren oihal puska bai iritsi zen Mayo Etorbidean zabaldu zen ehunki erraldoira.

Gehiago irakurri...


Gaur argitaratu da Gaztemundu 2015 programaren deialdia; eskabideak bidaltzeko epea bihar bertan irekiko da

2015/06/02

Iazkp Gaztemundun parte hartu zuten gazte batzuk Urkullu lehendakaria agurtzen Lehendakaritzan egin zen harrera ekitaldian (argazkia Irekia)

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitara eman du gaur Gaztemundu trebakuntza programaren 2015eko deialdia. Programa hau Diasporako eta euskal etxeetako gazteei zuzendua da eta bihartik aurrera bertan parte hartu nahi dutenek hilabeteko epea izango dute eskabideak bidaltzeko. Aurten programa irailaren 25etik urriaren 9a bitartean egingo da, eta 15 gaztek parte hartuko dute.

Gehiago irakurri...


2015 Euskal Argentinar Asteko antolatzaile den Macachingo Euzko Alkartasunak ostatuen informazioa plazaratu du

2015/06/02

2015eko Macachingo Euskal Aste Nazionalaren logotipoa. Egilea Pablo Lucero Alvarez izan da

Urriaren 26tik azaroaren 1aren bitartean izango da aurten Argentinako Euskal Aste Nazionala La Pampa probintzian eta irrika sumatzen da euskal gizataldean hogeita bat urteren ondotik Macachinera itzuliko delarik. EuskalKultura.com-ek Euzko Alkartasuna-ko arduradunekin hitz egin du eta informazioa pasatu digute zalantzak argitzeko. "Antolaketa ahalegin handi bat egiten ari gara, eta dudarik ez dugu etorriko den jende guztiari lekua egin, ostatua eman eta merezi duen tratu ona emango diogula", ziurtatu dute.

Gehiago irakurri...


Amaia Iraizoz, historialaria: “Apustu handia da emigratzea, irabaz zein gal zenezakeelako; edo etxean eroso geratu”

2015/06/02

Bost belaunaldi desberdinek egin dute Ameriketarako bidaia Iraizozen familian, bera da, orain arteko, azkena (Argazkia: A.I.)

Espainiako Gerra Zibila baino lehenago Hego zein Ipar Ameriketara migratu zuten Erro inguruko nafarrek beren jaioterrietara itzultzean eragin zituzten aldaketak ikertze bidean da Amaia Iraizoz historialari aritzuarra Nevada-Reno Unibertsitatean. “Eginda dauden ikerlan gehienek migrazio euskaldunak Ameriketan izandako eragina ikertzen dute, ez dago bueltatu zirenez lan askorik”, esan dio EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Munduko ia 30 euskal etxek bat egingo dute Joseba Sarrionandiarekin ostiraleko Klasikoen Irakurraldian

2015/06/01

2015eko Klasikoen Irakurraldiaren afitxa

Ostiralean Bilboko Arriaga Antzokiak Klasikoen Irakurraldi berri bat hartuko du eta urtero legez makina bat euskal etxek parte hartuko dute ekitaldian, aldez aurretik grabatutako bideoen bitartez. Aurtengo protagonista Joseba Sarrionandiaren "Narrazio Guztiak" liburua izango da eta antolatzaileek agertu dutenez, idazlea berak bideo baten bidez hasiera emango dio irakurketari.

Gehiago irakurri...


Boiseko Ikastolako haurrek ikastetxearen eraikin berria estreinatuz hasiko dute ekainaren 22an Udako Saioa

2015/06/01

Lan handia egin dute irakasle, arduradun eta boluntario taldeek Boiseko Ikastolaren eraikin berria egokitzeko; zeregin handia dute oraindik aurretik, baina hurbil dago Ikastola berriaren irekiera (Argazkia: BM&CC)

Ekainaren 22an hasiko du Boiseko Ikastolak 2015eko udako programa. Baina ez azkeneko hamazortzi urtez egoitza izan duen St. Paul’s Catholic Student Center-en, martxoaren 2an erositako eraikin berrian baizik. Idahoko hiriburuko Broadway kale jendetsuan dago, eskola publiko baten aurrean. “Ikusgarritasunean irabaziko dugu, aldaketak hobekuntza nabariak ekarriko dizkigu”, adierazi dio EuskalKultura.com-i Oihana Andion irakasleak.

Gehiago irakurri...


17. Urteurrena ospatu berri duen Trenque Lauquengo euskal etxea San Juan Sua ari da prestatzen

2015/06/01

Bertako dantzariek edertu zuten Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak-en 17. urteurreneko afaria (argazkia EE)

Euskara eta dantza eskolak dira Euskal Sustraiak-ek komunitateari betidanik eskaini dizkion aktibitateak. Aurten, ordea, Mus Tailer bati ere ekingo dio, hogeitik gora interesatuk dagoeneko izena eman dutela. Asteroko ekintzez gain, jai egitarau jakin bat ere garatzen du Trenque Launquengo euskal elkarteak, eta maiatzean erakundea sortu zeneko urteurrena ospatu eta gero San Juan Suari begira ari dira orain lanean. 

Gehiago irakurri...


Pierro Etcharren, NABO mus arduraduna: “Lehen beti dudak ziren finala prestatzeko, orain jendeak nahi du, herri antolatzailearentzat ona delako”

2015/05/29

Argitsua eta oparoa ikusten du Pierro Etcharren-ek musa AEBetan. Irudian, San Frantzisko eta Homedale-ko txapeldunen artean (argazkia Txoko Ona EE)

NABOk bihar jokatuko du bere Mus Txapelketako final nazionala. 43 euskal etxetako bikote irabazleak arituko dira enbidoka Idahoko Homedale-n, norgehiagoka irabazi eta Nazioarteko Txapelketan AEBetako ordezkari izateko. Oso jarduera hedatua da musa euskal etxeetan. “Gero eta klub gehiagotan egiten da, Mundialeraino heltzea ohorea delako”, aitortu dio Pierro Etcharren, NABO mus arduradunak EuskalKultura.com-i. Homedale-ko Txoko Onak antolatu duen biharkoan, ia ehun jokalari eta hainbat jarraitzaile bilduko dira.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia