euskal diaspora eta kultura
2015/06/25
Bidaiaren helburu nagusia ICANN korporazioak antolatutako kongresu batean parte hartzea izan badu ere, PuntuEus egitasmoaren zuzendari Josu Waliñok Argentinako hiriburuko euskal gizataldeko lagunekin elkartzeko aukera ere izan du egunotan. Euskalkultura.com-ekin izandako elkarrizketan, ‘.eus’ domeinua Diasporan ere zabaltzearen garrantzia gailendu du zumaiar informatikariak.
2015/06/24
Aurten 40 urte betetzen ditu Jon Bilbao eta William Douglassen "Amerikanuak. Basques in the New World" liburuak. Euskaldunen historia Amerikan jasotzen du lan honek. Urteurrena dela eta, Renoko Center for Basque Studies-ek eta beste zenbait unibertsitatek "1975 - The Year of Amerikanuak -2015. Basque Studies in a Global World" egitasmoa jarri dute abian.
2015/06/24
Euskaldunen hizkuntzaren historia, gaur egungo egoera eta batez ere bere presentzia Argentinan azaltzen duten hemeretzi panelek osatzen dute erakusketa. Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzatik gomendatzen diete euskal erakundeei erakustaldia euren egoitzetatik kanpo antolatzea ahalik eta jende gehiagorengana iritsi ahal izateko.
2015/06/23
19 urte bete ditu Toki Eder euskal etxeak eta ohi bezala erakundeak bere kide eta lagunentzako paella erraldoi batekin ospatu zuen hiriko Jose Altube Artisau-Klubean. Ongi jatea gustatzen zaienei eragindako plazeraz gain eta elkarretaratzeak berak sortutako laguntasun eta konplizitate giroaz gain, ekitaldiak momentu berezia izan zuen, etxeko bi dantzarik ‘Agurra’ dantzaren bertsio aldi berean kantatua eskaini zutenean.
2015/06/23
Iragan larunbatean, ekainaren 20an, Bruselako Euskal Etxeak euskal kantu gaualdi ederra egin zuen bere egoitzan. Ekitaldia oso berezia izan zen elkarteko kideentzat, bertan euskal etxearen Txalaparta koruak lehen emanaldi publikoa egin zuelako. Alboan, eskarmentu handiko lagunak izan zituzten: Ugaoko Sarea Abesbatza; eta biek ala biek txalo zaparrada jaso zuten.
2015/06/23
Argentinan, Buenos Aires probintzia barnealdean, elkarteko araudiak agindutakoa betez, Zuzendaritza Batzordea berritu du Pehuajó-ko Etxe Alai Euskal Etxeak. Alejandro Maggio Curutchet buru duen Batzordeak, Liliana Ester Ustarroz lehendakariorde, Maria del Carmen Bevilacqua Escudero idazkari eta Maria Elida Oroz izango ditu diruzain datorren agintealdi honetan.
2015/06/22
Milaka lagunek egin zuten bat atzo Gure Esku Dago herri ekimenaren "Erabakia Ehuntzen" egitasmoarekin, Euskal Herriaren etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz. Ekitaldi jendetsuak egin ziren Baionan, Gasteizen, Anoetan (Donostia), San Mamesen (Bilbo) eta Iruñeko Zezen Plazan eta bertan izan ziren ere Diasporatik bidalitako makina bat oihal zati, Euskal Herrian bildutakoekin batera gurariz betetako hautestontzi erraldoiak osatzeko.
2015/06/22
Kaliforniako Bakersfield-en, Euskal Etxearen 2015eko piknika, joan den maiatzean, alaia izan da, baina tonu goibelxea ere izan du, ez sobera, bertan bere orain arteko funtzioetatik despeditu denak beti baitarama irria ezpainetan. Hogei urtetik gora Euskal Etxeko umeen dantza irakasle izan ondoren, lan horri utzi dio Kristie Onaindiak, Euskal Etxeak, aurtengo urtekarian zenbait orrialde eskainiz aitortu dio bere lana. Kristie Onaindiarekin mintzatu gara.
2015/06/22
Hiriko Hezkuntza Katolikoaren Eskolako bigarren mailako ikasleek gonbidaturik bisita bat egin zieten Guillermo Larregui-ko Pablo Pavesak eta Anibal Izurietak eskolako neska-mutilei euskal kulturaz mintzatzeko. Azalpena bukatu eta gero dantzatzera ere animatu ziren umeak, euskal etxeko dantza taldearen parte diren kurtsoko bost neskatxok adoretuta.
2015/06/19
Gaur, arratsaldeko zazpiak aldera hasiko da A Basq Kitchen jatetxearen irekiera jai ofiziala. Beñat Ibarra sukaldari lapurtarra dago izen horren atzean eta, dagoeneko, sarrera guztiak agortu dira. Dudarik ez dago arrakastatsua izango dela restaurantaren aurkezpena eta pozarren agertu da horregatik Ibarra, EuskalKultura.com-i “Ilusio handia dut, oso ongi aterako da dena” esanez. Bestako iragarkiak, jateko eta edari andana izango dela dio. “Ortzirale gaua igarotzeko plan ederra!”.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus