euskal diaspora eta kultura
2015/07/10
Aiko Taldea Euskal Herriko dantza tradizionalaren hedapena bultzatzen duen musikari eta dantza maisu taldea da. Hil honetan Nafarroako, Gipuzkoako eta Bizkaiko zenbait herritan ibiliko dira, erromeriak eta dantza tailerrak eskaintzen. Sei herri bisitatuko dituzte: Iruñea, Berastegi, Errenteria, Markina-Xemein, Arrigorriaga eta Ispaster.
2015/07/09
Iragan uztailaren 3an amaitu zen San Frantziskon Udaleku 2015, AEBetako 116 neska-mutilen partehartzearekin. Esperientzia ahaztezina izan da bai gaztetxoentzat, eta baita irakasle eta antolatzaileentzat ere. Zinez esan daiteke Udalekuk engantxatu egiten duela. Galdetu bestela Eneko Espino gasteiztarrari: seigarren urtez etorri da aurten, neskamutilei txistu irakastera. "Ederra da zure lana baloratzen dutenean. Baina benetan betetzen nauena ezagutu dudan jendea izan da; AEBetan etxean bezala sentitu naiz", esan dio EuskalKultura.com-i.
2015/07/09
Athletic-eko jokalari ohi Iraolak debuta egingo du igande honetan bere ekipo berria den New York City FCrekin, eta ondoren harrera ekitaldi bat egingo diote Etxeorratzen Hiriko Eusko Etxeak eta Athletic-ek NYeko Peñak. Debuta eta harrera ekitaldia ere Yankee Stadium-en izango dira, azken hau estadioko gela berezi batean. New Yorken bazaude, garaiz zabiltza parte hartzeko, hemen ematen dizugun Eusko Etxeko emailera idatzita.
2015/07/09
Euskal kulturarekin lotura duten hainbat ekintza antolatzen ditu La Platako Unibertsitate Nazionaleko Euskal Katedra Askeak, Argentinako euskal gizataldeko edota Euskal Herriko adituak lagun. Taldearen Euskal Zinema Zikloa, Montxo Armendarizi zuzenduta dago 2015 honetan eta hori dela eta “Kronenen Historiak” filma proiektatuko dute uztailaren 22an. Ekaineko azken ekintza, baina, Agustin Azkarate Garai-Olaunen arkeologia hitzaldia izan da.
2015/07/08
Hogei urte joan dira ‘Basque Music of Boise, Volume 1’ diskoak argia ikusi zuenetik eta, efemeridea ospatzeko, bigarren zenbakia eman du argitara Boiseko Euskal Museoak. Joan den astean aurkeztu dute “hiriko euskal musikaren historia batu” nahi duen bildumako bigarren albuma. Museoan bertan izan zen aurkezpen jaia eta hogei bat lagun hurbildu ziren, disko labetik atera berria erosi, jatekoaz disfrutatu eta Beti Gazte eta Amuma Says No taldeen zuzenekoaz gozatzeko.
2015/07/08
Uztailaren 14an Kalifornia aldera abiatuko da Begiz Begi talde euskalduna, "Joan ihes egin baino lehen" diska berria aurkezteko bertako euskaldunei. Taldeak bi kontzertu emango ditu, San Frantziskon eta Chinon. Tartean Los Banosen eta Bakersfield-en ere izango dira, Diasporako kideak elkarrizketatzen dokumental baterako. Musika izango da lan horren ardatza eta Euskal Herrian erakutsiko dute, AEBetako euskaldunen mundua ezagutarazteko.
2015/07/08
Buenos Aires probintziako Baradero hiria 400 urte betetzen ari da uztail honetan eta Udalak antolaturik programa anitza garatuko da hilabete osoan zehar. Aurrera euskal etxeko lagunak ere izango dira jaian protagonista eta hiriko euskal gizataldearen izenean, “Gure Aitonak” izeneko liburua aurkeztu, haritz bat landatu eta monolito bat desestaliko dute, bertako San Ignacio auzoan.
2015/07/07
Txupinazo zirraragarriaz gozatu zuten aspaldiko partez iruindarrek, aurten Udaletxeko balkoian ikurrina ere ikusi ahal izanik. Udaletxeko plaza zapi gorrien itsaso bat izan zen, eta eguerdiko hamabietan festak eztanda egin zuen bertan. Diasporan zehar ere jaia eta zalaparta zabalduko da asteburuan eta Sydneyn, Mexikon, Boisen, Caracasen eta hamaika lekuetara helduko da "Gora San Fermin" oihua.
2015/07/07
Erlikia abuztuaren amaieran iritsiko da Vatikanotik Misiones probintziara eta bertako San Ignazio herriko parrokian jarriko da beneragai. Bere hamargarren urtebetetzean, ekintza programa polita ari da garatzen txikia baina kementsua den Mesopotamia argentinarreko Corpus Christiko Eusko Etxea. Azken asteotan burututako aktibitateen artean genealogiari buruzko tailerra eta euskal zinema saioa aipa daitezke.
2015/07/06
Nafarroan iruindarrak txupinazoaren zain daude irrikaz baina munduaren beste muturrean, Venezuelan, aurrea hartu diete Valentziako Euskal Etxean, Carabobo estatuan. Bertan, asteburuan egin zuten San Fermin festa, bazkari batekin eta bigantxa eta guzti. Giroa aparta izan zen eta gazte zein nagusiek asko gozatu zuten egunaz.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus