euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal sukaldaritza erakustaldia eskaini zuten Etorritakoengatik EEko lagunek ‘Madryn al Plato’ jaialdian

2015/07/16

‘Madryn Platerean’ jaialdian, euskal sukaldaritza klasea (argazkia EE)

Puerto Madryn hiri patagoniarrak turismoa eta eskualdeko elikagaiak sustatzeko antolatzen duen ‘Madryn al Plato’ (Madryn platerean) jaialdia uztailean zehar luzatuko da, ekintza ugari barne. Ekitaldiaren zortzigarren edizio honetan, Etorritakoengatik euskal etxeak berriro ere hartu zuen parte Ekoizleen eta Diseinu Azokan, standa ipiniz eta pintxoak egiteko sukaldaritza klase batekin.

Gehiago irakurri...


Azken lekuak AEBetara bidaia ikusgarrian: Boiseko Jaialdi eta Nez Perce tribuarekin kultur trukea Yellowstone parkean

2015/07/15

Bideak eta Garaiko Landetxeak antolatu duten bidaiaren afitxa

Bideak bidaia agentziak eta Garai Landetxeak Boiseko Jaialdira bidaia antolatu du aurten ere eta azken leku batzuk libre dituela aditzera eman dio EuskalKultura.com-i. Jaialdiz gain, bidaia honetan doazen lagunek Yelllowstone natur parkean Nez Perce tribuko kideekin sei egun bizitzeko aukera paregabea izango dute.

Gehiago irakurri...


Bukatu berriak Iruñean Sanferminak, amaierarekin batera Argentinako azken ospakizunen berri (eta II)

2015/07/15

Patagoniako txupinazoa, Comodoro Rivadavia euskal etxekoen eskutik (argazkia EE)

Sanferminak direla eta hamaika ekitaldi antolatu dituzte Diasporako euskal eta nafar etxeek Iruñeko jai nagusiarekin bat eginez. Distantziak ez du nonbait San Fermin giroa eta gogoa ahultzen eta azken aste hauetan Argentinan ere bizi ahal izan dira txupinazo, zapi gorri, dantza eta ·zahato erbilerak". Azkeneko festa deiak datorren astebururaino heldu diren honetan, jarraian argazki bidezko ibilbidea hainbat ospakizun argentinarretan barrena.

Gehiago irakurri...


“Euskaldunen laguntza eta solidaritateagatik ez balitz Boisen ez zen Bosnia-Herzegovinako kultur talderik egongo”

2015/07/15

Ramajla Maya Duratovic, Boiseko Bosnia-Herzegovinako kultur taldeko bozemailea (ezkerrean) taldekide batzuekin, ezkerreko irudian. Eskumakoan, Oinkari eta Mladi Bihar dantza taldeetako kideak, batera, dantzan (argazkiak M.B.)

Boiseko Bosnia-Herzegovinako komunitateak ospatu berria du Boisen bere lehendabiziko urteroko jaialdia. “Xumea baina polita eta jendetsua izan zen”, adierazi dio EuskalKultura.com-i, Ramajla Maya Duratovic taldeko bozemaileak. Mila bat lagun izan ziren partaide, tartean hiriko Oinkari euskal dantzariak eta Boiseko Euskal Museoko zuzendari Patty Miller. Azken honek jaso zuen, euskal komunitatearen izenean, esker oneko plaka. “Euskaldunen laguntza eta solidaritateagatik izango ez balitz ez zen egun Boisen Bosnia Herzegovinako talde kulturalik egongo”, esan digu Duratovic-ek.

Gehiago irakurri...


San Ferminak barrutik bizi nahi dituzu? Ikus itzazu festako irudi ikusgarrienak Navarra360.com webgunean

2015/07/14

Udaletxearen Plazaren irudi ikusgarria (argazkia Navarra360.com)

San Fermin festak maita dituztenentzat, baina Iruñera etortzeko aukerarik izan ez dutenentzat, Navarra360.com webguneak jaia eta zalaparta barrutik bezala bizitzeko aukera eskaintzen die, argazki panoramiko ikusgarrien bitartez. Gaur amaitzen dira aurtengo Sanferminak, eta, datorren urtekoen zain gauden bitartean, hona irudi sorta benetan zirraragarria.

Gehiago irakurri...


Pehuajoko euskal etxeak eta Eguneko Zentroak Danborrada aurkeztu zuten hiriaren 132. Urteurrenean

2015/07/14

Pehuajo hiriaren 132. Urteurrenean, Etxe Alai euskal etxeko danborrada Eguneko Zentroko neska-mutilen esku (argazkia EE)

Mota askotako proposamenak eskaini zizkion Buenos Aires probintziako Pehuajo herriak bere komunitateari hiriaren urtemugaren programa barruan. Programak hamabi egun baitaratu zituen, arte, kirol eta gastronomia arloko proposamenez. Ikuskizunen artean, ‘Danborrada’ jo zuten Eguneko Zentroko gazteek euskal etxeak eta Zentroko arduradunek bideratutako proiektu bati esker.

Gehiago irakurri...


Londresko Donostia jatetxea hazi egingo da: orain, Lurra izeneko erretegia irekiko dute eta sukaldari bila ari dira

2015/07/13

Donostia jatetxearen kanpoko aldea, Londresko Westminster auzoan (argazkia Donostia.co.uk)

2012an ireki zen Londresen Donostia jatetxea eta harrezkero bertako euskal sukaldaritzak zaletu fidel asko eta asko bildu ditu. Halakoa da eskaria, jabeak jatetxe berri bat irekitzea erabaki dutela, Donostian sartzen ez zirenei lekua egiteko. Lurra izena izango du eta erretegi edo parrila izango da bere ezaugarri nagusia, Bizkaiko Etxeberri ezagunaren eraran. Uda erdialdean irekiko dute eta orain euskal gastronomiaz dakiten sukaldari eta zerbitzari bila ari dira.

Gehiago irakurri...


Diasporan ere San Fermin giroak gorriz eta zuriz tindatu ditu hainbat euskal eta nafar etxe (I)

2015/07/13

Buenos Aireseko Nafar Etxeko kide eta dantzariak, 2015eko Sanferminetan (argazkia NE)

Iruñetik ia hamar mila kilometrora eta zinez neguan sartuta Argentinako euskal eta nafar etxeek ere ospatu dute San Fermin eguna, egiazko zezen barik baina dantzatzeari eta zapi gorriak astintzeari utzi gabe. Jai batzuk uztailaren 7an bertan egin dira, beste batzuk, uztailaren 9an Argentinako Independentzia Egunaren ospakizunekin batera, eta datozen egunetan ere izango dira. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, 2015eko argentinar Diasporako Sanferminetako lehenengo argazki galeria.

Gehiago irakurri...


Jon Garcia Gerenabarrena: "Boise eta Gasteiz antzeko hiriak dira berdeari eta bizikletei dagokienean"

2015/07/10

Jon Garcia Gerenabarrenak 24 urte dauzka eta Eusko Jaurlaritzaren bekaduna da Boisen (argazkia EuskalKultura.com)

Enpresaritzan lizentziatua eta nazioarteko harremanetan masteduna, Jon Garcia gasteiztarrak martxotik darama Boisen Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzako bekadun. Egunero bizikletaz doala beharrera dio, eskarmentu itzela ari dela batzen eta bere inguruko guztiak bezala, Jaialdiren igurika dagoela.

Gehiago irakurri...


Bi unibertsitate beken sorreran hartu dute parte Kalifornian Bakersfield-eko hiru euskal jatetxek

2015/07/10

Ezkerrean, Oscar Alvarez eta Patrick Streiff CSUBko ikasleak, beka jasotzen; eskuman, 'Basque Crawl' ekitaldiaren afixa (argazkiak CWA)

Fondoak biltzeko 'euskal plana' Bakersfield-eko hiru euskal jatetxetan egin zen, California Women for Agriculture laborantza elkarteak antolatuta. CSUB unibertsitateko nekazaritza programako ikasleentzako bi beka sortzeko dirua biltzea zuen helburu. “Facebook-en ikusi nuen euskaldunek egiten dituzten ekintza guztiak eta, nekazaritzarekin harreman handia dutenez, elkarrekin zerbait egitea pentsatu genuen”, adierazi dio Nicole Palmer CWAko tokiko lehendakariordeak EuskalKultura.com-i, “oso ondo atera zen dena”, gehituz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia