euskal diaspora eta kultura
2015/07/21
Naroa Elortegi gatikarra eta Mikel Ibargoien urnietarra Boiseko Jaialdira joango dira datorren larunbatean, "Goazen Boisera!" lehiaketaren irabazle gisa. Boisen dauden bitartean gazteek Gazteaukera atariaren blogean Jaialdiaren berri emango dute, beti ere gazteen ikuspegitik. Hango gazteek euskal kultura eta nortasuna nola bizi duten kontatuko digute.
2015/07/21
Idahon jaioa eta aspaldi Kalifornian bizi den Oinkari ohia, Jon Sarriugarte (Boise, 1963) ez da pertsona komentzionala. Artista da, diseinatzaile eta sortzaile. “Jaialdira joan nahi nuen baina ez daukat denborarik, espaziontzi bat prestatzen bainabil”, azaldu dio EuskalKultura.com-i. Esaldi horrek ere adierazten digu Boise atzean laga eta Kaliforniara aldatu zen erremintari –metalaren magoa– honen izaera eta bizimoduaz.
2015/07/20
"Ametsa egi bihurtua", horrela definitu dute asteburuan zehar Boiseko euskaldun askok Athletic-en bisita historikoa. Zurigorriak historian bigarrengoz izan dira AEBetan eta Boiseko euskal komunitatean zoramena izan da euren egonaldia. Idahoko milaka euskaldun bildu ziren partidara, eta baita Oesteko beste zenbait lekuetakoak ere: Utah, Nevada, Oregon... Taldeak partida irabazi zuen eta, kalean, zaletuek irudi ahaztezinak utzi zituzten. Jarraian, asteburuko argazki kronika bat.
2015/07/20
Gooding-eko euskaldunek, AEBetako Idaho estatuan, urtero antolatzen duten Euskal Jaiaren 34. edizioa ospatu dute joan den asteburuan, NABOko parte den Gooding Basque Association elkarteak antolatuta. Asteburu berezia izan da, Athletic-en Boiseko partida kari euskal talde honetako elastikoak zeramatzan jendeak ikus baizitezkeen, giro horrek suspertuta. Nevadako Renon ere egin zuten euren jaia, baina hortaz beste artikulu batean mintzatuko gara.
2015/07/20
Bi aste pasako ditu Euskal Herrian Mar del Platako hogeita sei dantzari eta musikariek osatutako taldeak eta hainbat euskal leku ezagutu eta bertako giroan murgiltzeaz gain, dantza ikuskizunetan ere hartuko du parte, euskal herritarrei Argentinako euskal dantzen irudia erakutsiz. Emanaldiak Bizkaian, Gipuzkoan eta Lapurdin izango dira, iritsi eta biharamunean bertan hasita.
2015/07/17
Athletic Boisen da dagoeneko, eta hiria irrikaz dago bihar Tijuanako Xolos taldearen aurka jokatuko duen partida dela eta. Taldeak ongi etorri polita izan zuen aireportuan, dantzariak eta guzti, Boiseko alkate Dave Bieter euskalduna harrera-taldearen buru zela. Gaur jokalariek autografoak sinatuko dituzte Basque Center-en eta apurka apurka hiriko giro zurigorria ezagutu eta gozatu ahalko dute.
2015/07/17
Parisen bizi da duela 16 urte Arlette Oçafrain. Jaio, San Frantziskon jaio zen, hazi, berriz, Baxenabarreko Donazaharren eta Japonian ere bizi izan da. Bost hizkuntzatan hitz egitea pòsible du eta gogoz deginitzen du bere burua Diasporako euskalduntzat.
2015/07/17
Liburuak euskara eta euskararen irakaskuntza Argentinan nola mantendu, garatu eta zabaldu den azalduko du, XIX. mendetik hasi eta gaur arte. Margarita Mignaburu egilearen esanetan, “proiektuak oinarri dokumental sendoa ekarriko du euskararen egoera ezagutarazteko baina batez ere gai honi buruz dagoen ‘hutsune bibliografikoa’ betetzeko”. Liburua abenduan aurkeztuko dute Buenos Airesen, Euskararen Nazioarteko Eguneko (ENE) ekitaldien baitan.
2015/07/16
Kalakan euskal taldea Quebec izan da egunotan, Montrealeko Nazioarteko Perkusio Jaialdian partehartzen, uztailaren 8tik 12ra. Taldeak hiru emanaldi egin zituen eta horietan Quebec-eko Euskaldunak elkarteko kideak izan zituen lagun, ikurrina eta guzti. Taldeak euskal musika tresna ikastaro bat ere eman zuen eta bertara joan zirenek txalaparta jotzeko aukera izan zuten, besteak beste.
2015/07/16
East Village auzoan kokatuta dago Huertas jatetxea eta Euskal Herriko gastronomian oinarrituriko janaria eta pintxoak eskaintzen ditu, beti ere New Yorkeko ukitu berezi batekin nahastuta. Jatetxeak lantaldea osatzeko bi lanpostu eskaintza iragarri berri ditu: sukaldari bat eta zerbitzari baten bila dabiltza.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus