euskal diaspora eta kultura
2015/07/27
Iragan uztailaren 25ean jarduera berri bat egin zen Txileko Santiagoko Euzko Etxean, elkarteko gazteek antolatuta. Euskal Etxearen aurreneko Herri Olinpiadak izan ziren eta bertan makina bat lehiaketa eta joko egin ziren: txingak, lokotzak, sokatira, zaku-lasterketa... Lehia bizia izan zen eta lagunarteko giroan gozatu zuten gazteek, helduek eta baita haurrek ere. Bestalde, igandean Iñaki Deuna ospatuko du elkarteak.
2015/07/27
Valparaiso-Viña del Mar-en, Txileko Bosgarren Erregioko Eusko Etxeak bertako hiriburuko lehenengo euskal elkartearen Mendeurrena eta Iñaki Deuna ospatuko ditu, abuztuaren 15ean bazkide, lagun eta herritarrekin orokorrean, hirurehun partaide bilduz kari horretara antolatu duen ekitaldian. Mendeurrenarekin batera hemen tradizionalki Iñaki Deuna deitu izan den San Inazio ere ospatuko dute ekitaldira bildutakoek.
2015/07/25
Argentina (11), Uruguai (2), Mexiko (1) eta Kolonbiako (1) 15 gaztek hartuko dute parte munduko euskal etxeetako gazteentzat, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak antolatzen duen Gaztemundu p[rogramaren 2015eko edizioan. Aurten, urrian Euskal Gizataldeen Mundu Kongresua izango denez, Gaztemundu bilkura nagusi horren aurreko egunetan gauzatuko da, gazteek Kongresuan ere parte har dezaten.
2015/07/24
Aurtengoan ere Jaialdin izango da EuskalKultura.com, eta, ohi bezala, eguneko orduak luzatu eta luzatu egingo ditugu han gertatzen den oro bizi, gozatu eta --gainera-- zuei kontatzeko. Aurten zuek ere kazetari izatea nahi dugu eta zuen Jaialdiren bizipenen berri ematea, zuen argazkiak eta selfiak sare sozialetan argitaratuz. Gehitu horiei #Jaialdi2015 eta #EuskalKultura traolak, eta egunero sari eder baten zozketan parte hartuko duzue.
2015/07/24
HABEk sustatzen duen programaren 2015eko neguko ikastaro trinkoa joan den larunbatean hasi da Argentinako Cordoba probintziako Villa Maria hirian bertako Euzko Etxea eta FEVA Federazioa antolatzaile. Barnetegia bihar eguerdian bukatuko da irakasleen topaketari hasiera emateko.
2015/07/24
Bere barne araudiak agintzen duena betez, Buenos Airesko Eusko Kultur Etxea-Casa de la Cultura Vasca edo Eusketxe bezala ezagunagoa den euskal elkarteak Zuzendaritza Batzordea berritu du, datozen bi urteetan ere orain arte lehendakari izan den Maria Elena Etcheverry izango delarik lehendakari, eta gisa bera Aitor Alava lehendakariorde.
2015/07/23
Datorren astean Santiago hiriburuan euskal kulturari eskainitako zenbait ekitaldia egingo dira, "Colectividad Vasca de Chile" elkarteak antolatu duen Euskal Astea dela eta. Zinea, euskarari buruzko hitzaldi bat, pilota txapelketa eta Txileko euskal koruen topaketa egingo dira, besteak beste. Igandean, festak amaitzeko, Iñaki Deunaren eguna ospatuko dute.
2015/07/23
Berez Montpelierren (Frantzia, 1977) jaioa, Mikel de Elgezabal-ek Venezuelan eman du bere bizitza osoa, edo zatirk handiena bederen. Cumanáko Unibertsitatean Biologia tituluduna, aita ere bada eta familiarekin dago gure artean, gure kulturaz maiteminduta dagoela (jotak eta Benito Lertxunsi eta Mikel Laboa gustukoak dituela aitortzen du). Beka batekin etorri zen ikastera Nafarroara, baina azkenean bertan geratu eta masterra egin zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Diario de Noticias mintzatu da berarekin.
2015/07/22
Nazioarteko bira hasiko du Dolores Redondo idazleak (Donostia, 1969) datorren astean, munduan zehar aurkezteko berak idatzitako Baztango trilogia ospetsua. Baztango bailara nafarrean kokaturiko hiru eleberri hauek mitologia eta polizi ikerketak uztarten dituzte, giro misteriotsu eta itogarrian. Mexikon hasiko da aurkezpen bira, uztailaren 28an, eta bertan izango da Mexikon bizi den baztandar komunitate handia, sorterriari buruz solasteko irrikaz.
2015/07/22
Boiseko Ikastolak --Boisen eskolaurreko haurrak baitaratzen dituen euskal eskolak-- bere instalazio berriak zabaldu ditu iragan astelehenean, hiriko alkate Dave Bieter eta Ikastolako hainbat guraso, lagun, bolondres eta haur ere bertan zirela. Berez, eguneroko ekintza normalduekin --udako saioan-- gaur hasi dira eraikin berrian, zenbait hilabetez etxea zein alboko berdegune eta ingurua behar bezala apaindu eta egoki ostean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus