euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kantaldia Euskaltzaleak-en: Arrecifesko Maral eta Bizkaiko Daltondarrak taldeak abuztuaren 21ean, Buenos Airesen

2015/08/08

kantaldia abuztuaren 21ean izango da, Kataluniar Etxean

Kantaldi bat antolatu du Euskaltzaleak-ek datorren abuztuaren 21ean, euskal kantak eskainiko dituzten bi talderen eskutik: Bizkaiko Daltondarrak eta Argentinako Maral. Euskaltegiko musika, dantza eta kantu tailerreko kideek ere osatuko dute ikuskizuneko programa. Kontzertua Casal de Catalunyan izango da eta sarrerak zenbakituak. 

Gehiago irakurri...


Bukatu da aurtengoz: Jaialdi 2015eko azkeneko argazki galeria (eta VIII)

2015/08/07

Ikurriña, AEBetako eta Idahoko ikurrekin batera haizearen menpe Idahoko Kapitolioan, Boisen

Amaitu da aurtengoz. Jaialdi 2015 bukatu da. Balantze ona egin dute antolatzaileek eta guregana heldu diren iritziak ere onak izan dira. Batez ere Euskal Herritik etorri den jendearen artean, badirudi gustura, harrituta, eta gehiago ezagutzeko gogoz doazela atzera etxera Diasporako errealitate honekin topo egin duten hainbat euskaldun. Xifrak, balio badute, 50.000 bisitari aipatu dira. Segun eta nola kontatzen duzun ateratzen zaigu gehiago ala gutxiago. Hona Jaialdi 2015eko azken argazki-galeria.

Gehiago irakurri...


San Inazioren prozesio eta dantzak, euskaldunek Boisen sustraitutako ohitura katoliko bizia (argazkiak VII)

2015/08/07

San Inazioren irudia prozesioan joan den larunbatean, St Mark elizan euskal mezaren ostean (argazkia EuskalKultura.com)

Jaialdi garaiak badauka urtero bere egitarauan sendo finkatutako erlijio arloko ohitura bat. Izan ere, bost urtero Jaialdi, baina urtero Boiseko San Inazio euskal festak, uztailaren 31aren astean ospatzen dira eta badaukate fede katolikoari lotutako bere erritua, bertako Oñati dantzariak, Biotzetik abesbatza eta herriko euskal fededunak partaide.

Gehiago irakurri...


Iñaki Reta: “AEBetara etorri nintzen aurrenekoan izugarri erakarri ninduen diasporak eta geroztik ahal dudan guztietan etorri ohi naiz”

2015/08/03

Boiseko Euskal Etxearen aurrean, Iñaki, Cristina eta Joanna, aurtengo Jaialdiko giroa alaitzen zuten bitartean (Irudiak: I.R, Jaialdi 2015 eta Wikimedia)

Boiseko Jaialdi 2015ean egon direnak, ziurrenik ikusi izan dute, hiriko kaleetan barrena, jotak abestu eta jotzen zituen hirukote bat. Berezia hirukotea baina, gaztelaniaz eta euskaraz gain, ingelesez ere kantatzen zituztelako Nafarroako abestiak. Taldeko trikitilaria da Iñaki Reta (Gasteiz, 1984) eta pozarren dago mendebaldera berriz ere itzuli izanaz: “Euskal amerikarren komunitatearen parte izateak gauza berezia izaten jarraitzen du”, adierazi dio EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Jaialdi 2015: Festa biziak eztanda egin du Boisen larunbatean, jaietako egun nagusian (argazkiak VI)

2015/08/02

Euskal produktuen salmenta Jaialdiko postuetan (argazkiak EuskalKUltura.com)

Festak eztanda egin zuen atzo Boisen eta asteburuarekin jendez gainezka dabil hiriburu idahotarreko euskal eremua. Egun handia izan zen atzokoa, eta urtero legez, Boiseko euskal komunitateak San Inazio eguna gogotik ospatu zuen, larunbatez, hemen ohi bezala. Horrez gain, "Basque-ing at Expo Idaho"-n euskal produktuen salmenta, musika eta giro aparta izan zen. Jarraian, argazki kronika.

Gehiago irakurri...


Boiseko jaialdi ez da festa soil bat, ospakizun da

2015/08/02

Boiseko hiriak eta jatorri euskalduneko bere biztanleek ahalegin handia egin dute azkeneko hamarkadetan etorkizuna ematearren euren iragan euskaldun aberatsari. Etorkizunari begira kateari segida ematearren egindako ahalegin horren ataletako bat da Jaialdiren fenomenoa.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-eko zuzendari Joseba Etxarrik NABOren Bizi Emankorra saria jaso zuen Boisen

2015/08/01

Joseba Etxarri, Bizi Emankorra saria jasotzen NABOko lehendakari Valerie Arrechearen eskutik

Atzo, North American Basque Organizations (NABO) elkartearen bilkuran, Bizi Emankorrak sariak eman zituen Ipar Ameriketako euskal etxeen fedeeazioak. Sari hauek AEBetako euskal komunitatearen alde egindako lana aintzat hartzen dute, eta aurtengo sarituetako bat EuskalKultura.comeko zuzendari Joseba Etxarri izan da. Beste sarituak Izaskun Kortazar, Benan Oregi eta John Ysursa izan ziren. Zorionak lauroi!

Gehiago irakurri...


Jaialdi 2015: NABO bilkura eta eskerrak AEBetako euskal jairik handiena antolatzen duten bolondresei (argazkiak)

2015/08/01

Al Erquiaga, Gerri Achurra eta Gaizka Malone, Jaialdiko antolatzaileen izenean Eusko Jaurlaritzaren esker ona jasotzen (argazkia EuskalKultura.com)

Jendez gainezka zegoen Boise atzo, Jaialdiren asteburu handiaren usainean. Atzo Eusko Jaurlaritzak AEBetako euskaldunei egin zien harrera ekitaldian omenaldia jaso zuten Diasporako euskal festarik handiena antolatzen duten bolondresek. Beste omenaldi bat, kasu honetan ezustekoa eta ahobatekoa, jaso zuen ere Grace Mainvilek, urte askotan NABOren diruzain izan denak, osasun arazoengatik kargua utzi beharrean dela azaldu zuenean. Besarkada bero bat, Grace! Jarraian, argazki kronika.

Gehiago irakurri...


Emanaldiak, bisitak eta aspaldiko ametsa --.baita ezkontza bat ere!-- betetzeko aukera Mar del Platako Beti Alai dantzarientzat

2015/07/31

Mar del Platako Denak Bat-eko dantzariak Gernikan (argazkiak Uzturre Munduan)

Uztailaren 25ean lurreratu ziren Mar del Platako Denak Bat euskal etxeko 26 gazte Euskal Herrian eta ordutik aurrera ez dira batere gelditu. Euren lehenengo emanaldia dagoeneko eman dute. Getxon, bigarrena gaur bertan izango da Zubietan eta programa Gorlizen eta Hendaian eskainitakoekin osatuko da. Bitartean, Euskal Herriko hiri nagusiak eta leku adierazgarrienak bisitatzen ari da talde argentinarra. 

Gehiago irakurri...


Jaialdi 2015: Erabakitzeko eskubideari buruzko mintegiak jakinmin handia piztu zuen Boisen

2015/07/31

Ibarretxe lehendakaria, Boisen, "Together or nothing at all" mintzaldian parte hartzen (argazkia EuskalKultura.com)

Aurrera darraite Boisen Jaialdi 2015en inguruan antolatutako makina bat euskal ekitaldi eta jarduerek. Atzo, uztailaren 30ean, festa eta kulturaz gain, politikarentzako tartea ere izan zen, "Together or nothing at all" (Elkarrekin edo ezer ez) izeneko mintegiarekin. Erabakitzeko eskubideari buruzko hausnarketa egin zuten Ibarretxe lehendakariak (ALC), Columbia Unibertsitateko Joshua Fisher doktoreak eta Gure Esku Dago ekimeneko Jon Camiok. Eguneko argazki kronika, jarraian.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia