euskal diaspora eta kultura
2015/09/04
Finlandiako hiriburuan euskal irakurletzarako irakasle bila ari da Etxepare Euskal Institutua. Deialdia atzo argitaratu zen Euskal Herriaren Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) eta hautagaitzak aurkezteko epea hamar egunekoa da. Irakurleak astean lau orduko euskara klaseak emango ditu eta irakurletzaren aurrekontua 5.600 eurokoa izango da.
2015/09/03
Festa handia prestatu du Chinoko Centro Basco jatetxeak larunbat honetan bere 75. urteurrena ospatzeko. Egunpasa eta afari goxoa egingo dute bertan betiko bezero eta lagunekin, Euskal Herriko 'Holako' musika talde lapurtarrak alaituta. Berterretche familiak, gainera, 45 urte egiten ditu jatetxearen kargu eta hori ere behar den moduan ospatuko dute Monique Berterretchek eta egun negoziaren ardura duten Bernadette eta Joey seme-alabek.
2015/09/03
Mugimendu handiko egunak ari dira bizitzen Cordoba hiriburuko Gure Txokoa-ko lagunak. Azken aste hauetan kolektibitateen ekitaldietan hartu dute parte eta euskal bisitariak jaso dituzte euskal etxean. Ostiral honetan Immigranteen Jaian arituko dira eta irailaren 18rako 'Cordoba Loiolari kantari' Koru Topaketa antolatu dute.
2015/09/02
Kalifornian jaiotako kazetari eta irakaslea da Nancy Zubiri, aita Aldudeko euskalduna eta ama peruarra. Boisen harrapatu genuen "Travel Guide to Basque America" (University of Nevada Press, 1998) gidaliburu famatuaren egilea uztail azkenean, Jaialdiko asteazkenean, jendez inguratuta, euskal giroan. Izan ere, Jaialdiko zaletu handia dela esan zigun.
2015/09/02
La Platako Unibertsitateko Gogoetarako Irlandako Katedra Askeak eta Lauburu Argitaletxeak bat egin dute Maria Eugenia Cruset Historia Doktorearen ikerketa argitaratzeko. Egilearen esanetan, lana akademikoa da, "Nazioarteko Harremanei buruzko nire master tesiaren jarraipena nolabait", "baina oso erraz irakur daiteke eta interesgarria suertatu ahal zaie ikertzaileei baina baita publiko orokorrari ere”.
2015/09/01
Euskal sukaldaritza moldeek eta "Basque" deiturak segitzen dute munduan euren gorantzako bidean. Azken adibideetako bat dugu gaur bertan Londresen zabalduko den 'Lurra' erretegia. "Basque" etiketapean sortu dute azken hiru urteetan auzo berean "Donostia" jatetxea sortu eta arrakastaz gobernatu duten nagusiek, Nemanja Borjanović-ek eta Melody Adam-ek. Leku berriaren berezitasuna, okela eta arraina euskal erretegietako estiloan zerbitzatzea. Ah, eta chef baten eta zerbitzari bila dabiltza oraindik. Esan ingurukoei!
2015/09/01
Nazioarteko lehenengo esperientzia hau erabat arrakastatsua izan da Tandilgo Gure Etxea euskal etxearen baitan jaiotako abesbatzarentzat. Eskarmentu polita bizi izan dute eta taldeak milaka lagunen aurrean abestu zuen, puntako teknologiaz baliatuta. Kantariek aitortu digutenez, maila pertsonalean ere, herrialde berri bat ezagutzearekin batera, anfitrioi brasilderrekin loturak sortzeko aukera ere izan du Martin Tumbarinok zuzentzen duen koruak.
2015/08/19
Londresen irailaren 1ean zabaltzeko xedea duen Lurra euskal estiloko jatetxe edo erretegi berriak zenbait lanpostu eskaintzen ditu ("assistant manager, waiters, waitresses & runners"). Erresuma Batuan lan egiteko eskubidea eskatzen dute, ingelesa menperatzea, taldean lan egiteko gaitasuna eta jendetasuna, besteak beste, eta soldata egoki gehi bonusak. Berehala hasteko da.
2015/08/08
Heldu da eguna! EuskalKultura.com-ek oporrak hartuko ditu abuztuan zehar eta datozen egunetan ez dugu albisterik argitaratuko (agendak eta buletinak jarraitu egingo dute, baina). Irailean itzuliko gara, baina bien bitartean, hemen duzue udan zehar eta datozen hilabeteetan egingo diren euskal jaialdien zerrenda.
2015/08/08
Itzuli berria da Renora Boiseko Jaialditik, NABOk Idahoko hiriburuan joan den ostiralean egin zuen Biltzar Nagusian eman baitzuen bera zuzendari duen Memoria Bizia proiektuko azken aurrerapenen berri. Nevadako Unibertsitatean mintzatu gara pedro J. Oiarzabal ikertzaile bilbotarrarekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus