euskal diaspora eta kultura
2015/10/05
Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak antolaturik Gaztemundu 2015 programa irailaren 27-28tik aurrera abiatu zuten hamabost gazteek gaur amaituko dituzte egitarauaren araberako euren saioak, bihartik aurrera Euskal Gizataldeen 6. Mundu-Batzarrera bildurik direlarik. Gogoratu Mundu-Batzarreko saioak asteartea izango dutela harrera eguna eta asteazkenetik ostirala bitartean garatuko direla Gasteizko Montehermoso Jauregian.
2015/10/05
Bartzelonako Hizkuntza Eskola Ofizialak, UB eta UAB unibertsitateetako irakasleek, Euskal Etxeak eta HABE-k elkarlanean sustatuta, euskal literaturako Irakurle Kluba abian jarriko da Bartzelonan. Hilean behin bilduko da kluba, euskal literaturako lanei buruz solasteko., Parte hartzeko betebehar bakarra, Bartzelonako liburutegien sareko kide izatea.
2015/10/05
Bigarren historia liburua argitaratu berri du John J. O’Hagank (San Frantzisko, 1941), beste behin ere Kaliforniako misioak ardatz harturik. ‘When the Basques ruled California’ (Euskaldunek Kalifornia gobernatu zutenean) lanean, 1784-1834 urte bitartean euskaldunek izan zuten eraginaz mintzo da. Argitaletxearen berbatan, “liburu entretenigarri honek, talde txiki batek historia garai jakin batean lortutako botere neurrigabea azaltzen du”. O’Haganek EuskalKultura.com-i esan dio, izatez, “AEBek Kalifornia Mexikorengandik eskuratzerakoan eragin handia izan zuten euskaldunek”.
2015/10/02
'Porteñoa' da, hala deitzen baitzaie gaztelaniaz Valparaison jaiotakoei, baina bere bizitza txiletarra euskal sentimentuek aberastua jaio eta hazi zen. Aurtengoa, gainera, urte berezia du Archibaldo Uriarte Valparaisoko Eusko Etxeko lehendakariak, Mendeurrena ospatzen ari baita bere elkartearen aurrekaria, euskal emigranteek hirian 1915ean sortutako Elkar Laguntzeko Euskal Txiletar Etxea Elkartea.
2015/10/02
Sari-emate ekitaldiaren baitan, euskal etxeko antzerki taldeak emanaldi bat eskaini zuen eta Corpus Christira bertaratu ziren lehiaketaren saridunek euren lanak irakurri zizkioten bildutako publikoari. Zeremonia berean 2015eko lehiaketako lan irabazleen lanak argitaratzeko asmoa eta 'Kontaketa harrigarriak'-en 8. edizioa iragarri zituzten antolatzaileek.
2015/10/02
Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak bere urteroko Euskal Jaia ospatu zuen iragan irailaren 26 eta 27an. Aurten festak gonbidatu berezia izan zuen: Eibarreko Kezka Dantza Taldea, eta, eurekin batera, elkarteko dantzariek eta koruak euskal dantza ezagutzera eman dute hiriko kaleetan. Festa igandean amaitu zen, elkartean egin zen lagunarteko bazkari batekin.
2015/10/01
Urriaren 16an Uztaritzen euskal emigrazio eta Diasporari buruzko gogoeta egingo da, Eusko Ikaskuntzak, Euskal Kultura Erakundeak eta Eusko Diasporak antolatuta. Jardunaldiak "Euskal emigrazioa: oroitzapena baino gehiago?" izena hartu du eta Kanaldude herri telebistak grabatuko du. Gonbidatuen artean, Estatu Batuetatik etorriko diren Johnny Curutchet eta Martin Goicoechea bertsolariak izango dira.
2015/10/01
Denbora luzea joan da Emily Lobsenz (Connecticut, AEB, 1979) ‘Song of the Basques’ dokumentalaren lehen minutuak grabatzen hasi zenetik. Edozelan ere, orain arte ez du AEBetako zinemetan proiektatzeko aukerarik izan. Izan ere, beste hainbat proiektu hasi eta amaitu ditu euskaldunen inguruko film hau bukatu zuenetik, baina azkenik heldu da ordua: “Ederra da, behingoan, filma partekatu ahal izatea! Herri hau maite dudalako egin nuen filma, baina partekatu nahi nuelako ere bai”, adierazi dio EuskalKultura.com-i.
2015/10/01
Hego Amerikako koru bakarra izango da Argentinako taldea izen handiko lehiaketa honetan; eta beste hamabi korurekin batera, aldez aurretik ezarritako bi euskal abesti kantatu beharko dituzte: David Azurzaren “Loriak Udan" eta Xabier Sarasolaren “Maiteagok". Europa egingo diuten biraren baitan, Santurtzin, Iruñean, Getxon, Astrainen eta Donostian ere arituko dira abeslariak. Europara abiatu aurretik, La Platako Euzko Etxean eskainiko dute azken kontzertua, urriaren 14an.
2015/09/30
Joan den larunbatean --irailaren 26an-- jarri du abian Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat euskal etxeak bere baitango Eusko Kultura Etxea eta Lucio Echaniz Liburutegiaren 25. urtebetetzea ospatzeko egitaraua. Programa urte osoan zehar luzatuko da eta 2016ko irailean bukatuko da, erakundeen 25. urteurren egunean gauzatuko den ekintza berezi batekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus