euskal diaspora eta kultura
2015/10/09
Urkullu lehendakariaren irekiera-hitzek abiarazi zuten ofizialki atzo Gasteizko Montehermoso Jauregia-Oihaneder Euskararen Etxean "Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu-Batzarra". Lehendakariarekin batera, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejo zeuden mahaiean, bileraren irekiera-hitzaldia eman behar zuen Kingsley Aikins adituarekin batera. Hona eguneko argazkien kronika.
2015/10/09
“Atera gaitezen seguru bestearekin topa egitera” (sic)nlelopean eman zien ongietorria eskolak 2015eko Euskal Jaian parte hartzera Llavallolgo Euskal Echearen instalazioetara bertaratu ziren ehunka ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohiei. Euskal kultura ardatz, urtean zehar eskolan garatzen dituzten trebetasunak, aktibitateak eta ekimenak erakutsi zituzten ikasleek festaren baitan.
2015/10/08
Lehenengo egunaren ondotik, bigarrena. Atzoko formatoari jarraituz, goizean zenbait hizlari mintzatuko dira, gaiak bereziki euskara izanik (Argentinan 25 urte bete dituen Euskara Munduan, eta Mintzanet programak), ahozko euskal historia bildu, atxiki eta eskuragarri jartzeko Memoria Bizia programa, eta genero berdintasuna euskal etxeetan. Arratsaldeko partean, berriz, Aholku Batzorderako ordezkariak hautatzea eta Diasporari buruzko zenbait libururen aurkezpena.
2015/10/08
Bira argentinarreko lehenengo kontzertua bihar bertan, ostiral iluntzean eskainiko du Buenos Aires hiriburuko Euskal Echea eskolako kaperan; beste biak, berriz, Argentinako bi puntetako hiri turistikoenetan: Ushuaian eta Iguazun. Emanaldietan errepertorio bariatua eskainiko dute Gipuzkoako abeslariek, tartean eliz musika eta Euskal Herriko eta mundu osoko folklorea.
2015/10/07
Lehenengo eguna izango du gaurkoa Gasteizen ostirala bitartean garatu den "Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 6. Mundu-Batzarra"k. Goiza Marian Elorza Jaurlaritzako Kanpo Ekintzetarako idazkari nagusiaren agurrarekin hasiko da, ondoren Urkullu lehendakariak irekiera ofiziala gauzatuko duelarik, hitza Irekiera-hitzaldiaren ardura izango duen Kingsley Aikins aditu irlandarrari pasatzeko. “Diaspora Matters” diaspora gaietako aholkularitzako sortzaile da Aikins.
2015/10/07
Urriaren 1etik 4ra egin da aurten Pehuajóko Liburu Azoka, udalaren babesarekin eta hiriko hainbat erakunde partaide. Aurreko urteetan bezala, ekintza kulturalaren 19. edizio honetan ere, Etxe Alaik hartu zuen bere gain Euskal Herriaren eta euskal kulturaren ordezkari izateko ardura. Berri honekin batera, Etxe Alai Euskal Etxeak instituzioaren 59. urteurrenaren ospakizunen berri eman digute.
2015/10/07
New Yorkeko Eusko Etxeak Aniztasunaren Asteburua ospatuko du ostiralean hasi eta igandea arte, eta horretarako egitarau mardula prestatu dute elkarteko kideek. Besteak beste, honako proposamenak dakartza asteburuak: "80 egunean" filmaren emanaldia, "Begirada Ausartak" ("Miradas Atrevidas") liburuaren aurkezpena eta amaitzeko, urteroko Gayaldia festa.
2015/10/06
Bihar asteazkena hasiko da Gasteizko Villahermoso Jauregia-Oihaneder Euskararen Etxean "Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu Batzarra". 'Diasporizatu' lelopean eta Urkullu lehendakaria buru delarik, Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak egingo die batzarkideei lehenengo ongi etorria, hitza Batzarraren irekiera-hitzaldiaren ardura izango duen Kingsley Aikins aditu irlandarrari pasatu aurretik. Hogei bat herrialdetako ordezkariak partaide, bilera ostiraleraino luzatuko da.
2015/10/06
Iragan martxoan, Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek Kaliforniara bidaia egin zuen, bertako euskal komunitatea ezagutu eta harremanak estutzeko asmoz. Bidaian makina bat elkarrizketa eta irudi grabatu zituzten, eta orain horiek guztiak dokumental bihurtu nahi dituzte, hara joandako euskaldunen lekukotza aditzera emateko. "Enbaxadoreak" izena izango du lanak eta crowdfunding kanpaina jarrio dute abian finantziazioa eskuratzeko.
2015/10/06
Asteburu osoko ekitaldi bat antolatu zuten San Martin de los Andesko Euskal Txokoa euskal etxeko lagunek komunitateari begira. Alde batetik, Sukaldaritza Tailerra eskaini zuten. urrutitik --San Nicolaseko euskal etxetik, Buenos Aires probintzia iparraldetik-- propio etorritako sukaldariek larunbat eta igandean; bestetik, Euskal Taberna izeneko jaian, euskal dantza ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten gonbidatuek, Bahia Blancatik etorritako dantzariei esker.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus