euskal diaspora eta kultura
2015/10/23
‘Basque Family Cultural Celebration’ izenpean (Euskal familien ospakizun kulturala), Carson City-ko Nevada State Museum-ak euskal kulturaren inguruko ekitaldia antolatu zuen urriaren 10ean. Hitzaldiak, erakusketak, ikastaroak, bai eta euskara eskola ‘express’ bat ere. Deborah Stevenson museoko hezkuntza saileko buruak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, “Euskal herritarren bitartez azaldu nahi izan dugu Nevadaren izaera emigrantea. Eta arrakastatsua eta entretenigarria izan da”.
2015/10/23
“Patagoniako bertako produktuez osatua, sagardogintzan esperientzia handia duten adituek eginda eta euskal ondarearen eraginpean, identifikatzen gaituen ikur bat lortu dugu: Iñaki sagardo naturala”, hitz hauekin aurkezten dute euren proiektu berria Pülku sagardotegiak eta Itziar Aguirre euskal sukaldari rosariotarrak, eta Macachingo Euskal Aste Nazionalean datorren astean egingo den edariaren lehenengo dastaketara gonbidatzen dute.
2015/10/22
Espainiar estatuko iparraldeko musika ekarriko du bihar eta etzi Mallorcara Artea Euskal Etxeak, Trobada de Músiques del Nord jaialdiaren aurreneko edizioan. Bizkaitik, Dangiliske folk taldeak parte hartuko du eta eurekin batera Talamh talde zeltiarra eta Anaquiños gaita galiziar taldea ariko dira. Horrez gain, txalaparta, euskal dantzak eta euskal gastronomia dastatzeko aukera ere izango da.
2015/10/22
Laudio utzi eta Madrilera joan zen ikastera eta ikasketak bukatuta lana topatu eta bertan ezkondu zen. Estibalitz Ortega Omar gustura bizi da hiriburu espainiarrean, bertakoa den bere senarrarekin eta euren bi seme-alabekin, Aitor, Athletic-zalea eta Leire Madriltzalea.
2015/10/22
Macachinerako bidean, Buenos Aires probintziako hainbat hiritako euskal etxeek jaso dute azken bolada honetan Argentinan Euskaraz 25. urteurrena kari, eta HABE eta FEVAren laguntzaz, Euskadiren Argentina-Mercosur-erako Ordezkaritzak prestatutako ‘Euskara Argentinan. Euskararen pausoen atzetik’ erakusketa. Aste honetan Cnel. Pringleseko Kultur Etxean ikusi ahal izango da, Eusko Biltzar euskal etxea babesle.
2015/10/21
Datorren astean aurkeztuko dute Juan Carlos eta Juan Pedro Zubieta Oria anaia euskal-argentinarrek, titulua gaztelaniaz "Los Vascos y la estancia curuzucuatieña" eta azpititulua euskaraz duela --“Euskaldunak eta estantzia curuzucuatiarra”-- argitaratu duten liburua. Corrientes probintzia argentinarrean dago Curuzú Cuatiá herria eta bertako euskal ondarea gordetzearren idatzi dute, bertako euskal ondorengoei zuzenduta, bereziki. Datorren astean aurkeztuko dute Corrientes hiriburuan eta hurrengoan Curuzu Cuatian. Moglia argitaletxeak kaleratu du.
2015/10/21
Urriko bigarren asteburuan, 9tik 11ra, lehendabiziko Aniztasunaren Asteburua antolatu zuen New Yorkeko Euzko Etxeak. Gayaldi festibalaren eboluziotzat har daitekeen jaialdi honek euskal herritar izateko definizio bakarra ez dagoela aldarrikatu nahi du, Aitzol Azurtza antolatzaileak EuskalKultura.com-i azaldu dionez. Ospakizunez eta festaz aparte, ekintza kulturalak ere hartu zituen barne hiru eguneko programak.
2015/10/21
Hastear dira --edo hasiak dira dagoeneko-- aurtengo ikasturteko euskara eskolak Ipar Ameriketako eta Karibeko euskal etxeetan. HABEren laguntzarekin euskara ikastaroak eskaintzen dira AEBetan, Kanadan, Mexikon eta baita Kuban ere. Klaseak hasiak badira ere, ateak irekita daude oraindik izena eman eta parte hartu nahi dutenentzat. Hona hemen ikastaroak eskaintzen dituzten elkarteen zerrenda.
2015/10/20
"40 urte baino gehiago egin ditut hanka bakoitza ozeanoaren alde batean nuela, baina nire oroimena beti itzultzen da Euskal Herriko mendi berdeetara, eta abestietara...", idatzi zuen Miguel Marinak bere azken urteetan. 1936ko gerraren ostean Frantzian, Venezuela, Dominikar Errepublikan eta AEBetan erbesteratua, deserriratuen esperientzia eta samina nabari dira Marinaren artean. Bihar bere lanari eskainitako erakusketa inauguratuko da Bilbon.
2015/10/20
Urtean behin antolatzen duten Sagardotegi Gauaz gozatu ahal izan dute Boiseko euskaldunek pasa den urriaren 3an. 190 bat lagun bildu ziren, beste urte batez, Jesus Alcelay sukaldariak prestatutako otordura. “Lagun, laguntzaile eta euskal sukaldaritzan ikono dugu Jesus”, esan dio EuskalKultura.com-i Lael Uberuagak, Oinkari Dantza taldeko bozemaileak. “Ederra izan zen gaua, oso arrakastatsua”. Sagardoa Astigarragatik etorri zen zuzenean Bereziartua ekoizleak ekarria.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus