euskal diaspora eta kultura
2015/11/03
Kanariar Uharteko, Kataluniako eta Euskal Herriko inprobisatzaileak elkarrekin kantuan ariko dira Bartzelonan azaroaren 6an eta 7an, "Europa bat-batean" izeneko egitasmoaren baitan. Irailean Leonen egin ziren eta, Bartzelonatik igaro ondoren, udaberrian eta udan Euskal Herrian izango dira saioak nazioarteko ordezkariekin, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin elkarlanean prestatutako proiektuaren barruan.
2015/11/02
Bozkarioa giro eta gustura bertan bizi izandako programa, harrera eta arretarekin bukatu zen atzo La Pampako Macachinen 2015eko Euskal Aste Nazionala. Parte hartzaileak zein antolatzaileak bat etorri ziren baioespen onarekin. Izan ere, hori guztia berdintzen erronka polita utzi diote Euskal Astearen lekukoa jaso eta 2016ko edizioko antolatzaile izango den Necocheako Euzko Etxeari. Artikulu honetan pasa den asteburuko Macachingo errepaso orokorra egingo dugu, baina bihartik aurrera eta aste osoan zehar 2015eko Euskal Aste Nazional argentinarrak eman duenaren kronika grafiko zehatza eskainiko du EuskalKultura.com-ek.
2015/11/02
Ostegun honetan abiatuko da Berlingo 3. Euskal Zinemaldia, bertako Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein euskal etxeak antolatuta. Lau egunetan bost film izango dira ikusgai: "Lasa eta Zabala", "Amaren eskuak", "Echeverriatik Etxeberriara", "Ateak zabalduz" eta amaitzeko "Loreak", Oscarretarako hautagaia. Horiez gain hil honetan hitzaldiak, proiekzioak, idazle topaketak eta irakurraldiak egingo dira Berlinen.
2015/11/02
2012ko ‘Sorginkeria Euskal Herrian’ eta 2013ko ‘Euskaldun bati gertatutakoa’ nazioarteko bi literatura lehiaketetan parte hartutako 70 ipuin laburrek osatzen dute bilduma, Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Batzordeak gauzatu duen lehena. Aurkezte ekitaldira testuen egileak, lehiaketako epaimahaikideak, eta erakunde anfitrioiko agintariak bildu ziren.
2015/10/30
Gaur ostiraletik aurrera euskal-argentinar kolektibitateen elkarretaratze eta festa nagusia lehertuko da La Pampako Macachin herrian. Dena prest dago horretarako Macachinen, ezaugarri nabari batekin, gainera: Macachingo herri osoa konplize eta partaide egingo da festa. EuskalKultura-com lekuko izan da, herri sarrera beretik hasten direla Euskal Astea aipatzen duten kartelak, euskal eta argentinar banderak eta euskal dekorazioko erakuslehioak, besteak beste. Ikus gaur lehenengo argazki-galeria, astelehenetik aurrera jarraitzeko, egunez-egun Macachingo bilera nagusi honen argazki-kronika.
2015/10/30
"Loreak" Sagar Handira heldu da eta, Oscar sarietarako lasterketan, New Yorkeko Paris Theatre zineman izango da ikusgai gaurtik hasi eta datorren azaroaren 5a arte. Sarietarako lehia horretan oso garrantzitsua omen da emanaldietara jendea erakartzea eta AEBeko euskal komunitateari filmari sostengua emateko eskatu nahi diogu EuskalKultura.com-etik, aurreneko aldiz euskara hutsean eginiko film bat Oscarretan egon dadin!
2015/10/30
Nazioarteko euskal etxeetako mus jokalaririk onenak Argentinako Mar del Platan bilduko dira bihar, Munduko Mus Txapelketa jokatzeko. Talde partehartzaileak honakoak dira: Argentina A eta B, Australia, Txile, Espainia, Euskadi, Frantzia, Mexiko A (2014 irabazleak) eta B, Uruguai, AEB eta Venezuela.
2015/10/30
Datorren urteko apirilaren 19an plazaratuko dute beren lehenbiziko sukaldaritza liburua Eder Montero eta Alex Raij sukaldariek, Rebecca Flint Marxe-ekin batera. New Yorkenko Txikito jatetxearen burua da bikotea eta, Monterok EuskalKultura.com-i argitu dionez, “erabat amaituta dago jada", baina marketing-a dela eta udaberrira arte itxarongo du argitaletxeak. “Txikitoren ukitua duen arren, ingelesa menperatzen duen edonork erabiltzeko moduko erreferentzia liburua da”, gehitu du bilbotarrak.
2015/10/29
Renoko Unibertsitatean (Nevada, AEB) dagoen Center for Basque Studies edo Euskal Ikasketen Zentroak izen berria izango du azaroaren 3tik aurrera. Instituzioko arduradunek hala erabakita, William A. Douglass eta Jon Bilbao sortzaileen izena emango diote: lehenak zentroa berbataiatuko du eta, bigarrenak, liburutegia. “Ilusio handia ematen digu. Egin duten lana eskertzeko modu egokia dela iruditzen zaigu”, esan dio Sandra Ott-ek, CBS-ko barne harremanetarako zuzendariak, EuskalKultura.com-i.
2015/10/29
Euskal dantza, musika kontzertu bat, Korrika Txikia, herri bazkaria... horiek dira Txileko Santiagoko Euzko Etxeak prestatu duen 2015eko Euskal Astearen egitarauaren zati txiki bat. Ospakizunak azaroaren 19an hasiko dira eta gonbidatuen artean Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Unai Rementeria izango da. Irekiera ekitaldian euskal sukaldariek prestaturiko gastronomia dastaketa egingo da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus