euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Associazione Culturale Euskara Erromako Visitazioni jaialdian parte hartzen ari da, Xabier Erkizia artistak gonbidatuta

2015/11/17

Erromako Visitazioni jaialdiaren afitxa
Erromako Euskal Etxea, Associazione Culturale Euskara elkartea hiriko soinu eta arte jaialdi batean ari da parte hartzen. "Visitazioni: Festival Internazionale di Arte Sonora" izena du jaialdiak eta irailaren 17tik abenduaren 5a arte luzatzen da. A.C.E.-ko kide Marcello Liberatok "Mobile" instalazio aurkeztuko du gaur.
 

Gehiago irakurri...


Euskaldunberrientzat aitortza eskatu dute Poziktibity kanpainako laugarren bideoa aurkeztean

2015/11/17

Poziktibityren 2015eko laugarren bideoaren aurkezpena

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Ana Urrutia ETBko aurkezleak Poziktibity proiektuaren 2015. urteko laugarren bideoa aurkeztu zuten atzo Bilbon. Aurkeztutako bideo hau Euskararen Nazioarteko Egunari lotuta dago. Azken bideo honekin Euskadiko hainbat erakundek, tartean Bizkaiko Foru Aldundiak, Arabako Foru Aldundiak eta Bilbo, Gasteiz eta Donostiako Udalek, bat egin dute proiektuarekin.

Gehiago irakurri...


Mariasun Landa eta Juan Kruz Igerabide, haur literaturako bi euskal maixu, Miamiko Liburu Azokan izango dira

2015/11/16

Mariasun Landa euskal idazlea

Mariasun Landa eta Juan Kruz Igerabide idazleek Miamiko Liburu Azokan parte hartuko dute aste honetan, Etxepare Euskal Institutuaren sostenguarekin. Azoka atzo hasi zen, baina euskal idazleak asteburuan helduko dira. Landak eta Igerabidek hainbat ekitaldia eta jardueretan parte hartuko dute, horien artean "De cocodrilos bajo la cama y caminos de tinta en la nieve: dos maestros de la literatura infantil vasca" mahainguruan.

Gehiago irakurri...


Espainiako bikotea txapeldun Mar del Platan jokatutako Euskal Gizataldeen 2015eko Mus Txapelketan

2015/11/16

Txapelketaren astean hainbat txango egin zituzten muslariek eta euren laguntzaileek (argazkiak EE)

Argentinako Mar del Plata hirian jokatu da aurten Nazioarteko Mus Txapelketa, bertako Denak Bat Euskal Etxea antolatzaile. Lehiaketaren 38. edizioan, hogeitalau muslarik hartu dute parte eta Andres Fernandez eta Norberto Rodriguez espainiarrek eurenganatu dute txapela. Anfitrioiek oso balantze ona egin dute eta nobedadeen artean ekitaldiaren zerbitzura ipinitako teknologia berrien erabilera azpimarra daiteke.

Gehiago irakurri...


Iruñean 20 urte daramatza Keiko Suzuki japoniera irakasleak: euskara ikasi du eta gustukoa du pilota

2015/11/16

Iruñean bizi den Keiko Suzuki japoniarra euskaldundu egin da eta japoniera irakasle ari da nafar hiriburuan (argazkia Iñaki Porto-DNN)

Hogei urte dira Keiko Suzuki iritsi zela Nagoya-tik, Japonian, Iruñera, Filologia Hispaniarra ikastera. Gaur egun japoniera irakasle dihardu Nafarroako Hizkuntz Eskola Ofizialean, euskaldundu egin da eta pilotazaletzat aurkezten du bere burua. Elkarrizketa egin diote Sara Huarte eta Iñaki Portok eta Noticias de Navarra egunkarian gaztelaniaz argitaratu.

Gehiago irakurri...


Miren Agur Meabe idazlea eta Amaia Gabantxo itzultzailea AEBetan bira egiten ari dira "A glass eye" liburua aurkezteko

2015/11/13

Miren Agur Meabe eta Amaia Gabantxo itzultzailea, "Kristalezko begi bat" liburuaren azalarekin

Miren Agur Meabe idazlearen "Kristalezko begi bat" eleberria Estatu Batuetan argitaratuko da udan, ingelesera itzulita eta "A glass eye" izenburuarekin. Egunotan AEBetan dira Meabe eta Amaia Gabantxo itzultzailea, liburuaren aurkezpen bira zabal bat egiten. Hilaren 21a arte New Yorken egongo dira, literatura eta itzulpengintza mintegi batean parte hartzen eta ondoren Mendebaldeko Kostara jauzi egingo dute, Kalifornia, Nevada eta Idaho bisitatzeko.

Gehiago irakurri...


Azaroaren 16an hasiko dira Buenos Airesen ‘Argentinan Euskaraz’ programaren 25. urteurrena ospatzeko aktibitateak

2015/11/13

Rio Cuartoko Gure Ametza euskal etxeko Manuel Campoamor-ek egindako Argentinan Euskaraz-en 25.urteurrenaren logoa

HABEk, FEVAk, Euskadiren Argentinako ordezkaritzak eta bertako euskal etxeek gonbidaturik, Argentinako euskararen lagun guztiek har dezakete parte osagai akademiko eta jolasgarriak ere dauzkan proposatutako programan. Jarduerak azaroaren 16an hasi eta abenduaren 3ra arte luzatuko dira, besteak beste honakoak lagun izango dituzten jardunaldietan: HABEko teknikari eta Euskara Munduan programaren arduradun Kinku Zinkunegi; Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika, eta Joseba Lozano Santos, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria.

Gehiago irakurri...


Literatur lehiaketaren III. edizioko irabazleen izenak plazaratu ditu Iparraldeko Euskal Etxeak

2015/11/13

2012ko eta 2013ko Lehiaketekin egindako Antologiaren azala

100dik gora testuk hartu zuten parte Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur batzordeak antolatutako “Euskal Emakumeak” izenburuko Literatur Lehiaketan; lanen kalitateagatik sari eta aipamen bereziez gain, hamalau diploma ere banatuko dituzte antolatzaileek idazleen artean. Sari-emanaldia azaroaren 21ean izango da, erakundearen egoitzan.

Gehiago irakurri...


Ainhoa Añorga, Berlin: "Euskal zinearen azkenaldiko kalitatea dela eta, zinemaldia urtero egiten hasi gara"

2015/11/12

Pablo Malo zuzendaria Berlinen izan zen "Lasa eta Zabala" filma aurkezteko (argazkia Berlin EE)

Bi urtez behineko ekitaldi gisa sortu zen, ustez, Berlingo Euskal Zinemaldia, baina azkenaldiko euskal zinemagintzaren uzta hain izan da oparoa, Berlingo Euskal Etxeak urtero urtero antolatu duela jaialdia. Eta aurten, gainera "iaz baino jende gehiago" izan da emanaldietan, Ainhoa Añorga elkarteko presidentearen esanetan. "Loreak" filmaren saioan, esaterako, zinea jendez lepo omen zegoen.

Gehiago irakurri...


Ayacuchoko Euskal Odola EEak Euskal Joko Tradizionalen 8. Topaketa egingo du gaur herriko umeak bilduz

2015/11/12

Euskal Odola euskal etxeak antolatutako Euskal Joko Tradizionalen Topaketa (argazkia Ayacucho Irratia)

Egunean zehar, jolastu ez ezik, askaria hartu, lagunekin konpartitu eta euskal kultura ezagutu ere egingo dute herriko haurtzaindegietako neska-mutikoek. Gaurko aktibitatea iragartzeaz gain, Udalarekin batera euskal etxeak eraiki eta dohaintzan eman zuen etxearen berri ere badatorkigu Ayacuchotik.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia