euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Meggan Laxalt: “Leku fisikoak beti izango dira garrantzitsuak, gizakien arteko harremanen muinean daude”

2015/12/22

Meggan, Boiseko Basque Block-ean, amaitu berri duen masterrerako egindako beste proiektu baten parean; berak dekoratu zuen elektrizitate kutxa hori, euskal izenekin (Argazkia: M.L.M.)

Azaroaren 20an defendatu zuen tesia Meggan Laxalt Mackey-k, Boiseko ‘Basque Block’-en bertan. Gune sinbolikoa, inondik ere, ‘Lekuak: The Basque Places of Boise, Idaho’ (Lekuak: Boiseko euskal guneak) deitutako lana aurkezteko. Leku Ona jatetxe sotoan izan zen aurkezpena, berrogei lagun inguru aurrean. “Oso gauza polita izan zen; galdera asko eta ederrak egin zizkidaten entzuleek ere”, esan dio EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Olentzeroren bisita jaso duen Chascomusko Euskal Etxeak egun batzuk luzatu du Udaleku 2016rako izen-ematea

2015/12/22

2016ko Udalekua sustatzeko afixa

Ahalik eta lagun gehienen partaidetza bultzatze aldera, astebete atzeratu du Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak Udalekuan parte hartzeko izena emateko epea. 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzendutako ekitaldi hau urtarrilaren 5etik 9ra izango da, aurten euskal musikarekin lotuta dagoen nobedade polit batekin. Udalekua heldu bitartean, Olentzeroren bisita jaso dute joan den igandean Chascomuseko lagunek.

Gehiago irakurri...


Gabonak euskal estiloan zoriondu nahi? Hona Olentzerori idazteko edo postal pertsonalak sortzeko aplikazioak

2015/12/21

"Olentzeroren gutuna" aplikazioari esker zure mezua nahi duzun unean bidali ahalko duzu

Gaur Santo Tomas eguna eta Gabonak ate joka; heldu da garaia Eguberriak zoriontzeko familiari eta gertukoei. Lan horretan, lehengo postalek aspaldi utzi diote lekua teknologia berriei eta sarean badira makina bat baliabide era erraz eta azkarrean Gabonetako postalak bidaltzeko, Olentzerori gutuna idazteko eta baita Gabon kantak ikasteko. Hona bildu ditugu horietako batzuk.

Gehiago irakurri...


Necocheako Euzko Etxeak 2016ko Euskal Aste Nazionalerako logoa diseinatzeko lehiaketa jarri du abian

2015/12/21

2015eko Macachingo Euskal Aste Nazionalaren logoa

Diseinuak bidaltzeko epea urtarrilaren 15ean bukatuko da eta emaitzak urtarrilaren 23an jakinaraziko dira, euskal etxe antolatzailearen San Sebastian afarian. Sariari dagokionez, 4000 peso irabaziko ditu logo hautatuaren egileak, esku diruz.

Gehiago irakurri...


Oroipen eta malkoak Toki Eder Euskal Etxeak Euskadin jaiotako kideei egindako omenaldian

2015/12/21

Toki Eder Euskal Etxeko kideak, euren diplomak jasotzen

Euskal Herrian jaioak diren erakundeko berrogeita hamar kide omendu zituen Jose C. Pazeko Euskal Etxeak urte amaierako bazkarian. Zeremonia oso hunkigarria izan zen batez ere diplomak eman zitzaizkienean Argentinan bizi diren saridunei.

Gehiago irakurri...


Emakumeak buru Mexikoko Euskal Etxean: giro bikaina eta umore ona nagusi izan ziren Emakume Alai festan

2015/12/18

Emakume Alai festan parte hartu zuten lagunetako batzuk (argazkia Mexiko EE)

Mexikoko Euskal Etxeak merezitako omenaldia egin zien iragan azaroaren 28an elkarteko emakumeei: euskal etxea sortu zenetik igarto den mende luze honetan bertan lan egin eta euskal kultura sustatu dutenei, alegia. Festa berezia izan zen, emakumeek antolatuta eta emakumeentzako soilik egina; euskal etxearen oinarri diren emakume nagusi, heldu eta gaztetxoek giro bikainaz gozatu zuten. 

Gehiago irakurri...


Juan Antonio Urbeltz, dantzaren ikertzailea: «Mugimenduan dauden sinboloak dira dantza tradizionalak»

2015/12/18

Juan Antonio Urbeltz (argazkia Berria-Jon Urbe/Argazki Press)

Dantza tradizionalak ikertu eta berreskuratzeko mende erdiz egindako lanaren aitortza gisa, Gipuzkoako Urrezko Domina jasoko du gaur Argia taldeko zuzendari ere badenak. Ainhoa Sarasolak eginiko elkarrizketa hau Berria egunkariak eman zuen atzo argitara.

Gehiago irakurri...


Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak hiriko euskal gizataldea ordezkatuko du Arte Noche Jaialdian

2015/12/18

Pergaminoko Lagun Onak-en urte amaierako festan, dantzari guztiak bildu ziren Lantzeko Inauteria dantzatzeko

Hitzordua gaur bertan da, arratsaldeko 7etatik aurrera, San Nicolas oinezkoentzako kalean, hiriko hainbat elkarte, erakunde eta kolektibitate lagun. Programa oparoa eta zabala da eta, Udalak gonbidaturik, Lagun Onak-ek euskal dantzak, gastronomia eta Euskal Herriko informazioari buruzko informazioa eskainiko dizkio publikoari.

Gehiago irakurri...


Euskal Etxeen 2015eko dirulaguntzen esleipena onartu berri du Eusko Jaurlaritzak

2015/12/17

Artxibotik, Eusko Jaurlaritzaren aurreko Xedapen bat Diasporari lotua (argazkia EuskalKultura.com)

Euskal Etxeen 2015eko dirulaguntzen esleipena onartu berri du Eusko Jaurlaritzak eta datozen egunetan eman du argitara Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian, orduan indarrean sartuz eta ofizialtasuna emanez. Orotara, 50 euskal etxek jasoko dituzte laguntzak IV, atalean eta beste zortzik VII. atalari dagokionez.

Gehiago irakurri...


Harkaitz Canoren testuak aukeratu dituzte 2016ko Europako fikzio onenaren antologiarako

2015/12/17

Harkaitz Cano idazlea

"Best European Fiction" antologiak urtero argitaratzen du abendu aldean hurrengo urtean zehar irakurtzeko Europako idazleen fikziorik onenaren antologia. Aurten 2016rako argitaratutako lanen artean euskaldun bat dago: Harkaitz Cano lasartearra. Aukeratuko lana "Mugaritz B.S.O." testua da eta Amaia Gabantxok itzuli du ingelesera. Canorekin batera, Europako hainbat herrialdetako 29 idazleren lanak jasotzen ditu bildumak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia