euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diaspora ere ari da euskarari hegoak ematen, "Euskararen Txantxangorria" kanpainarekin bat eginik

2016/01/25

Txantxangorria da euskararen irudia

Eusko Jaurlaritzak eta euskal erakunde nagusiek abian jarri dute "Euskararen Txantxangorria", euskaldunoi euskara erabiltzeko eta zaintzeko gonbidapen berri bat luzatuz. Diasporatik hasiek dira gutxi batzuk kanpainarekin bat egiten, eta webguneko mundu mapan adierazi dute Argentinan, Brasilen, Katalunian, Espainian... eta beste hainbat lekuetan ere egiten dela euskaraz. Zuk ere bat egin eta jarri txantxangorri berri bat munduan!

Gehiago irakurri...


"Elkarbizitzaren Zubi" batek bilduko ditu Urumearen bi ibarrak, Donostia 2016ren inaugurazio ofizialean

2016/01/22

Maria Cristina zubia izango da Donostia San Sebastian 2016ren inaugurazio ekitaldi nagusiko ardatza

Argi eta soinu ikuskizun batek inauguratuko du bihar ofizialki Donostia San Sebastian 2016. Antolatzaileek ekitaldiaren datu gutxi argitu dituzte, horrela ikusleak harritu eta emozionatu ahal izateko. Inaugurazio ikuskizunaren arduraduna Hansel Cereza da, la Fura dels Baus antzerki konpainia ezaguneko kide ohia, eta ekitaldian ikusleek parte hartze handia izango dutela aurreratu du. Maria Cristina zubia izango da ekitaldiaren ardatza eta bi ibarretan 50.000 lagun baino gehiago espero dira.

Gehiago irakurri...


Paula Berasain, Argentinako Udaleku: "Garrantzitsua da 12-16 urteko gaztetxoentzat ekimenak garatzea"

2016/01/22

Paula Berasain Udaleku 2016ko koordinatzaile izan da Argentinako Chascomusen. Irudian, Zingirako Euskaldunak Euskal Etxe atzeko Picassoren Guernicaren muralaren aurrean (argazkia EuskalKultura.com)

Hogeita bi urte besterik ez ditu, baina Chascomus herrian euskal jatorriko haur argentinarrrentzat bukatu berria den Udalekuko koordinatzaile izan da. Paula Berasain Chascomusko Zingirako Euskaldunak-eko partaide da. Euskalduna izatea zer den beretzat galdetuta, "baloreak, oinarria, taldea, nortasuna, etxetik kanpoko bigarren etxea, lagunak eta etorkizun" iturri zaiola esan digu.

Gehiago irakurri...


Isastegi sagardoaz egindako koktel bat 2015eko edaririk onenen artean The Seattle Times egunkariarentzat

2016/01/21

Txiki Manzana, euskal sagardoz egina, estatu Batuetako Seattle-n asmatu duten koktela (argazkiak Sy Bean)

Seattle-ko The Cloud Room tabernako barman Jay Kuehner-ek euskal sagardoaz eta mescalarekin –Maguey landare mexikarretik eratorritako alkoholdun zukua– sortutako 'Txiki Manzana' koktela 2015eko edaririk onenen zerrendan sartu du The Seattle Times egunkari estatubatuarrak. “Hiriko tragorik onena?”, galdetu dio bere buruari Kuehnerrek, EuskalKultura.com-ekin hizketan. “Batek daki, baina ziur egon koktel hau eskatzen duen lagun taldea zaratatsua eta atsegina dela”.

Gehiago irakurri...


Datozen asteotan Floridako Legebiltzarrean egingo diren akordioen aurrean baikor Jai Alai jokalari eta zaletuak

2016/01/21

Egoera latza bada ere, esperantzarik ez dute galdu nahi AEBetan bizi diren Jai Alai jokalariek (Argazkia: JM Fundazuri)

Floridako Legebiltzarrak hasi berriak ditu Tallahassee-n (estatuko hiriburuan), aurtengo aurrekontuak zehazteko bilerak. Jai Alairen etorkizuna mahai gainean dago, beste hainbat gaien artean, baina “baikor” daudela adierazi dio EuskalKultura.com-i Mercedes Mendive aktibistak, Fernando Lejardi pilotari erretiratu berriaren emaztea ere badenak. “Ongi aterako da dena, baina badugu oraindik zer borrokatua”. Otsail amaiera arte iraungo dute bilerek.

Gehiago irakurri...


"Merezitako errekonozimendua": Diasporako danborradek omenaldia jaso zuten atzo Donostiako San Telmo Museoan

2016/01/19

San Sebastian eguneko festa hasteko ordu gutxi batzuk baino ez direla falta, Diasporako danborradak inoiz baino protagonistago izan dira aurten. Izan ere, atzo, Donostiako Udalak eta DSS2016 Fundazioak danborradei egin zuten ekitaldian merezitako errekonozimendua jaso baitzuten euskal etxeetako danborradek. Necochea, Madril, Buenos Aires, Bahia Blanca, Mexiko eta Bartzelona aipatu zituzten, baina omenaldia munduan zehar donostiarren festa zabaltzen duten danborrada handi zein xume guztientzako izan zen. 

Gehiago irakurri...


Eusko Ikaskuntzak ENE Saria eman zion atzo Iruñean Erromako Associazione Culturale Euskarari

2016/01/19

Iruñeko Civivox Condestablearen aretoetan eginiko ekitaldi batean Eusko Ikaskuntzak 2015eko ENE Saria --bere ikurra den Nestor Basterretxearen estatuatxoa-- eman zion atzo Erromako Associazione Culturale Euskara (ACE) elkarteari, euskararen eta euskal kulturaren alde hiriburu italiarrean urtetan eginiko lan onagatik. ACEren izenean Alex Mendizabalek eta Roberta Grazzik jaso zuten saria, Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako lehendakariaren eskutik.

Gehiago irakurri...


Alex Mendizabal, ACE: "ENE saria muxu antzeko bat izan da Erroman euskal kultura musutruk egiten dugun guztiontzat"

2016/01/18

Alex Mendizanal, Associazione Culturale Euskara elkarteko kidea

Erromako Associazione Culturale Euskara euskal etxeak Eusko Ikaskuntzaren ENE saria jasoko du gaur Iruñean, eta elkarteko Alex Mendizabalek sari horrek elkartera ekarri duen poza azpimarratu dio EuskalKultura.com-i 2015 urtearen balioespena egiterakoan. "Saria ACEri eman diote, baina euskara.it plataformaren inguruan Erroman euskal kulturan musutruk lanean ari garen guztiontzako da. Viviana, Roberta, Marcello, Maurizio, Dario…" "Inoiz mintzatu beharko ginateke euskaldun izan ez eta euskararen alde lan egiten duen jendearen kontribuzio erraldoiari buruz", adierazi du ACEko eledunak.

Gehiago irakurri...


San Sebastian eguneko festak Parisen eta New Yorken hasi dira eta datozen egunetan munduan zehar zabalduko dira

2016/01/18

Pariseko Euskal Etxearen San Sebastian eguneko afitxa (marrazkiaren egile Carmen Ubago)

Diasporako euskaldunek aurrea hartu diete Donostia eta Azpeitiko danborradazaleei eta San Sebastian eguna ospatzen hasiak dira dagoeneko. Pariseko Euskal Etxeak larunbatean egin zuen afaria, eta New Yorkeko Euzko Etxeak igandean, biak ala biak danborrada eta guzti. Bihartik aurrera munduko beste hainbat euskal etxe ere bilduko zaizkie ospakizunei: Madril, Bartzelona, Montreal, Mexiko, Lima, Valladolid, Shanghai, Londres eta Necochea (azken hau astebeteko egitarau zabalarekin), besteak beste.

Gehiago irakurri...


Valentziako Euskal Etxeek Diasporaren Gutunen hirugarren literatura lehiaketa deitu dute

2015/12/31

Diasporaren Gutunen 3. Lehiaketaren afitxa

Euskaltzaleok eta Laurak Bat, Valentzia hiriko bi euskal etxeak, elkarlan emankorrean dihardute azken urteotan eta horren emaitzetako bat da Diasporaren Gutunen Lehiaketa. Aurrekoetan erantzun oso ona izan du lehiaketa honek eta aurten hirugarrengoz antolatu dute bi elkarteek. Lehiaketa parte hartu nahi duten guztiei irekita dago, bereziki munduko euskal etxeetan euskara ikasten ari direneei.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia