euskal diaspora eta kultura
2016/05/20
Euskal etxeko txikienei begira, urtero antolatzen du Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxeak Eskualdeko Txiki eta Ertainen Topaketa. Aurtengo edizioa maiatzaren 14an izan zen eta anfitrioiek harrera galanta eskaini zioten Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxeko ordezkaritzari. Egunean zehar, hainbat dantza, jolas eta kultur ekintza egin zituzten neska-mutilek etxe antolatzaileko dantzari helduen ardurapean.
2016/05/20
Datorren asteartean Erroman izango da Maite Gurrutxaga marrazkilaria, bere lana ezagutzera emateko erromatarren artean. Asociazione Culturale Euskara euskal etxeak gonbidatuta, "Habiak" liburua aurkeztuko du Giuffa liburudendan. Horrez gain, Libe Edizioni argitaletxeak aurki italieraz edizio digitalean aterako duen "Alderik alde" lana ere erakutsiko du.
2016/05/19
Buru-belarri ibili dira Berlingo Euskal Etxeko kideak datorren ekainaren hasieran egingo diren "Agirre in Berlin" jardunaldiak prestatzen. Egitaraua zabala da, eta Agirre lehendakaria Berlinen izan zeneko urteurrena aitzaki hartuta, euskaldunen eta alemaniarren historia errotik aldatu zituen gerra garaia ekarriko dute gogora, euskaldunak errefuxiatu izan zireneko garaia. EuskalKultura.com-ek Euskal Etxeko Ainhoa Añorga eta Unai Lauzirikarekin hitz egin du ekitaldioi buruz.
2016/05/19
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu-Kontseiluak iragan astearteko bileran eman dio argi berdea aurtengo deialdiari. Azkeneko urteetan bere horretan, jaitsierarik gabe atxiki den premia larriko egoerei erantzuteko dirulaguntza deialdiak 202.000 euro banatuko ditu aurten, datozen egunetan Buletin Ofizialak (EHAA) argitaratuko duenez.
2016/05/19
Ekitaldia ekainaren 23tik 25era izango da San Martin de los Andeseko Euskal Txokoa elkartea antolatzaile eta FEVAko lehendakari Hugo Andiazabalek baieztatu du bere partaidetza, baita Argentina-Mercosur-erako ordezkari Sara Pagolak ere. Asteburu berean, Euskal Etxeak hilabetean zehar garatuko duen Zine Zikloaren azken emanaldia egingo du eta instituzioaren bigarren urteurreneko jaia ere programaren baitan ospatuko da.
2016/05/18
Egilea kide duen Uruguaiko Ikasketa Genealogikoen Institutuak deiturik, Enrique Yarza Rovira euskal uruguaitarraren "Un Vasco Anónimo en la Aventura Americana" (Euskaldun anonimo bat Abentura amerikarrean) liburua gaur arratsaldean aurkeztuko da Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxean. Hiriburu uruguaitarreko Rumbo argitaletxeak plazaratu duen liburuak egilearen arbaso izan zen Juan Martin Beracoechearen emigrazioa aipatzen du Uruguaiko Minas mendi inguruetara.
2016/05/18
Elkarrekin zerikusi gutxiko bi lan deialdi bildu ditugu artikulu honetara. Batetik, euskal sukaldaritza menperatzen duen chef baten bila ari dira Bordelen, akitaniar hiriburuko euskal jatetxe baterako. Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 31ean bukatzen da. Bestetik, Ikerbasque fundazioak, 10 ikertzaile posizio betetzeko deia egin du, nazioartean ari diren eta euren ikerkuntza lana Euskal Herrian egin nahi luketen goi mailako hamar ikertzaile eta zientzilarientzako.
2016/05/17
Ternua inguruan izan da Gari Otamendi dantzaria berriki, zehazki Saint Pierre eta Miquelon uhartetan, hango euskaldunei dantza ikastaroak ematen. Diaspora ondo ezagutzen du, eta bere esanetan Zortzigarren Probintziari "izen hutsetik areago izate hori onartu behar diogu, euskal kultura eta komunitatea zenbait belaunalditan mantendu eta hedatu dituztelako. Azken batean, guztiak gara estaturik gabeko nazio bateko kide, ezta?".
2016/05/17
Hautatu bezain laster jakinarazi dizkiote buletin honi Necocheako Euzko Etxea-ko gazteek Hator Hona-ren aurtengo edizioan parte hartuko duten bost lagunen izenak. Gazte Alai dantza talde necocheatarreko kideek kudeatzen duten programa uztailaren 15etik abuztuaren 7ra arte luzatuko da aurten, Necochean Euskal Herriko hainbat kultural adierazpen zabaltzeko asmoarekin, tartean euskara, dantza, musika eta kirola.
2016/05/17
40. urteurreneko irudia sortzeko deialdia egin zuen Maipu hiriko Anaitasuna Euskal Etxeak. Jasotako lanak aztertu ondoren hiru aukeratu dituzte etxeko kideek urtemuga berezi hau irudikatzeko. Berri honekin batera, gonbite bat luzatzen dio Euskal Etxeak komunitateari: uztailaren 10ean, Urteurren Bazkaria egingo dute maiputarrek; urriaren 8an, berriz, Urteurren Jaia.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus