euskal diaspora eta kultura
2016/06/29
Guztiak lanean ziren atzo asteartea Washington hiriburuko National Mall-en, azken ikutuak ematen gaur asteazkena, goizeko 10etan (Euskal Herrian arratsaldeko lauak direla) 2016ko Smithsonian Folklife Festival-i hasiera emateko, euskaldunak eta Euskal Herria aurtengo edizioko ardatz. Inaugurazio ekitaldi ofiziala goizean, Kapitolioa albo batean zelatari muntatu den Euskal Herri txikiak Kepa Junkera eta Sorginak-en emanaldia bizituko du iluntzean. Hona inaugurazio aurreko azken argazkiak. Zero eguna gaur da.
2016/06/29
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak Gaztemundu programaren aurtengo deialdia onartu zuen atzo. Euskal sukaldaritza izango da aurten euskal etxeetako gazteei zuzenduriko trebakuntza programaren ardatza, eta guztira 25 lagunek parte hartu ahalko dute. Eskabideak aurkezteko epea deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ostean irekiko da.
2016/06/29
Eusko Txokoa euskal jatetxe eta euskal etxea da. Duela hamabost urte sortu zuen Armstrong-eko Elorriaga familiak eta zalaparta handirik egin gabe, euskal giroa sustatzen du bere inguruan, batez ere gastronomiaren bidez. “Proiektu familiarra da, euskal etxea gure etxea da”, adierazi dio EuskalKultura.com-i familiaren burua den Norberto Elorriagak. “Dena den, asko gustatuko litzaiguke Argentinako euskal kolektibitatearekin kontaktatzea”.
2016/06/28
Gutxitan izango dute euskaldunek aste honetan eta datorrenean Washingtonen gauzatuko den aukera hau bezalakorik Estatu Batuen bihotzean sartzeko, sukalderaino, amerikarrek eurek antolatutako ekitaldi batean, Smithsonian bezalako erakunde prestigiotsu baten eskutik. Antolatzaileek, milioi bat bisitari aipatu dituzte urtero egiten den hitzordu honetara, aurten, baina, euskaldunak ardatz, Kapitolioaren aurrean, hiriak bisitari gehien bereganatzen duen Uztailaren 4ean. Egun bakarra falta da estreinurako.
2016/06/28
Javier Canteras sukaldaria arrakasta lortu du aspaldion Portland-en The Basque Supper Club izeneko pop-up jatetxearekin. Orain, baina, beste pauso bat emango du eta egoitza fisiko finkoa duen jatetxea irekiko du, Urdaneta izenarekin, uztailaren erdialdean. Jatetxea abian jartzeko dirua era bitxi batean lortu zuen Canterasek, telebistako "Restauran Startup" saioa irabazita. Hau de bere istorioa.
2016/06/28
Berrehundik gora lagun bildu zituen Chacabucoko Euskal Etxeak bere urtebetetze jaian, tartean Cañuelas eta Pergaminoko euskal etxeetako ordezkariak. Euskal etxeen arteko harremanak ondo asko landu nahi dituzte Guillermo Larregui-ko kideek eta ildo horri tiraka uztail honetan Pergaminon egingo den Dantzarien Topaketan hartuko dute parte. Urteko bigarren zatirako, bsteak beste, Nekazaritza Elkarteko erakustaldia, hileroko elkarretaratzeak eta Euskal Herrirako bidaia dauzkate esku artean chacabucotarrek.
2016/06/27
Europa ekialdean izango dira datozen egunetan Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe, Rikardo Arregi, Karmele Jaio eta Eider Rodriguez idazleak, "Egileen irakurketa hilabetea" (MAČ, txekierazko siglen arabera) literatura jaialdian parte hartuz. Lau herrialdetan barrena egiten da jaialdia: Txekia, Polonia, Eslovakia eta Ucrania. Etxeparek Euskal Institutuak lagunduko du bidaia.
2016/06/27
2016an zehar. mundu mailakoan partaide den herrialde bakoitza bere egoera eta ezaugarrien araberako mus txapelketa nazionala antolatzen joan da, izan ere bere bikote irabazlea bidali ahal izateko mundu mailako txapelketa. Herrialde gehienetan prozesu nazionala bukatua da eta ezagutzen dira mundialera etorriko diren bikote parte hartzaileen izenak. Euskal Gizataldeen arteko 2016ko Munduko Mus Txapelketa Donostiako Silken Amara Plaza Hotelean gauzatuko da urriaren 8tik 15era. Webgunea ere prest dute.
2016/06/27
Bolada bizia ari da izaten Misiones probintziako Euskal Jatorri Euskal Etxea bere kideen elkarlanari esker. Aurtengo proiektu nagusia haurrei zuzendutako tailerra da; baina komunitate osoari begira ere badaude proposamenak, tartean hileroko janari salmentak eta urtean behin egiten den zine zikloa. Jai ospakizunak ere badaude Euskal Etxearen lehentasunen artean eta datorren larunbatean, hain zuzen, sanferminak ospatuko dituzte posadastarrek, Rotary Clubean, afari batekin.
2016/06/24
EHAA buletin ofizialak atzo eman zuen argitara Euskal Etxeei zuzendutako dirulaguntzak, haien jarduera, ekintzak eta azpiegitura gastuak finanziatzeko 2016ko deialdia. Gaurtik aurrera, beraz, hilabeteko epea hasten da eskabideak aurkeztu ahal izateko. Deialdiak 862.307 euroko zuzkidura dauka, gehiena IV. kapitulurako (782.307 euro) eta 80.000 euro VII. kapitulurako. Eskabideak aurkezteko azken eguna uztailaren 26a da [ALDAKETA: data hori aldatu egin da eta behin-betiko uztailaren 23an finkatu da]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus