2023/02/28

Martxoa iristearekin batera, Hego Konoko euskal etxeek dei egiten diete bazkideei eta, oro har, publikoari, urte berri batez euren jardueretan parte hartzera. Cordoba hiriko Gerora Euskal Elkartea lehenetariko bat da erritmoa hartzen. Horren lekuko, datorren asteburuan bertan abiaraziko duen txistu eta danbolin tailerra. Ikastaroa, elkarteak bere ekintzen garaleku duen Calicanto Kultur Etxean izango da, ...
Gehiago irakurri...
2023/02/27

Joan den astean, asteazkenez, otsailaren 22an, Villa Mariako Euzko Etxeak bere Urteroko Ohiko Batzar Nagusia egin zuen eta bertan, 33 bazkide partaide zirela, bertaratutakoek aho batez onartu zituzten elkartearen 2019, 2020, 2121 eta 2022ko txosten eta kontuak, gaindituz gisa honetan pandemia dela-eta sortutako aldi berezia. 33 bazkide bertaratu ziren, eta besteak beste elkarteko Zuzendaritza ...
Gehiago irakurri...
2023/02/27

Astearte honetan, otsailaren 28an, bukatuko da Donostiako Elias Querejeta Zine Eskolan (EQZE) izena emateko epea. EQZE unibertsitate eskola da, UPV/EHUra atxikia, eta graduondoko ikasketak eskaintzen ditu pertsonen arteko konpromisoaren testuinguruan eta zineman erabat murgilduta. Programa akademikoa eratuta dago, bai goi mailako unibertsitate titulu bat (lizentzia edo gradua) duten edo hura lortzeko ...
Gehiago irakurri...
2023/02/27

Datorren larunbatean, martxoaren 4an, ospatuko da bigarren Euskal Sagardo Eguna Argentinan, bertako “Txapela” sagardo naturala eta La Platako Euzko Etxea antolatzaile. Jaia 12etan hasiko da, euskal etxe laplatatarrak City Bell-en (La Plata partidoan bertan) duen aisialdirako espazioan, 154 kalean, 444 eta 446 artean. Sagardo dastaketa eskainiko dute eta, protagonista edari tradizionala izango den ...
Gehiago irakurri...
2023/02/24

Etxepare Euskal Institutuak, Zuricheko Unibertsitatearekin elkarlanean, euskara eta euskal kultura irakurletza berria sortu du unibertsitate suitzarrean. Programaren barruan, gaur bertan, otsailaren 24an, ostirala, Introduction to Basque Language and Culture ikastaroa hasiko da. Hortik aurrera, saioak ostiralero izango dira 10etatik 12etara, hurrengo sei hilabeteetan, ekainaren 2ra arte. Irakurletza Zurich ...
Gehiago irakurri...
2023/02/24

Dantza, musa, sukaldaritza eta erakusketa estatikoa izango dira Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxeak Euskal Herria irudikatzeko aukeratu dituen adierazpenak larunbat honetan, hilaren 25, Chabucoko Gizataldeen Jaialdian, Lusardi Etxeak eta Filete Porteño taldeak antolatutako ekitaldian. Dendaren aurrean, taldeko kideek Chacabucora iritsitako etorkinen omenez egindako mural ...
Gehiago irakurri...
2023/02/23

Euskal Herriko zein Estatu Batuetako ikertzaile, idazle, bertsolari eta akademia munduko jendea partaide, martxoaren 9 eta 10ean egingo dira Nevada-Renoko Unibertsitatean "Euskal-amerikar literatura aitzindari bat: Robert Laxalt" izenburupeko jardunaldiak. Helburua, "Robert Laxalt-en jaiotzaren mendeurrena ospatzea, ikusmolde berriak eskainiz euskal-amerikar literaturako dekanoa eta Nevada eta AEB ...
Gehiago irakurri...
2023/02/23

Pozik daude Buenos Aires probintzian hiriburutik 162 kilometro hegoaldera dagoen General Belgrano herriko Gure Etxea Euskal Etxeko kideak. Eta ez da gutxiagorako, duela egun gutxi erdietsi baitute aspaldidanik amestutako euren egoitza. Bost urteko lanaren ostean, Udalak adeitasunez utzitako espazioetan jardun ondoren, elkarteak Euskal Etxearen egoitza izango den galpoi bat alokatu eta bere ekimenen egoitza ...
Gehiago irakurri...
2023/02/22

'Euskal Juárez' du izena, ia hamar urtez Buenos Aires probintziako Benito Juárez herrian euskal jatorriko herritarrak bildu dituen taldeak eta martxoan ekingo die berriro bilerei, aurrera daraman kultur dibulgazio lana bultzatzearren. Egoitza propiorik ez daukate eta herriko “J. J. Bernal Torres” Liburutegi Publikoak espazioa eskaintzen die, bertan, ...
Gehiago irakurri...
2023/02/22

Datorren asteko ostiralean, martxoaren 3an, bukatuko da epea EuskarAbentura programaren 2023ko edizioan izena emateko. Programa hau medio, Euskal Herriko eta bere diasporako gazteak zazpi probintzietan barrena ibiliko dira hilabetez, bertako ondare natural eta kulturala bertatik bertara ezagutuz. Diasporako 15 eta 17 urte bitarteko gazte euskaldun bat bazara —edo inguruan ezaugarri horiek dituen ...
Gehiago irakurri...