euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bere 15. urteurrenean, 2013ko Argentinar Mus Txapelketa eratuko du abuztuan Saladillon Itxaropena EEak

2013/06/24

Argentinako Mus Txapelketa Macachingo 'Euzko Alkartasuna' Euskal Etxean (argazkiaEE) Urtero bezala aurten ere Mus Txapelketa Nazionala egingo du Argentinak . Hitzordua abuztuaren 17, 18 eta 19an izango da eta lehiaketak Txileko Mundialera joango diren ordezkari argentinarrak hautatuko ditu. Lehiaketaren XXXV. edizio hau Buenos Aires probintziako Saladillo hirian izango da, bertako Itxaropen Euskal Etxea antolatzaile. Ekitaldia euskal erakundearen 15. urteurren programaren baitan gauzatuko da eta vaucherrak ordaintzeko epea abuztuaren 9an bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Gaur aurkeztuko da .eus domeinua EHUn eta 2014ko apirilean sarean egongo da erabilgarri

2013/06/21

PuntuEus logoa Urte bateko ebaluatze prozesuaren ondoren eta 5 urteko lanari esker, ICANNek .eus domeinua onartu du. Irabazi-asmorik gabeko erakunde honek Interneteko domeinuak eta IP helbideak ematen ditu. Domeinu honek aurrekari bat dauka: 2005ean onartu zen .cat, katalanez. Gaur aurkezpen ekitaldi ofiziala egingo dute EHUn eta, besteak beste, Lehendakaria egongo da bertan.

Gehiago irakurri...


Musikaren Besta kari, Frantziako euskal abesbatz eta elkarteak kalera aterako dira gaur

2013/06/21

Iaz Bordeleko Euskal Etxeak antolatu zuen Musikaren Besta jaia (argazkia BordeleEE) Musikaren Besta ospatzen da gaur munduan zehar eta hainbat euskal etxek eta Diasporako abesbatzek ekitaldiarekin bat egingo dute. Frantzian egun hau ospatzeko ohiturak indar handia du eta, esaterako, Parisen eta Bordelen egingo diren zenbait ekitaldiren berri jaso dugu. Frantziako hiriburuan Anaiki gizonezkoen abesbatzak kontzertua emango du Notre Dame du Travail elizan, Neskatxenean emakumeen koruarekin batera. Bordelen, Euskaldunen Biltzarra elkarteak beste egitarau zabala antolatu du, urtero legez, Place des Basques enparantzan.

Gehiago irakurri...


Etxeko "auzokideei" eman zieten Paella Lehiaketaren I. saria La Platako Euzko Etxea-ko epaimahaikideek

2013/06/21

Zazpi talde neurtu ziren La Platako Paella Lehiaketan: ‘Umeentzako Futbol Taldea’, ‘Zaharrak’, ‘Dantzari Helduak’, ‘Emakumeak’, ‘Pilota’, ‘Liburutegia’ eta ‘Atenas Kluba’ (argazkiakEE) Euskal etxean garatzen diren aktibitate guztietako partaideen bilgarri antolatu du 2013 honetan ere Paella Lehiaketa La Platako Euzko Etxeak. Deialdia, gainera, aurreko edizioetakoa baino zabalagoa izan da eta etxeko taldeez gain hiriko Atenas Clubeko sukaldariek ere hartu dute parte. Berri honekin batera, Euzko Etxea-tik jakinarazi dute Roxana Aramburu eta Diana Amiama idazleen bisitarekin ospatu zuela euskal elkarteko Matxin Burdin Liburutegiak ‘Liburuaren Eguna’.

Gehiago irakurri...


Abian da Udaleku 2013: AEBetako 100 neska-mutil euskal kultura ikasten eta gozatzen Bakersfield-en

2013/06/20

Udaleku 2013n parte hartzen ari diren gazteak Bakersfield-en (argazkia Udaleku 2013) Iragan igandean hasi zen Bakersfield-en Ipar Ameriketako euskal elkarteen federazioak, NABOk, urtero antolatzen duen gazteen Udalekua. Ekimena oso arrakastatsua da eta aurten, bertan inoiz baino neska-mutil gehiago ari dira partehartzen: ehun. Eta beste makina bat gazte gelditu dira sartu ezinik, tartean Euskal Herriko batzuk ere bai. Bi aste egingo dituzte Kalifornian, euskal kulturan murgilduz eta txistua, dantza, euskara eta musa ikasten, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Sukaldaritza eta literatura artean, Marita Echavek bere errezetak "kontatu" ditu San Juango EEan

2013/06/20

Beste geldialdi bat egin du Marita Echavek bere liburua aurkezteko. Joan den asteburuan, San Juanen izan zen (argazkiakEE) 2010ean bere jaioterri Coronel Moldes-en aurkeztu ondoren, beste herri askotara hedatzeko gonbitea jaso zuen Marita Echave “Euskal Baserrietako Sukaldaritza” liburuaren egileak. Luburuaren eskutik, euskal etxe anitz bisitatu ditu azken bi urte hauetan eta guztietan sutondoan ikasitako errezetak kontatu eta prestatu ditu. Bidaia luze honen baitan San Juan hirira iritsi da sukaldari cordobatarra joan den asteburuan bere sukaldeko sekretuak bertako euskal etxeko kideekin konpartitzeko. Ekitaldia bi zatitan antolatu zen, liburuaren aurkezpena eta errezeten prestaketa, eta publikoak oso harrera ona eman zien biei.

Gehiago irakurri...


Indianoak 2013 espedizioa Miq'mak herriaren gurari onekin abiatu zen Trois Pistoles-etik

2013/06/19

Trois Pistoles herrian Indianoak 2013 espedizioko trainerua uretaratu baino lehen Miq'mak herriko kideek ontzia babesteko zeremonia bat egin zuten (argazkia ADaraspe) Igandean abiatu ziren Quebec-eko Trois Pistoles herritik Indianoak 2013 espedizioko arraunlariak. Ibaialde elkarte lapurtarrak eta Quebeceko Euskaldunak Euskal Etxeak antolatu duten egitasmo honetan Saint Laurence ibaian gora 500 kilometro egingo dituzte bidaiariek, antzinako baleazaleen antzera. Asteburuan bestea eta zenbait kultur ekitaldi egin ziren Trois Pistoleseko Parc de l'Aventure Basque en Amerique museoan. Horien baitan, Miq'mak herriko emakume batek trainerua babesteko zeremonia bat egin zuen. Gurari on horiekin, bidean dira Indianoak!

Gehiago irakurri...


"Trikifollia" trikitixari buruzko roadmovie-a crowfunding bidez dabil azken bultzadaren bila

2013/06/19

"Trikifollia" dokumentalak musikari talde honek Italiara egingo duen bidaia jasoko du (argazkia Trikifollia) Trikitia euskal musika tresna ezagunenetakoa bada ere, XIX. mendeko erdialdean heldu zen geurera, Euskal Herriko trenbideetan lan egitera etorri ziren langile italiarren eskutik. Orain, Unai Guerra zuzendariak euskal trikitilari talde bat eraman nahi du musika tresna honen sorterrira, eta bidaia "Trikifollia" izeneko road movie dokumentalean jasoko du. Ekainaren 29an irtetzekoak dira, baina horretarako finantziazioa behar dute. Crowfunding sistemaren bidez 5.000 euro bildu dituzte jada, baina azken bultzadatxoa falta zaie. Anima zaitez eta lagundu trikiti zale hauen ametsa betetzen!

Gehiago irakurri...


Beste hainbat EEek bezala, Las Heras eta Cañuelaskoek ongietorria emango diote 2013 neguari San Juan suarekin

2013/06/19

Gral. Las Heras eta Cañuelaseko euskal etxeen San Juan eguneko jaietan parte hartzeko gonbiteak Hego hemisferioan neguari, iparrekoan udari. Buenos Aires probintziako bi herri hauetako euskal gizataldeek elkarrekin ospatuko dute neguaren iristea. Bat egingo dute San Juan ospatzen inguruko hainbat euskal etxerekin. Udazken luze-luze baten ostean, azkenean hotza iritsi da munduko bazter honetara eta Gral. Las Heraseko Zazpirak Bat eta Cañuelas-eko Denak Bat euskal etxeek ongietorria emango diote, San Juan suaren aspaldiko magia gaur egunera ekarriz. Hitzorduak ekainaren 22an (Gral. Las Heras-en) eta ekainaren 29an (Cañuelasen) izango dira eta bi festetan sorgina erretzearekin batera, Euskal Herriko dantzak eta kantak eskainiko dira. Erritua bukatzean, afaria bana eskainiko dute erakundeek.

Gehiago irakurri...


Hitzak euskaraz nola ahoskatzen diren jakin nahi? Ahozko Hiztegian, hitzak sarean entzungai

2013/06/18

Ahozko Hiztegiko irudia Entzun daitekeen hiztegi bat da Ahozko Hiztegia, tresna baliagarria zalantzarik gabe hitzak nola ahoskatu behar diren ikasi nahi duenarentzat. Azkue Fundazioa eta Bizkaiko Foru Aldundia laguntzaile, Euskarazko Ahozko Hiztegia ipini da orain sarean, euskara batuan hitzak zelan esaten diren argitzen diren doaniko tresna. Laukian, topatu nahi duzun hitza sartu eta entzuteko ikonotxoan sakatuz ahots batek hitza irakurriko dizu. Egin zazu aproba.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia